Herritar guztiei dei egiten diegu otsailaren 16an Iruñean Nafarroako industriaren etorkizunaren alde deitutako manifestazioan parte hartzera. Langileen eskubideak eta gizarte-ongizatea enpresa-irabazien gainetik lehenetsiko dituen industria-eredu baten alde borrokatzeko garaia da.


«  Langileen eskubideak eta gizarte-ongizatea  enpresa-irabazien gainetik lehenetsi behar ditu industria-ereduak »


NANO AUTOMOTIVE, SIEMENS-GAMESA, SUNSUNDEGUI, BSH, TASUBINSA, TENERIAS OMEGA eta VW Enpresa Batzordeek, Nafarroan 8.000 langile baino gehiago ordezkatzen dituztenek, martxa deitu dute igande honetarako, "Nafarroako industriaren etorkizunaren alde" lelopean. ESK-k, Nafarroako industria bizitzen ari den egoera dela eta, mobilizazioarekin bat egin du eta herritarrak martxaren parte hartzera animatzen ditu.

 

Eskubideak eta gizarte-ongizatea lehenetsi

ESK-n irmoki sinesten dugu langileen eskubideak eta gizarte-ongizatea enpresa-irabazien gainetik lehenetsiko dituen industria-eredu baten alde borrokatzeko premian. Orain, inoiz baino premiazkoagoa da, pertsonen eta planetaren ustiapenean oinarritzeari uzten dion eredu industriala. ESK-n trantsizio ekosozial justu baten aldeko apustua egiten dugu, ingurumen-jasangarritasuna, justizia sozialeko eta langileen partaidetzako irizpideak dituen trantsizioa bermatuko duena, eta inolaz ere ez duena ekarriko enpleguak eta eskubideak galtzea, ezta langile-klasea pobretzea ere.

Industria-sektoreak aldarrikapen komun batean batu izanak erakusten du antolaketa eta borroka direla tresnarik eraginkorrenak langile-klasearen eskubideak defendatzeko. Lan-baldintzen aurkako erasoak etengabeak diren testuinguru honetan, klase-elkartasuna funtsezkoa da prekarizazio- eta deslokalizazio-saiakerak geldiarazteko eta enplegu duinak eta etorkizunekoak bermatzeko.

Langileen interesek lehentasuna izan behar dute enpresa-irabazien aldean. Ez da onargarria laguntza publikoak jaso dituztenek guztien baliabideak erabiltzea deslokalizatzen, prekarizatzen eta kaleratzen dituzten enpresei eusteko, inolako erantzukizunik hartu gabe.

 

 

Otsailak 16an manifestazioa

ESK sindikatuak, beraz, dei egiten die herritar guztiei otsailaren 16an, igandean, eguerdiko 12:00etan Golem Baiona zinemetatik deitutako manifestazioan parte hartzera.

 

Nafarroako industriaren alde!

 

Euskal Herria eta guda: tiro poligonoa baino askoz gehiago

Gerrak hemen ere hasten dira, eta hemen ere haiekin ez kolaboratzeko neurriak eskatzen ditugu: industria militarra industria zibil bihurtzea eta Irakurri

Migratzaileen aurkako polizia-jazarpena Nafarroan

Gure kezka sakona eta gaitzespena adierazten ditugu profil arrazialean oinarritutako identifikazio eta atxiloketen gorakadaren aurrean, baita Atzerritarren Brigadaren “zita tranpak” Irakurri

SEINSAko langileak kaleratzeen eta azpikontratazioen aurka

SEINSAko 8 kaleratzeak errefusatzen ditugu eta enpresan egiten jarrai daitezkeen lanen azpikontratazioa kritikatzen dugu. Gainera, enpresak hitzarmen kolektiboaren negoziazioa geldiarazi Irakurri

Sarrigurengo hilketa matxista salatzen dugu

Amorruz eta minez salatzen dugu aurten gure lurraldean gertatutako lehen hilketa matxista. Mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu. Tatianaren senideei gure Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10