EAJri eta PSEri exigitzen diegu ez dezatela eragotzi 144.000 herritarrek baino gehiagok sostengatu duten eskaria. Salatzen dugu bi alderdi horiek txosten juridiko bat hartu dutela aitzakiatzat 90.000 pentsiodun pobrezian iraunarazteko.

« Irailaren 20an eta 25ean pentsiodunekin batera mobilizatuko gara »
Bost hilabetez Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak lanean jardun du babesa biltzeko Herri-Ekimen Legegilearen (HEL) baten alde. HELaren xedea, gutxieneko pentsioa EAEko gutxieneko soldatarekin parekatzea. Ekinbide honek sostengu zabala izan du; hala adierazten dute jasotako 144.000 sinadura baino gehiagok. Euskal gehiengo sindikalak prozesu honekin bat egin du, baita bere ekarpena egin ere.
Eusko Jaurlaritzaren borondate eza
Milaka sinadura horiek Legebiltzarrera iritsitakoan Eusko Jaurlaritzak HEL hari buruzko txosten tekniko ez-lotesle bat egin behar zuen, eta hau ekinbidearen kontrakoa izan da. Sindikatuok uste dugu txostena ez dela ez teknikoa, ez juridikoa; aldiz, kutsu politikoa duen dokumentu bat da, eta honek islatzen du Eusko Jaurlaritza osaten duten alderdiek ez daukatela inolako asmorik pentsiorik apalenak jasotzen dituen jendeari erantzun bat emateko.
Horrenbestez, EAJk eta PSEk Legebiltzarrean izan beharreko eztabaida galarazi nahi dute, ez baitute borondaterik ekinbidea tramitera onartzeko ere. Berez irailaren 25ean bozkatuko da Gasteizko parlamentuan izapideak hasi ala ez; horregatik, alderdi politikoei eskatzen diegu herritarren halako babes handia izan duen egitasmoaren alde bozka dezaten. Hau kontu demokratiko bat da. Legebiltzarrean ez onartzeak esan nahiko luke euskal jendarteari ukatu egiten zaiola behar duen babes sozialeko ereduaren inguruko eztabaida eta erabakia.

Emakume pentsionistak
HEL hau tramitera onartu ezean langileria guztiaren kalterako izango da, baina batik bat emakume pentsiodunen kalterako, hauek jasotzen baitituzte zahar-saririk txikienak: Euretako askok, hilean ezta 700 euro ere. Pentsioetan emakume eta gizonen arteko arrakala % 40 ingurukoa da. EAJk eta PSEk txosten honekin agerian utzi dute zaintza-lana ez dutela aintzat hartu nahi: milaka emakumeren pentsioak oso kaskarrak dira ingurukoak zaintzen egin dituzten lanen ondorioz lan-merkatuan ezin izan dutelako aurrera egin.
HEL hau aurrera ateraz gero emakume eta gizon pentsiodunen arteko desberdintasuna leunduko litzateke, pentsiorik apalenak LGSarekin parekatuko bailirateke. Egun 90.000 pentsiodunen sarrerak -gehienak emakumeak- LGStik beherakoak dira. Haatik, kolektibo horretan Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) 15.000 lagunek besterik ez dute jasotzen. Beraz, argi dago DSBE ez dela tresna baliagarria pentsiodunek sarrera nahikoak izan ditzaten.

Irailaren 20an eta 25ean mobilizazioak
Por ello, la mayoría sindical vasca se movilizará junto con el Movimiento de Pensionistas de Euskal Herria el 20 de septiembre en Bilbao, Donostia y Gasteiz, y el 25 de septiembre en Gasteiz, para exigir a los partidos políticos vascos que voten favorablemente por el complemento de las pensiones mínimas.
Hori dela eta, euskal gehiengo sindikalak bat egingo du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitu dituen mobilizazioekin, hilaren 20an Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta 25ean Arabako hiriburuan, euskal alderdiei galdegiteko gutxieneko pentsioen osagarriaren alde bozka dezatela.
- Irailak 20 (larunbata)
- Donostia: 12:00etan Boulebar.
- Gasteiz: 12:00etan Artium.
- Bilbo: 18:00etan Jesusen Bihotza.
- Irailak 25 (osteguna)
- Gasteiz: 10:30ean Andra Maria Zuria.
ELA - LAB - STEILAS - ESK - ETXALDE - HIRU
LGSren pareko gutxieneko pentsio baten aldeko mobilizazioak babesten ditugu
Eusko Jaurlaritzak pentsioak Gutxieneko Soldatarekin berdintzeko HEL-a errefusatu du
Alderdi eta erakundeek alde batera utzi beharko ez lituzketen pentsio duinen aldeko 145.142 sinadura
Gutxieneko pentsioak Gutxieneko Soldatarekin parekatzearen aldeko manifestazioak
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7









