Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatzen dugu, 138.495 sinadurek bultzatutako Lanbide arteko Gutxieneko Gutxieneko Soldataren aldeko HEL-a errefusatzeagatik. Horrela, herritarrei bizkarra ematen die eta euskal patronalaren interesekin lerrokatzen da.


« Eusko Jaurlaritzak bere izaera guztiz  antidemokratikoa  agerian uzten du berriz ere »

 

Eusko Jaurlaritzak, EAJ eta PSE alderdien koalizioak osatuta, ESK, ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta HIRU sindikatuek sustatutako Herri Ekimen Legegilea errefusatzea erabaki du. Ekimen horrek EAErako Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) sortzea bilatzen zuen, herrialdeko errealitate sozioekonomikora egokitua. Eusko Jaularitzaren ezezkoa, 138.495 pertsonek babestu zutenen borondatearen aurka hartu dute. Modu honetan agerian gelditu da EAJ eta PSE-ren mespretxua herritarron parte-hartzeari eta ariketa demokratikoari.

Jarduera horrekin, Eusko Jaurlaritzak bere izaera guztiz antidemokratikoa agerian uzten du berriz ere, herritarrek parte hartzeko funtsezko tresna bat (HEL) edukirik gabe uzten baitu. Beste behin ere, herritarrengandik eztabaida politikoa eta ekonomikoa sustatu beharrean, hori oztopatzen duen maniobra da, Confebaskek ordezkatzen dituen elite ekonomikoen interesekin modu sistematikoan lerrokatuz.

 

Hau ez da kasu isolatu bat

Irailean pentsiodunen mugimenduak bultzatutako HEL-arekin gertatu zen bezala, Gobernuak berriro ere bizkarra eman dio aldarrikapen masibo eta legitimo bati.

Ezezko hori justifikatzeko argudioen artean, Gobernua arreta desbideratzen saiatzen ari da, LGS-aren gaia negoziazio kolektiboaren esparruan jorratzea proposatuz. Hala ere, jarrera horrek erakusten du EAE-ko lan-harremanen errealitateari buruzko ezagutza falta kezkagarria dela. Egungo LGS-ak gehien eragiten dien sektoreak Estatuko hitzarmen kolektiboek arautzen dituzte, eta EAE-n lanbidearteko negoziazio batek ez lituzke inola ere aldatuko. Hau da, erantzukizuna negoziazio kolektiboaren esku uztea aitzakia hutsa da.

 

 

Horrez gain, Confebaskek berariaz uko egin dio euskal LGS baten inguruan negoziazio-esparru posible bat sortzeari buruz hitz egiteari, eta horrek are nabarmenago uzten du borondate politikorik eza eta Jaurlaritza patronalaren mende egotea.

ESK-k irmo salatzen du Eusko Jaurlaritzaren jarrera guztiz antidemokratiko eta antisozial hori. Ez gara geldirik egongo langileekiko konpromisorik eza dela eta. Lanean jarraituko dugu Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata propio baterantz aurrera egitea ahalbidetuko diguten batasun eta mobilizazio espazioak eraikitzeko. Soldata horrek lan-baldintza duinak bermatuko ditu, eta gure herrialdearen berezitasunetara eta behar ekonomikoetara egokituta egongo da.

 

Gutxieneko soldata propio baten aldeko protestak Eusko Jaurlaritza, EAJ eta PSE-EEren egoitzen aurrean

EAJk eta PSE-EEk gutxieneko soldataren aurkako iritzia publiko egin dute eta sindikatuen iritziz gutxieneko demokratikoa da 138.495 sinadura jaso dituen Irakurri

Eusko Jaularitza, Confebask-en interesen bozeramailea

Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatzen dugu, 138.495 sinadurek bultzatutako Lanbide arteko Gutxieneko Gutxieneko Soldataren aldeko HEL-a errefusatzeagatik. Horrela, herritarrei bizkarra ematen Irakurri

138.495 sinadura jaso ditu Herri Ekimen Legegileak Gutxieneko Soldata propio baten alde

Gaur Eusko Legebiltzarrean ILP honen sinadurak erregistratu ditugu. Alderdi politikoei eskatzen diegu lege-proposamena lehenbailehen izapidetzea eta Espainiako Kongresuan aldeko botoa Irakurri

Gutxieneko Soldata propioaren aldeko iniziatibak 100.000 sinadura baino gehiago bildu ditu

Euskal langileek babes argia adierazi diote gutxieneko soldata propioa hemen erabakitzeko gehiengo sindikalak martxan duen Herri Ekimen Legegileari, hiru hilabete Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4