ESK-k langile klasea zoriondu besterik ezin du egin. Beste behin ere milaka pertsona kalera atera dira eta eztabaida sozial eta politikoaren erdigunean benetan axola duena jarri dute: langileen beharrak.


« Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari dagokie egun honetako  aldarrikapenak jasotzea  »

 

Gaur Euskal Herrian ikusi ditugun mobilizazio handien ondoren, ESK-k langile klasea zoriondu besterik ezin du egin. Beste behin ere milaka pertsona kalera atera dira eta eztabaida sozial eta politikoaren erdigunean benetan axola duena jarri dute: langileen beharrak.

Langile klasearen pobretzea, militarizazioa eta gerra ekonomia salatzeak eta Euskal Herrirako LGS propio bat aldarrikatzeak kaleak bete dituzte, beste behin ere herri honek mobilizaziorako gaitasuna duela eta hau ez dela ez nahi ezta behar dugun eredua erakutsiz.

 

 

Goizean zehar, gaur arratsaldean bezala, milaka lagunek, lau hiriburuetan, eta herri eta eskualde ezberdinetako ehunka mobilizaziok oso argi utzi dute ez dutela onartzen inposatzen diguten eredua, ezta Iruña eta Gasteizko gobernuen erabaki antidemokratikoak ere. Baina ez hori bakarrik, gaur agerian geratu da langileak prest daudela beren eskubideen alde borrokatzen jarraitzeko, oztopoak oztopo.

ESK-k uste du gaurko mezua oso argia izan dela langile klasearen aldetik, eta orain Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari dagokiela egun honetako aldarrikapenak jasotzea.

 

 

Ertzaintzak ESK-ko afiliatu bat atxilotu du gaur goizean Bilbon. Berehala askatzea eskatzen dugu. Eusko Jaurlaritzak herritarren parte-hartzearen alde egin beharko luke, errepresioaren alde egin beharrean. Horren adibide da Eusko Legebiltzarrean Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata propio baten aldeko LHE-aren blokeoa.

 

 

 

Greba orokorra: mobilizazio handiak bizi-baldintza duinen alde

ESK-k langile klasea zoriondu besterik ezin du egin. Beste behin ere milaka pertsona kalera atera dira eta eztabaida sozial eta Irakurri

Greba orokorraren lehen balorazioa

ESK sindikatuak balantze positiboa egiten du martxoaren 17ko greba egunaz. Beste behin ere agerian geratu da Euskal Herriko langile klasearen Irakurri

Bihar, martxoak 17, greba orokorra!

Bihar, martxoak 17, lantokiak hustu eta kaleak bete behar ditugu, gure kontura aberasten den bitartean pobretzen gaituen sistema miserable horri Irakurri

Pobretzearen aurka, martxoak 17, greba orokorra

Langile klasearen pobretzearen aurrean, lan eta gizarte baldintzen okertzearen aurrean, langileok ezin gara geldirik egon. Martxoaren 17an denok greba orokorrera! Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6