Errenta aitorpena hasten da. Zerga-eragozpena egitera animatzen zaitugu, gastu militarrera bideratutako zatia gizarte-ekimenetara bideratzeko. Informatu bulegoetan, tutorialetan eta webgunean.


« Militarismora bideratutako  gure zergen zatia mugimendu sozialak indartzera bideratzea  proposatzen dugu »

 

Hego Euskal Herriko lau herrialdetan errentaren kanpaina (PFEZ) iristearekin batera, Eragozpen Fisklala kanpaina bultzatzen dugun kolektibook gastu militarraren aurkako desobedientzia zibilera dei egiten dugu. Militarismora bideratutako gure zergen zatia Euskal Herriko mugimendu sozialak indartzera desbideratzea proposatzen dugu.

Gerra, genozidioa eta faxismoa finantzatzen dituzten gure zergak feminismoaren, etxebizitza eskubidearen, lan eskubideen, komunikazio alternatiboaren, eskubide soziale, ekologismoaren, ekonomia sozialaren, pertsona migratuen eskubideen… alde lan egiten duten ekimen autogestionatuetara desbideratzea proposatzen dugu.

 

Bulegoak eta tutoretza-bideoak

Horretarako, bulego sare bat jarri dugu abian, eta tutoretza-bideoak, Eragozpen Fiskala bidez, gastu militarrari PFEZaren aitorpena egitea errazagoa izan dadin.

Informazio guztia: www.eragozpenfiskala.org webgunean eskura duzue eta posta elektroniko bat dituzun zalantzak erantzuteko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. 

Sare teknologikoetan jarrai dezakezue kanpaina #EragozpenFiskala hashtag erabiliz.

 

Eragozpen Fiskalaren plataforma

Eragozpen Fiskalaren plataforma honako kolektibo hauek osatzen dute:

AuzoanBizi, Argitan, Armiarma, AZET Etxebizitza Sindikatua, Basajaun Elkartea, BATU Elkarlaguntza Sarea, CNT Bilbao, DDT Banaketak, Ekologistak Martxan, Elkarlaguntza Sarea Galdakao, ESK, Finantza Haratago, Irola Irratia, ISF Euskadi, Jauzi Ekosoziala, Kakitzat, KEM-MOC, Lumaltik Herriak, Malvaloka Elkarte Feminista, Mugarik Gabe, Mundubat, Setem Hego Haizea, REAS, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Posada de los Abrazos, Zehar-Errefuxiatuekin.

 


 

 

Argilan-ESK

ESK-tik Eragozpen Fiskala egitea proposatzen dugu, dirua Argilan-ESK plataformari bideratuz. Argilan-ESK, gizarte-bazterketaren aurkako ESK sindikatuaren plataforma, espazio independente gisa sortu zen sindikatuaren barruan, gizarte-bazterketaren aurka eta eskubide sozialen alde borrokatzeko.

Argilan-ESK-ren kontu-zenbakia uzten dizuegu zure Zerga Eragozpenaren ekarpena egiteko.

 

Euskal Herria eta guda: tiro poligonoa baino askoz gehiago

Gerrak hemen ere hasten dira, eta hemen ere haiekin ez kolaboratzeko neurriak eskatzen ditugu: industria militarra industria zibil bihurtzea eta… Irakurri

10 urteko ekosozialismoa Euskal Herrian

Badakigu elite ekonomiko eta politikoen agendak ekozidio eta genozidioaren ezaugarriak izango dituen agertoki batera garamatzala. Egin dezagun bizitzaren, naturaren eta… Irakurri

Gerrari ez! Bizitza duinak denontzat

Militarizazioak eta gerrako ekonomiak bizitza duinak, eskubide sozialak eta trantsizio ekosoziala mehatxatzen dituzte. Gerraren negozioaren aurrean, Euskal Herri desmilitarizatu, justu… Irakurri

Berrarmatzearen eta genozidioaren aurka, Eragozpen Fiskala gastu militarrari

Errenta aitorpena hasten da. Zerga-eragozpena egitera animatzen zaitugu, gastu militarrera bideratutako zatia gizarte-ekimenetara bideratzeko. Informatu bulegoetan, tutorialetan eta webgunean. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4