Sidenorreko presidenteari kontrabandoagatik ikerketaren irekiera dela eta, gardentasuna eskatzen dugu. Beraien onura giza bizitzaren aurretik jartzen dutenen diru-gosea, eskrupulo eza eta milaka familiaren ospea eta etorkizuna kolokan jartzen dutela salatzen dugu.

 

« Milaka familiaren etorkizuna kolokan egon daitezke onura bizitzaren gainetik jartzen dutenen  zekenkeria eta eskrupulu faltagatik  »


Sidenor Basauriko ELA, LAB eta ESK sindikatuok José Antonio Jainaga enpresako presidenteari eragiten dioten gertaera larrien aurrean dugun jarreraren berri eman nahi diegu langileei. Jainaga, Audientzia Nazionalak ikertzen du armagintzaren sektoreko enpresa israeldarrei altzairua saltzearekin lotutako gizateriaren aurkako kontrabando eta konplizitate delituengatik.

 

Genozidioarekin konplizitatea

Israelgo Estatua herri palestinarraren aurka egiten ari den genozidioarekin konplizitatea ekar dezakeen edozein harreman komertzialen aurrean gure gaitzespen osoa adierazten dugu. Ez dugu onartzen Sidenorrek, zuzenean edo zeharka, Israelgo gerra makineriari ekarpena egitea, ezta giza eskubideak urratzea ere.

Sidenorreko zuzendaritzari exijitzen diogu argitu ditzala berehala Israeli edo industria militarrari lotutako merkataritza operazio guztiak eta Israelgo Estatuari zuzendutako armamentua edo material militarra fabrikatzen parte hartzen duten enpresa edo erakundeekin merkataritza harremanak haustea.

Ekintzak, gardentasuna eta konpromiso etikoa nahi ditugu. Zuzendaritzari eskatzen diogu informazio argia eta zuzena eman diezaiela langileei eta haien ordezkariei.

 

 

Ez gara enpresaren erabakien erantzule

Autoan irakurri ahal izan dugun bezala, epaileak uste du oraingoz ez dela egokia pertsona juridiko ikertutzat jotzea Sidenor Aceros Especiales SLU, ELA, LAB eta ESK sindikatuen eta enpresa honetako langileen zeregin aktiboa eta salaketa publikoari egiten dioten ekarpena kontuan hartuta, bai eta joan den uztailean ustez egindako delituzko jardueraren jarraipena galaraztea ere.

Sidenorreko langileok ez gara zuzendaritzak hartutako enpresa-erabakien erantzule. Salatu nahi dugu milaka familiaren etorkizuna kolokan egon daitezkeela onura bizitzaren gainetik jartzen dutenen zekenkeria eta eskrupulu faltagatik.

Beste herrien sufrimendua eta heriotza oinarri hartuta inolako enplegu edo kontratu industrialik eraikiko ez den bermeak exijitzen ditugu.

 

Palestinar herriarekiko konpromisoa

Palestinako herriarekin, giza eskubideen defentsarekin eta elkartasun internazionalistaren printzipioarekin dugun konpromisoa berresten dugu. Israelgo Estatuaren eta bere apartheid eta okupazio politikarekin kolaboratzen duten enpresa guztien aurkako boikot, desinbertsio eta zigor (BDZ) eskakizunarekin bat egiten dugu.

Argi diogu: Ez gure izenean. Ez dugu onartzen Sidenorrek, zuzenean edo zeharka, gerraren ekoizpen katean parte hartzea, ezta Palestinako herriaren genozidioan ere.

 

Ez dezagun Palestina ahaztu

Israelek nazioarteko zuzenbidea urratzen jarraitzen du Gazan praktika genozidak eginez. Gizarte zibilak jardun egin behar du: boikota eta presioa beharrezko Irakurri

Sidenorrek Israelgo industria militarrarekin duen harreman komertzial oro baztertzen dugu

Sidenorreko presidenteari kontrabandoagatik ikerketaren irekiera dela eta, gardentasuna eskatzen dugu. Beraien onura giza bizitzaren aurretik jartzen dutenen diru-gosea, eskrupulo eza Irakurri

Euskal langileria herri palestinarraren alde mobilizatu da

Gaur euskal langileriak gelditu egin du eta mobilizatu egin da Palestinako herriak pairatzen duen okupazioa, apartheida eta genozidioa salatzeko. Israelekin Irakurri

Palestinaren aldeko lanuzte orokorra: jarraipen handia eta mobilizazio masiboak

Eguerdiko manifestazioetan 110.000 pertsona baino gehiago; ibilbidea lau hiriburuetan manifestariek bete dute. Instituzio publikoei eta enpresei Israelekin dituzten harremanak bertan Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9