Gaur euskal langileriak gelditu egin du eta mobilizatu egin da Palestinako herriak pairatzen duen okupazioa, apartheida eta genozidioa salatzeko. Israelekin harreman guztiak amaitzea exijitzen dugu.

 

« Palestinako herriari elkartasuna adierazten diogu eta  genozidioa amaitzea eta Israelekin harremanak haustea  exijitzen dugu »

 

Gaur, gure kale, plaza eta lantokietatik, ahotsa altxatzen dugu Palestinagatik. Euskal langileok lanausteak egin eta mobilizatu gara Palestinako herriak jasaten duen okupazioa, apartheida eta genozidioa salatzeko.

LAB, CCOO, UGT, ESK, STEILAS, CGT-LKN, Solidari, EHNE eta HIRU hasieratik, arbuiatu eta manifestatu egin dugu Israelek Palestinako herriari egindako eraso basatiaren kontra. Genozidioa dela ez du inork zalantzan jartzen, Israelek eta hari eusten dioten gobernuek eta interes ekonomikoek izan ezik.

 

 

Elkartasuna Palestinako herriarekin, genozidioaren amaiera eta harremanen haustura

Gaur euskal langileok kaleak hartu ditugu Palestinako herriari langile klase osoaren elkartasuna adierazteko

Israel, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuaren babesarekin, Palestinaren aurka egiten ari den genozidioa eta gizateriaren kontrako krimenak salatzen ditugu.

Zisjordanian Palestinako lurraldearen etengabeko kolonizazioa eta horrek Palestinako langile klasearen lan eta bizi-baldintzetan dituen ondorio larriak salatzen ditugu.

Gazan genozidioaren berehalako amiera exijitzen dugu, eta okupazioari eta kolonizazioari bukaera emango dion konponbide integral bat eskatzen dugu, Palestinako herriak askatasunean bizitzeko duen eskubidea bermatua izan dezan.

Patronalari eta instituzio propioei nahiz nazioartekoei Israelekiko harreman komertzial oro eten dezaten exijitzen diegu. Ez da posible genozidio baten kontura negozioa egiten jarraitzea.

Europako Batasunaren eta Israelen arteko Elkartze Hitzarmena bere osotasunean eten dezaten eskatzen dugu.

Palestina zapaltzen duen logika bera da gure bizitzak prekarizatzen dituena, genozidioa negozio bihurtzen duena eta pobrezia kontrol-tresna bihurtzen duena; horregatik, gaur gelditu egiten gara, mobilizatu eta oihu egiten dugu: Stop genozidioa! Palestina askatu! Gora Palestina eta gora munduko langileria!

 

 

Urriak 25

Bide batez ere “Gure haurrak ere badira” ekimenak urriaren 25erako Bilbon antolatu duen manifestazioan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

 

Ez dezagun Palestina ahaztu

Israelek nazioarteko zuzenbidea urratzen jarraitzen du Gazan praktika genozidak eginez. Gizarte zibilak jardun egin behar du: boikota eta presioa beharrezko Irakurri

Sidenorrek Israelgo industria militarrarekin duen harreman komertzial oro baztertzen dugu

Sidenorreko presidenteari kontrabandoagatik ikerketaren irekiera dela eta, gardentasuna eskatzen dugu. Beraien onura giza bizitzaren aurretik jartzen dutenen diru-gosea, eskrupulo eza Irakurri

Euskal langileria herri palestinarraren alde mobilizatu da

Gaur euskal langileriak gelditu egin du eta mobilizatu egin da Palestinako herriak pairatzen duen okupazioa, apartheida eta genozidioa salatzeko. Israelekin Irakurri

Palestinaren aldeko lanuzte orokorra: jarraipen handia eta mobilizazio masiboak

Eguerdiko manifestazioetan 110.000 pertsona baino gehiago; ibilbidea lau hiriburuetan manifestariek bete dute. Instituzio publikoei eta enpresei Israelekin dituzten harremanak bertan Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9