Gutxieneko pentsioak Gutxieneko Soldatarekin berdintzea eskatzen duen Pentsiodunen Mugimenduari gure elkartasuna adierazi diogu, Eusko Jaurlaritzaren jarrera erabat antidemokratikoa salatzen dugun bitartean.

« Emakume pentsiodunak dira pobretzea gehien pairatzen dutenak »
ESK sindikatuak gaur bisitatu ditu goizetik Koroatzearen Elizan itxita dauden pentsiodunen mugimenduko kideak. ESK-k elkartasuna adierazi nahi izan dio, sindikatuei bezala, Eusko Jaurlaritza ere gutxiesten ari den kolektiboari. ESK-k Mugimendu pentsiodunaren errebindikazioa babestu eta partekatzen du eta horrela adierazi die bertan itxita daudenei.
Gasteizko gobernuak atzera bota zuen Pentsiodunen Mugimenduak aurkeztutako HEL-ren tramitazioa. Bertan, gutxieneko pentsioak LGSrekin berdintzeko eskatzen zen. Gobernuak, handik gutxira sindikatuek LGS propio baten alde aurkeztutako HEL-arekin egingo zuen bezala. Jarrera erabat antidemokratikoa da, eta ESK ez da salaketa jartzeaz nekatuko.

Pobretzea
Langile klasea pobretze izugarria jasaten ari da azken urteotan, pentsiodunei ere eragiten diena, eta bereziki emakume pentsiodunekin tematzen dena, horiek baitira pobretze hori gehien pairatzen dutenak.
Ez da onargarria gutxi batzuek poltsikoak bete eta beren aberastasuna ugaltzen duten bitartean klase herrikoiek ezin izatea erosketa saskia betetzea. Argi dago egungo LGSa ez dela nahikoa bizitza duin bati eusteko, eta ulertezina da Eusko Jaurlaritzak gutxieneko pentsioak osatzea ere ez onartzea, horrela milaka pentsiodun, baina batez ere milaka emakume pentsiodun, bazterketara kondenatuz.
Pentsiodunen mugimendua bihar aterako da berriz ere Gasteizko eta Iruñeko kaleetara, gutxieneko pentsioak LGSrekin pareka ditzaten eskatzeko, eta ESK-k ordezkaritza garrantzitsu batekin lagunduko die bere aldarrikapenetan.
Pentsionistak aurrera!
Gasteizen itxialdia egin duen Pentsiodunen Mugimenduarekiko elkartasuna
LGSren pareko gutxieneko pentsio baten aldeko mobilizazioak babesten ditugu
Eusko Jaurlaritzak pentsioak Gutxieneko Soldatarekin berdintzeko HEL-a errefusatu du
Alderdi eta erakundeek alde batera utzi beharko ez lituzketen pentsio duinen aldeko 145.142 sinadura
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7










