Tubos Reunidosen 'bake sozialaren' xantaia errefusatzen dugu, eta greba mugagabeari eta enplegu-erregulazioko espedientearen judizializazioari eutsiko diegula iragartzen dugu, erakundeek, enpresaren zuzendaritzak eta akziodunek erantzukizunik ez dutelako.

« Instituzioak xantaia egiten lagunduko al dute? »
Tubos Reunidos-eko zuzendaritzak langileei bidalitako komunikatuen eta zenbait kargu politikok mezu hori errepikatu izanaren aurrean, ESK sindikatutik honako hau argi utzi nahi dugu:
- Egoera hau enpresak berak sortu du, hamarkadetan egindako kudeaketa txarraren ondorioz; zuzendaritza eta akziodunen poltsikoak betetzea izan du oinarri, eta ondoren etengabe diru publikoa xurgatzea, itzultzeko edo kontzesioan hitzartutakoa betetzeko inolako asmorik gabe.
- Inoiz ez da kontuan hartu Tubos Reunidos-eko akziodun nagusien eta betiko onuradunen birkapitalizazio-gaitasuna, hala nola BBVAk (10.500 milioi euroko irabaziak) edo Ybarra familiak, garaian milioika euro eraman baitzituzten.
- Egiturazko aldaketarik egingo al da TRG konkursora eramateko zorian jarri duten zuzendaritzan? Ala, aitzitik, berriz ere haien soldatak igotzea eta “saneatze” prozesua amaitzean pizgarriak ordaintzea aukeratuko da?
'Gizarte-bakea'ren xantaia
Etengabe hitz egiten da “gizarte-bakeaz” eta hura beharrezkoa dela finantzaketa lortzeko. Horren aurrean, galdera hauek egiten ditugu:
- Tubos Reunidos-i berriz ere finantzaketa emango al zaio, kaleratzeak, murrizketak eta eskubide-galerak barne hartzen dituen gizarte-bake akordio baten truke?
- Instituzioak xantaiaren laguntzaile bihurtuko al dira, Tubos Reunidos-eko langileei shock doktrina zuzenean aplikatuz?
Oso larritzat jotzen dugu sindikatuei EEE-aren aurkako inpugnaziorik ez eskatzeko deiak egitea —Arabako Ahaldun Nagusiaren aldetik— edo finantzaketa lortzeko “gizarte-bakearen” beharra azpimarratzea, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburu Mikel Jauregik esan duen bezala; izan ere, EEE hau ez dago justifikatuta, ez dira bere arrazoiak frogatu, eta neurrigabea da.
Benetan eskatzen ari al dira Eusko Jaurlaritza eta Aldundia bide judizialetik ez zalantzan jartzea legez kanpokoa izan daitekeen zerbait? Benetan baldintzatuko al dituzte laguntza publikoak EEE bat aplikatzera edo langileen soldatak eta/edo eskubideak murriztera?
« Ez diegu uko egingo etengabeko mobilizazioari, greba mugagabeari edo enplegu-erregulazioko espedientearen judizializazioari »
Erantzunkizunik eza
Esperientziak erakusten du instituzioetatik edo zenbait sindikatutatik “gizarte-bakea” aldarrikatzen den bakoitzean, langileen eskubideak galtzen direla nonbait.
ESK sindikatuak ez du interes jakineko negoziazio ilunetan parte hartuko, ezta joko makiabelikoetan ere, nahiz eta beste eragile batzuek —enpresarialek eta instituzionalek ez ezik— babestu, edo “gizarte-bake” pozoitu bat salbazio-txerto gisa saldu nahi izan.
Langileen borrokak, etengabeko mobilizazioak eta greba mugagabeak agerian uzten dute egoera honetara ekarri gaituztenek ez dutela inolako erantzukizunik bere gain hartzen.

Langileak presionatzen dituzten erakundeak
Horregatik, ESK-tik ez dugu onartuko langileak erruduntzat jotzen jarraitzea beraiek sortu ez duten egoera baten aurrean; ezta instituzioek —arduradunei alfonbra gorria jartzen dietenek— langileei eta sindikatuei presioa egitea ere, eskura ditugun tresna guztiak alde batera utz ditzagun industria-jardueraren etorkizuna defendatzeko eta etorkizun hori langileen eskubide guztiak errespetatuz eraikitzeko.
Gustatuko litzaiguke arduradun politikoak entzutea zuzendaritza-kontseiluari eta akziodun nagusiei azken hamarkadan eraman dituzten milioika euroak itzultzeko eskatzen, Tubos Reunidos-en etorkizuna bermatzeko eta Aiaraldearentzat funtsezkoa den jarduera mantentzeko ardura har dezaten, langileak eta sindikatuak presionatzera mugatu beharrean.
ESK-n argi dugu: ez diogu uko egingo etengabeko mobilizazioari, greba mugagabeari edo EEE bidegabe honen aurkako bide judizialari.
Eusko Jaurlaritzak alde batera begiratzen jarraitzen du Tubos Reunidos-eko EEE-aren aurrean
Tubos Reunidos: presioak eten; ardurak hartzeko ordua da!
Tubos Reunidos: kontabilitate-iruzurra eta galera kontable faltsuak
Tubos Reunidosen borrokan tinko jarraitu behar dugu, iruzurra eta EE-aren aurka
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7










