Petronorrek aurrerapenak egiten dituela erakusten duen bitartean, langileek murrizketei, inbertsio faltari eta arriskuen igoerari egin behar diete aurre. Zuzendaritzak bota digun erronkari erantzuteko moduko presio-neurriak proposatuko ditugu irailaren 24an.


« Petronorrek eguneko lanaldia 30 minutuz luzatu nahi du, inolaz ere  konpentsatu gabe  »

 

Petronorren lan-harremanak azken urteotan gero eta okerragoak dira, zuzendaritzak gero eta jarrera itxiagoa duelako eta langileokin gero eta sentiberatasun gutxiago.

Egunero ikusten dugu negoziaziorik ez dagoela eta lortutako akordioak betetzen ez direla. Gainera, kanpora proiektatzen den irudia ez dator bat barruan bizi dugun errealitatearekin; instalazioen kontserbazio-egoera ere tamalgarria da, inbertsio falta dago eta mantentze-lanak kostuak aurrezteko helburu hutsarekin egiten dira. Irabaziak segurtasunaren gainetik jartzen dituen eredu baten aurrean gaude. Ez zaitezte engainatu: ustezko aurrerapen teknologikoetatik harago, Petronorren eguneroko errealitatea oso urrun dago saltzen duten irudi profesionaletik.

Petronor eztanda egitear dago.

 

Larriak izan daitezkeen istripuen gorakada

Aurretik aipatutako guztiaren ondorioz, larriak izan litezkeen istripuen kopurua nabarmen handitu da, eta baita ere kanpoan eragina duten ezbeharrak. Halakoetan kutsatzaile eta produktu toxikoak isurtzen dira kontrolik gabe, eta langileak zein inguruko biztanleek (Muskizkoak, Abanto-Zierbenakoak) emisio horiek eragin kaltegarria jaso dezakete.

Eusko Jaurlaritza, bitartean, jakina, beste alde batera begira dago.

 

« Irailaren 24an zuzendaritzak bota digun erronkari erantzuteko moduko  presio-neurriak proposatuko dira  »

 

Prestakuntzarik eta kontrataziorik eza, eta eskubide-murrizketak

Hau guztia gertatzen den bitartean, urtez urte modu esponentzialean handitzen ari da ezohiko orduen kopurua, zuzendaritzak ez dituelako konponbide errazenak praktikan jartzen: prestakuntza eta kontratazio berriak. Hori horrela da, nahiz eta konpromisoa hartu zen hutsuneak betetzeko behar den langileria kontratatzeko.

Lan-harremanak gaiztotuta dauden honetan, zuzendaritza berriak —EREn kudeaketan eta sindikatuen aurkako errepresioan esperientzia handia duten pertsonek osatuak—, laneko baldintzen galera esanguratsua ezarri du, eskubideen galera nabarmena dakarrena. Txandakako langileen eguneroko lanaldia 30 minutu luzatu nahi dute. Aitzakia da zerbitzuak bikoiztea saihestu eta dirua aurreztuko dela, eta gainera lanaldiaren luzatze hori aitortu gabe edo konpentsaziorik eskaini gabe.

 

Irailaren 24rako Lantegiko Batzar Orokorra

Eraso honen eta langilegoaren haserre orokorraren aurrean, datorren irailaren 24rako Lantegiko Batzar Orokorra deitu da, zuzendaritzak bota digun erronkari erantzuteko moduko presio-neurriak proposatzeko.

 

Petronorreko Enpresa Batzordea

 

Epaitegiak eskubideen murrizketetan atzera egitera behartu du Petronor

Epai hau langileen eskubideen garaipen argitzat jotzen dugu; izan ere, enpresak aurreko lan-baldintzetan birjartzera behartzen du, Petronorren historikoki aplikatu den Irakurri

Petronor-reko greba bertan behera uztea batzarretik pasatu gabe kritikatzen dugu

Greba mugagabea bertan behera uzteak (batzarretik pasatu gabe) ez du onurarik ekartzen langileentzat, eta ez die gatazkaren benetako arrazoiei heltzen; Irakurri

64 greba egun Petronor-ren

Petronor-en 64 egun daramatzagu greban, baldintza justuak, osasuna eta segurtasuna defendatuz. Petronor-ek badaki hau epaitegitan ez dela konpontzen; negoziatzen konpontzen Irakurri

Petronorreko langileek elkarrizketa gehiago eta prepotentzia gutxiago eskatzen diote enpresari

Petronorren 15 eguneko grebaren ondoren, langileek bere lan-baldintzetan justifikaziorik gabeko aldaketak, aparteko gehiegizko orduak, mantentze-falta eta negoziatzeari uko egiten dion Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5