Irunen garraiolari nafar bat lan-istripuz hil dela salatu dugu. '50 urtetik gorako garraiolariaren' patroia errepikatzen da berriz ere, erretiroa hartzeko adina aurreratzea eragozten duten bitartean, baita ustekaberen bat izateko arriskua duten sektoreetan ere.

«  Heriotzak errepikatzen dira  arrisku handieneko sektoreei erretiro aurreratua ukatzen dieten bitartean »

 

Beste garraiolari bat hil da bere kamioian. Estatistika tragikoa gizentzen ari da. Dagoeneko hamaika garraiolari hil dira aurten Euskal Herriko errepideetan. Oraingoan Irunen gertatu da, 56 urteko garraiolari nafar bat hil da bihotzekoak jota. 54 langile hil dira, jada, aurten saihestu zitezkeen istripuetan.

LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta ENHE sindikatuek elkarretaratzea egin dugu Donostian, "prekarietateak hil egiten du. Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte", leloarekin, garraiolaria gogoratu, lan istripua eta heriotza salatu eta heriotza hauek prekaritate eta lan baldintza kaskarren ondorio direla adierazteko. Protesta, Donostian, Loiola auzoan, Gizarte Segurantzaren egoitzaren aurrean egin da, azaroaren 15ean: langileek erretiro duina izateko eskubidea aldarrikatu dugu, langile ororen adina 60 urtera aurreratu ahal izateko, batez ere ezbeharren bat izateko arriskuan daudenena. Azken urteetako kontrako joera kritikatu dugu LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRUk: legezko adina eta beharrezko kotizazio-urteak luzatzea, eta erretiroa hartzeko epea atzeratzea.

 

Adinaren eta jardueraren arriskugarritasunaren arteko korrelazioa

Garraiolarien kasuan, aldarrikapen historikoa da 60 urterekin erretiroa hartzeko eskubidea. Hiru sindikatuak urteak daramatza garraiolarientzako erretiro aurreratua aitortzeko eta babesteko aldarrikatzen; 60 urterekin beste profesional batzuei onartzen zaien bezala. LANEk, Lanaren Nazioarteko Erakundeak, zuzenean lotzen ditu garraiolarien adina eta sektorearen arriskua: "Izan ere, 55 urtetik gorakoen lan-istripu kopurua garraioan hiru aldiz handiagoa da gainerako lanbideetan baino, adin-tarte berean".

Era berean, Hiruk eskatu du sektorean gertatzen diren bihotzeko kopuru altua, kontuan hartzeko laneko arriskuen prebentziorako planak finkatzerakoan.

 

« Aurten istripuz hildako garraiolari guztiek  50 urte baino gehiago  zituzten »

 

Administrazioak estatistikak makillatzen ditu

Aurten istripuan hildako ia garraiolari guztiek 50 urte baino gehiago zituzten eta horietako askok bihotzekoak izan dituzte. Sektorea zahartzen ari da, ez dago erreleborik, gazteak ez dira garraioan hasten lan-baldintzak ez direlako duinak edo interesgarriak. Ondorioz, gero eta heriotza gehiago gertatzen ari dira.

Argi dago adin horretatik aurrera arreta gal dezaketela gidatzerakoan, edo arrisku handiagoa dutela gaixotasun kardiobaskularra edo bihotzekoa izateko, ondorioz istripua izan, garraiolariaren beraren eta errepideetako gainerako erabiltzaileen bizitza arriskuan jarriz. Kontuan izan behar da garraiolariek tona asko karga izaten dituztela bizkarrean, eta bezeroek presaka ibiltzen direla.

Datu esanguratsua da hilero hiltzen diren garraiolariena. Estatistika latza da, hilero garraiolari bat hiltzen baita errepidean. Azaroan 11 dira hildako garraiolariak. Alperrik dira estatistikak arintzeko administrazioaren trikimailuak: trafiko-istriputzat hartu nahi dituzte, noski, berez, lan-istripua dena. Garraiolariaren ezbeharra lan-istripua da, argi eta garbi, errepidean ari da lanean.

 

Prekarietateak hil egiten du

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRUk behin eta berriz salatu dugu lan-baldintza prekarioak daudela ezbehar horien atzean. Alde batetik, patronalak ez ditu lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudiak betetzen, haien irabaziak eta onurak lehenesten baitituzte langileen bizitza eta osasunaren gainetik. Bestalde, Administrazioaren utzikeria dago, ez baitu beharrezko baliabiderik jartzen ez neurririk hartzen enpresek prebentzio-arau horiek bete ditzaten: ez dago ikuskatzaile nahikorik eta arau-urraketak ez dira zigortzen.

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRUk eskatu dugu edozein langilek izan dezala 60 urterekin erretiro duina hartzeko aukera. Batez ere, ezbeharren bat izateko arrisku handiagoa dutenek, hau da, laneko ezbehar tasa eta arriskua handiagoa dutenek. Ez dezatela pentsio- sistemaren "finantza-oreka"ren aitzakia erabili. Hala ere, azken urteetako joera, oro har, kontrakoa da: legezko adina eta beharrezko kotizazio-urteak luzatzea, eta erretiroa hartzeko aukera atzeratzea. Argi ikusi da hori, bai CCOO eta UGT sindikatuek pentsioen arloan patronalekin egindako gizarte-akordioetan, eta baita Gizarte Segurantzako arduradunek izan duten jarreran. 2013Ko azken erreforma horren adibidea da.

 

 

 

Erretiroa ez atzeratzea

Sindikatuok defendatzen dugu langileek eskubidea dutela, hala dagokienean, erretiroa hartzeko, adina aurreratzeko laneko ezbehar-tasa eta laneko arriskugarritasun handiak dituzten sektoreetan, eta ez gehiago luzatzeko gainerakoena, beti planteatzen den pentsio-sistemaren "finantza-orekaren" argudioarekin. Kolektibo kaltebera batzuentzat, erretiroaren adina haien bizi- itxaropenarekin parekatzea litzateke hori.

Era berean, ez da gehiago luzatu behar erretiro partziala hartu ahal izateko kotizatutako denbora, gaur egun 33 urtean dagoena 2013ko azken lan-erreformatik. Orduan, 65 urte bete baino 5 urte lehenago hartzeko aukera zegoen, orain 66 urte eta erdi, eta 2027an 67 urte izatera iritsiko da. Gazteak lan-merkatuan sar daitezen sustatu beharko litzateke, eta erretiroa sektore guztietan atzeratu gabe.

 

Absentismoaren gezurra

Apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, berriro salatuko dugu patronalak desitxuratu duen "absentismo" hitzaren erabilera, borrokarekin konkistatutako lan-eskubideak… Irakurri

Mutuak: zure osasuna, beraien negoizioa

Garbi adierazten dugu mutuen osasun-zerbitzuen pribatizazio handiagorako edozein prozesu edo saiakeraren aurkako gure jarrera eta lan-osasuna osasun-sistema publikoan erabat integratzeko… Irakurri

2025ean laneko heriotza kopuruak gora egin du

Gaur, Arriskuen Prebentziorako Legea indarrean sartu zenetik 30 urte betetzen dira: 30 urte patronalak araudi hori inpunitate osoz betetzen ez… Irakurri

2025an jadanik gainditu da ihaz lan-istripuz egondako heriotzen kopurua

Urtea oraindik bukatu ez denean, 65 langile dira aurten lan istripuetan hildakoak, iaz baino bat gehiago. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15