ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuko ordezkariek bilera erronda abiatu dute euskal alderdiekin, gutxieneko soldata propio eta duina eskuratzeko konpromisoa har dezaten. Atzo EAJrekin egin bezala, gaur EH Bilduren ordezkaritza batekin elkartu dira sindikatuotako ordezkariak.


Zehazki, bi dira alderdiei eskatu dizkieten konpromisoak. Alde batetik, egungo legediaren arabera egingarria den lanbidearteko akordioa negoziatzeari Confebask eta CENek emandako ezezkoari aurre egitea.

Ezaguna den bezala, lehen bilkuran mahaia sortzeari uko egin zion Confebaskek eta, 1500 euroko gutxieneko soldataren proposamena mahai gainean jarri ondotik egindako bigarren deialdira joateari uko egin zion. CENek berriz uko egin zion bilkuran parte hartzeari, kasu honetan UGT eta CCOOekin batera. ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuen iritziz alderdiek eta bereziki Gobernuek lan egin dezakete Patronala negoziazio mahaira eser dadin lortzeko.

Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak estatukoa baino altuagoa litzatekeen gutxieneko soldata ezarri ahal izatea eskatzen duen Herri Ekimen Legegilearen berri eman diete sindikatuok alderdiei eta berau aurrera ateratzeko konpromisoa eskatu diete.

Langileen Estatutua aldatzea eskatzen du Herri Ekimen Legegile honek eta, behin herritarren sinadurak jasota, EAEko legebiltzarrera iritsiko da. Nafarroaren kasuan, berriz, Parlamentuko Mahaiak tramitera onartu ez zuenez, jasotako sinadurak alderdien esku jarriko dira, hauek tramiteari ekin diezaioten. Kasu bietan, sindikatuon eskaera bera da: alderdi politikoek lege aldaketaren alde egin dezaten, legebiltzarretan aldeko bozka emanez eta behin legebiltzarrek onartuta Espainiako Kongresuan herri ekimen legegilearen defentsa eginez.

Ildo honetan, Herri Ekimen Legegilearen aldeko sinadura emateko deia berretsi dute ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek; gero eta sinadura gehiago jaso, orduan eta aukera handiagoak egongo baitira gutxieneko soldata propio eta duina eskuratzeko.

 

 

Greba orokorra: mobilizazio handiak bizi-baldintza duinen alde

ESK-k langile klasea zoriondu besterik ezin du egin. Beste behin ere milaka pertsona kalera atera dira eta eztabaida sozial eta Irakurri

Greba orokorraren lehen balorazioa

ESK sindikatuak balantze positiboa egiten du martxoaren 17ko greba egunaz. Beste behin ere agerian geratu da Euskal Herriko langile klasearen Irakurri

Bihar, martxoak 17, greba orokorra!

Bihar, martxoak 17, lantokiak hustu eta kaleak bete behar ditugu, gure kontura aberasten den bitartean pobretzen gaituen sistema miserable horri Irakurri

Pobretzearen aurka, martxoak 17, greba orokorra

Langile klasearen pobretzearen aurrean, lan eta gizarte baldintzen okertzearen aurrean, langileok ezin gara geldirik egon. Martxoaren 17an denok greba orokorrera! Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6