Taberna, jatetxe eta hoteletako 22.000 langileak grebara deituta daude, hitzarmen duin bat eskatzeko.
« Eskulan falta, jendea nekatu egin dela baldintza oso txarretan lan egitearen sintoma da »
Sektoreko profesionalok soldaten igoerarik gabe daramatzagu 2020. urtetik. Denbora horretan, KPIa % 12 baino gehiago igo da, eta sektoreko prezioak % 15 baino gehiago igo dira. Beraz, gutxienez KPIaren soldata-igoerak eskatzen ditugu, plantillen erosteko ahalmena bermatzeko.
Langileok argi daukagu Bizkaiko ostalaritzaren etorkizuna lan-baldintzak hobetzea dela. Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak gure aldarrikapenei entzungor egiten jarraitzen duen bitartean, eskulan faltagatik kexu da, jendea baldintza txarretan lan egiteaz nekatu delako seinale.
Arabako ostalaritza grebara hitzarmen duin baten alde!
ESK sindikatuak Arabako ostalaritza sektorean abenduaren 5ean eta 7an egingo den greba deialdia babesten du, hitzarmen berriaren negoziazioaren blokeoak eraginda.…
Irakurri
Greba Bizkaiko ostalaritzan ekainaren 29an eta 30ean
Taberna, jatetxe eta hoteletako 22.000 langileak grebara deituta daude, hitzarmen duin bat eskatzeko.
Irakurri
'Labanak eskuan' sortu da Gipuzkoako ostalaritzaren eskubideak defendatzeko
Gipuzkoako ostalaritza sektoreko langileak 'Labanak eskuan' plataforman antolatzera animatzen ditugu, hitzarmen berria erabat aplikatzen dela bermatzeko.
Irakurri
Donostiako Senra eta Esquina del Senra tabernetan lan-esplotazioa
21 pertsona esplotatu dituzte taberna horietan, ustez, egoera ahulaz baliatuz, egoera administratibo irregularrean baitaudelako. Erakundeei biktimak babesteko exijitzen diegu.
Irakurri
- 1
- 2