Munduko Medikuak GKEaren Zuzendaritzak 118 pertsona kaleratzeko emandako arrazoiak errefusatzen ditugu, eta justifikaziorik gabeko eta prebentziozko Enplegu-Erregulazioko Espedientea (EEE) bat dela uste dugu. Gaur hasi ditugu EEEaren aurkako mobilizazioak.

 

« Badago  proiektu bat martxan eta finantziazioa  eskuragarri datozen hilabeteetarako »

 

Ez dugu onartzen Munduko Medikuen Zuzendaritzak Enplegua Erregulatzeko Espedientearen (EEE) aurrean duen jarrera, espainiar estatuko plantilla osatzen duten 484 lankideen 118 lanpostuak mehatxatzen baititu.

Munduko Medikuen Zuzendaritzak ekonomiaren, ekoizpenaren eta antolaketaren arloko arrazoiak aipatzen ditu, pertsonen ordezkaritzak bere osotasunean kontra egiten diotenak. Aurkeztutako arrazoiei buruzko gure balorazioa da ez dituztela justifikatzen proposatutako 118 kaleratzeak, ez eta Munduko Medikuak-ek zuzeneko kaltetu gisa proposatu dituen 118 pertsona nominalizatuak ere, kontsulta-aldiaren lehen egunetik.

 

 

EEE prebentiboa eta datu kontraesankorrak

Planteatutako 118 kaleratzeen zati handi bat 2025eko irailerako aurreikusitako Gizarteratze eta Laneratze Proiektuaren (Camino proiektua) amaierarekin lotuta dago. Proiektu hori Berdintasun Ministerioak finantzatua da, zein gauzatzeko entitateak ebazpen positiboa jaso berri du, guztira 7,8 milioi euroko aurrekontuarekin (2024-2025 urteetarako). Hori dela eta, gure ustez, prebentziozko EEE baten aurrean gaude, proiektu bat abian baitago, eta datozen hilabeteetarako finantzaketa eskuragarri dagoelako.

Proiektu hori alde batera utzita, Zuzendaritzak galera iraunkorren egoera ekonomikoa aipatu du, soldata-masan aldaketa handiak egiteko beharra justifikatuko lukeena. Hala ere, LLOk ohartarazi du Zuzendaritzak emandako datu ekonomikoak kontraesankorrak direla, izan ere, 2023ko aurrekontu ikuskatuaren arabera, erakundeak emaitza positiboarekin amaitu zuen urtea.

 

 

Zuzendaritza inmobilista

Ildo horretan, eta EEEaren Negoziazio Batzordearen bost bilera egin ondoren jada, Langileek Legezko Ordezkaritzak ohartarazi du Zuzendaritza jarrera immobilistan eta ez oso kolaboratiboan kokatu dela, eta horrek negoziazio mota oro zailtzen duela.

Langileen Legezko Ordezkaritzak gogorarazi du, gainera, prozesu horrek ez diela langileei soilik eragiten, baita erakundeak lan egiten duen kalteberatasun-egoeran dauden pertsona guztiei ere.

Hori guztia dela eta, langileok mobilizazioak egin ditugu estatu osoko Munduko Medikuen egoitzen aurrean, Nafarroa eta Bizkaikoak barne, Zuzendaritzari EEE prozesua geldiarazteko eskatzeko.

 

Munduko Medikuen Langileen Legezko Ordezkaritza eta Ad Hoc Ordezkaritza

 

Azken uneko aurreakordioa Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenean

Zorionak eman nahi dizkiegu langile guztiei, iazko urte amaieratik akordio hau lortzeko etenik gabe borrokan aritu direlako. Akordio honek hobekuntza Irakurri

Gasteizko Udalari esku-hartze sozialaren sektoreko gatazkaren konponbidean inplikatzea exijitzen diogu

Gasteizko Udalaren osoko bilkuran parte hartu dugu, Udalak negoziazioan inplikazioa har dezan eskatzeko. Izan ere, Arabako erakundeak dira pribatizatuta dagoen Irakurri

Arabako esku-hartze sozialako patronalak oraindik ez dio erantzun sindikatuen proposamenari

Patronalari exijitzen diogu behingoz benetako borondatea erakuts dezala akordioa lortzeko eta sektoreko langileen aldarrikapenei erantzungo dien testu bat ekar dezala; Irakurri

Arabako eskuhartze soziala: negoziazioak aurrera egiten ez badu, ekainaren 25ean greba

Lucho Royero zinegotziaren faltsukeria eta mututasuna salatzen ditugu, eta iragartzen dugu hilaren 23ko negoziazio mahaian aurrerapausorik ematen ez bada beste Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17