Patronalak 2 urtez blokeatutako negoziazioen ondoren, maiatzaren 15ean ikuskizunen eta ekitaldien sektoreko langileek grebara deitutak daude, lan-eskubideen eta kontziliazio eskubidearen alde.


« Ezinezkoa da  gutxieneko eskubideak zapaltzen  dituzten proposamenekin akordioak lortzea »

 

TEKNIKARIOK, ESK, LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuok osatzen dugu orain bi urte atzera eratu genuen Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen eta ekitaldien sektorearen (EAE) negoziazio mahaia. Sindikatu guztiok iragarri dugun deialdi hau mugarria da sektoreak duen borrokan.

Denbora honetan guztian, sindikatuok erantzukizun-jarreraz aritu gara, sektore honen berezitasun nabarmenak dauzkala ulertuta. EUKI patronalari negoziaziorako aukera eman diogu une oro, elkarrizketarako eta akordiora iristeko borondatea izango zuela sinetsita. Ordea, ustezko elkarrizketa hori blokeatzeko eta higatzeko patronalak izan duen estrategia besterik ez da izan.

Patronalak paralisiaren eta benetako proposamenen faltaren alde egin du blokeo egoera betikotzeko. 2025eko uztailetik hona luzatu den immobilismo horrek, benetako negoziazio-bide oro agortu ditu; izan ere, ezinezkoa da langileen gutxieneko eskubideak zapaltzen dituzten proposamenekin akordioak lortzea. Hala nola lan-egutegia edo lan egiteko aurreabisuak eta, beraz, kontziliazio zailtasuna, beste gauza askoren artean.

 

 

Patronalaren arduragabekeria

Sektore hau ezinbestekoa da ekintza eta ekitaldi kulturalak egon daitezen. Horregatik, sindikatuok publikoki salatu nahi dugu EUKI patronalak horrekiko duen arduragabekeria eta lan-baldintza duinak bermatzeko interes falta.

Horregatik guztiagatik, hitzarmen kolektiboaren blokeo sistematikoari aurre egiteko beharrezko erantzun gisa ulertuta, lehenbiziko greba egun honekin mobilizazio zikloari ekingo diogu.

 

Maiatzak 15 greba

Maiatzaren 15a aukera paregabea da sektorea itzalpetik eusten dutenen lana argitara ateratzeko eta merezi duten aitortza exijitzeko.

EAEko ikuskizunen eta ekitaldien sektoreko profesionalei dei egiten diegu aurki iragarriko ditugun mobilizazioetan parte hartu dezaten.

Sektore honetan urte asko daramatzagu prekarietatean murgilduta, normalizatzeraino ia. Kontzertu eta agerraldietatik bueltan makina bat aldiz kritikatu ditugun baldintza kaxkarrak aldatzeko garaia iritsi da; kalera irteteko eguna iritsi da.

 
M-15 greba. Ikuskizun eta ekitaldietako langileak borrokan!

 

TEKNIKARIOK - ESK - LAB - UGT - ELA - CCOO 

 

Arabako ikuskizun eta ekitaldietako langileen greba Andre Maria Zuriaren jaietan

Salatzen ari garen prekarietate-egoeraren erantzule egiten ditugu enpresak, eta baita Gasteizko Udala ere; izan ere, kontratuak enpresa horiei esleitzen dizkie, Irakurri

Ikuskizun eta ekitaldietako langileek greba deitu dute 3 hiriburuetako Aste Nagusietan

EAEko ikuskizun eta ekitaldien sektoreko sindikatuok hiru greba egun deitu ditugu Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Aste Nagusietan, hitzarmen duina eta Irakurri

Maiatzaren 15ean greba eta mobilizazioak EAEko ikuskizun eta ekitaldien sektorean

Bi urte baino gehiagoko negoziazioen ondoren eta negoziazio-mahaia blokeo egoeran egonda, gure eskubideen aldeko eta patronalaren gehiegikeriekin amaituko duen Hitzarmen Irakurri

Ikuskizun eta ekitaldien sektoreko langileen lehen greba EAEn

Patronalak 2 urtez blokeatutako negoziazioen ondoren, maiatzaren 15ean ikuskizunen eta ekitaldien sektoreko langileek grebara deitutak daude, lan-eskubideen eta kontziliazio eskubidearen Irakurri
  • 1
  • 2