Negoziazio-mahaian parte hartzea aldarrikatzen dugu, eta langile guztiei zein gainerako sindikatuei EEEri aurre egin eta enplegua, lan-egonkortasuna eta langileen bizi-baldintzak bermatuko dituzten alternatiben alde elkarrekin borrokatzera dei egiten diegu.

« EURESTek fede txarrez jokatu du EEEren kontsulta-aldia langileen oporraldi betean eta langile finko etenen inaktibitate-aldian abiarazita »
Ireki da Eurest-ek proposatutako enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazio-mahaia, eta enpresan barruan EAEn ordezkaritza dugun 5 sindikatuok (LAB, ELA, CCOO, ESK eta UGT) deitu gaituzte mahai horretara. Bileraren lehenengo puntua negoziaketaren alderdi sindikala nola osatuko den zehaztea da, kontuan hartuta halakoetan legeak aitortzen duen gehienekoa 13 kidekoa dela, zeintzuak aholkulariek lagunduta egon daitezken.
ESK-k horrelako egoera baten aurrean duen jarrera da EEEaren negoziazio-mahaian enpresan ordezkaritza duten sindikatu guztiek egon behar dutela da, ahalik eta bermatzaileenak eta gardenenak izateko, dauden mugimenduen berri langile guztiei unean-unean eman ahal izateko, eta batez ere proposatutako EEEari aurre egiteko indar handiagoa izateko. Beraz, ez dugu inor baztertzea aurreikusten, eta sindikatu guztien presentzia bermatzeko hainbat mekanismo daudela uste dugu, alde sozialetik horretarako borondatea egotekotan behintzat.
Mahaian egon
Egoera hori alderdi sozialari planteatuta (eta kontuan hartuta ESK-k eta UGTk ordezkari kopuru bera dutela eta, beraz, mahaian esertzeko eskubide bera dutela), LAB, CCOO eta UGT buru duten gehiengo sindikalak (eta ELA eta ESKren oposizioarekin) ESK mahaitik kanpo uztea bozkatu du, argudiatuz UGTk zilegitasun handiagoa duela Estatuko sindikatua delako.
Alta, ESK-k mahaian beste sindikatu baten aholkulari soil gisa parte hartzeko proposamena egin du, hitzarekin baina botorik gabe (beste mahai eta sektore batzuetan egin izan den bezala). LAB, CCOO eta UGT aurka agertu dira berriro, eta ESK-k mahaian inolako parte-hartzerik izateko bidea itxi dute.
Horren aurrean, baderitzogu bai sindikatu bakoitzak ikusiko duela zer-nolako aliantzak bilatzen dituen, eta zein bidelagun nahi dituen.
Gardentasuna
Are gehiago, jarrera hori gardentasunik gabeko ariketa gisa ulertzen dugu, EEE baten garrantzia duen zerbait negoziatu nahi baita ahalik eta parte-hartze txikienarekin. Honekin, inplikatutako alderdiek ateak itxita negoziatu nahi dutela adierazten dute.
Are larriagoa da egoera hau Bizkaian eragin berezia duen EEE-a dela jakinda; horrela, berariaz baztertzen da lurraldean ordezkaritza duen sindikatuetako bat, ordezkaritzarik ez duen sindikatu bati presentzia emateko.
Horrekin guztiarekin baina, mahaian gertatzen diren mugimenduen berri unean-unean emateko konpromisoari eusten diogu, horien berri izateko kapaz garen heinean. izan ere, gure jarrera enplegu-erregulazioko espediente ororen aurkakoa da, neurri izugarri drastikoa delako eta ez duelako beste aukera batzuk aztertzeko biderik ematen.
EEEa udan hasi
Enpresak horretan guztian duen erantzukizuna adierazi nahi dugu. Alde batetik, EEEak kontsultatzeko tartea oporraldi betean -eta aldizkako langile finkoen jarduerarik ezaren garaian- hasteak fede txarra erakusten du. Agerian geratu da hau bilerara joan diren ordezkari dexentek oporrak eten behar izateak horretarako. Ez dira baldintza horiek enplegu-erregulazioko espediente baten negoziazioari zintzoki aurre egiteko.
Era berean, enpresak badu erantzukizuna lizitazio batean aldaketa batek EEE bat hain tarte txikiarekin hastea ekar dezakeen eredu batean parte hartzea onartzen duenean. Langile batzuen subrogazioa bezalako babesak badaude ere, gure ustez, enpresak erantzukizun handia du subrogatu ezin diren langile guztiekiko. Horien mesedetan, lizitazioa eraman duten enpresekin negoziazioetan hasi behar duela uste dugu, subrogatuak izango diren pertsonen antzeko baldintzetan birkokatzea bermatzeko. Enpresaren erantzukizuna da zaurgarritasun egoeran den enplegu baten mantentzea, enpresak berak parte hartzea erabakitzen duen lizitazio-eredu baten pean.
EEErik ez
Horregatik guztiagatik, dei egiten diogu plantillari eta gainerako sindikatuei EEE-aren aurka ekiteko eta enplegua, egonkortasuna eta langileen bizi-baldintzak bermatuko dituzten alternatiben alde borrokatzeko.
Borroka horretan egongo da beti ESK.
Gora langileon borroka!
Eurest-eko EEEaren negoziaketa-mahaiaren irekieraz
Azkenik, Arabako okindegien hitzarmenaren negoziazioari ekin zaio berriro
Greba Bizkaiko elikagaien merkataritzan
Greba Bizkaiko ostalaritzan ekainaren 29an eta 30ean
- 1
- 2
- 3









