ESK sindikatuak balantze positiboa egiten du martxoaren 17ko greba egunaz. Beste behin ere agerian geratu da Euskal Herriko langile klasearen antolakuntza eta borrokarako gaitasun handia.

« Greba Euskal Herriko lantoki guztietan izan da »
ESK sindikatuak balantze positiboa egiten du martxoaren 17ko greba egunaz. Grebak jarraipen desberdina izan duen arren, Euskal Herriko lantoki guztietan izan da. Bai gaueko txandetan, bai goizeko txandetara sartu diren langileen txandetan, greba nabarmena izan da. Beste behin ere agerian geratu da Euskal Herriko langile klasearen antolakuntza eta borrokarako gaitasun handia.

Era berean, beste jardunaldi batzuetan bezala, administrazio publikoek ezarri dituzten abusuzko gutxieneko zerbitzuak salatu nahi ditugu. Gutxieneko zerbitzu horiek, kasu batzuetan, egun arruntekin alderatuta zerbitzua eman behar duten langileen kopurua gainditu dute.
Goizean goizetik pikete informatiboak gure herri eta hirietan sentitu dira eta goiz osoan zehar mobilizazioen aurretik langileak informatzen eta gaurko grebarekin bat egitera animatzen jarraituko dute.

ESK bakarka mobilizatuko da goizeko 12:00etan Gasteizen, martxoaren 3ko plazatik, Bilbon 12:00etan Euskadi plazatik eta Donostian 10:00etan auto karabana egingo dugu Adegi patronaletik.
Gure deialdien ondoren, euskal gehiengo sindikalak 12:30ean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean deitutako mobilizazioetan parte hartuko dugu.

Greba orokorra: mobilizazio handiak bizi-baldintza duinen alde
Greba orokorraren lehen balorazioa
Bihar, martxoak 17, greba orokorra!
Pobretzearen aurka, martxoak 17, greba orokorra
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6









