Apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, berriro salatuko dugu patronalak desitxuratu duen "absentismo" hitzaren erabilera, borrokarekin konkistatutako lan-eskubideak kriminalizatzeko eta bere enpresa-interesen alde presioa egiteko erabiltzen duena.


«  Patronalak eragiten  duen epidemia hilgarri eta isil baten aurrean gaude »

 

Turbokapitalismo heteropatriarkal eta arrazista kontrolik gabe dago. Etekinen bilaketa aseezinak bizitzaren aurretik jartzen du negozioa, eta langile-klasea modu ezberdinetan esplotatzen duen sistema batean oinarritzen da, bereziki emakumeak eta pertsona arrazializatuak. Bizitza guztiek ez dute kapitalarentzat berdin balio, eta hori gordintasunez islatzen da lan baldintzetan.

 

84 hildako 2025ean

Iaz, Euskal Herrian, 84 pertsona hil ziren bizimodua ateratzen zuten bitartean. Baina zifra honek apenas erakusten duen askoz sakonagoa eta ikusezinagoa den errealitatea. Gutxi hitz egiten da laneko gaixotasunen ondorioz hiltzen direnei buruz, ezta narriadura fisiko eta mentalarekin bizirauten duten milaka pertsonei buruz. Salatzen dugun bezala, lan batzuek hil egiten dute, eta beste askok —gehienek— ez dute bizitzen uzten. Lan hauek argiki baldintzatzen dituzte generoak, klaseak eta arrazak: emakumeak dira, bereziki migratu eta arrazializatuak, modu neurrigabean sektore prekarizatuenetan, ikusezinenetan eta babesgabeenetan ari direnak.

Patronalak eragiten duen epidemia hilgarri eta isil baten aurrean gaude. Ez du ezer egiten modu orokorrean, eta sistematikoki urratzen du Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea, berau onartu eta 30 urtera. Prebentzioa enpresen antolamenduan integratu ez izanak eta, ondorioz, prebentzio-neurririk ez hartzeak oso arazo larriak sortzen ditu: heriotzak, ezintasunak, gaixotasunak, halakotzat aitortu gabeko laneko bajak eta osasun-sistema publikoaren degradazioa.

 

Administrazioaren konplizitatea

Erantzukizunen utzikeria hori ez litzateke posible izango administrazioaren permisibitaterik eta konplizitaterik gabe. Borondate politiko faltak errealitate hau betikotzea ahalbidetzen du. Kontrol faltak, zigor eraginkorren faltak eta prebentzio arloko utzikeriak erantzukizun zuzena dute eredu honek irautean. Hiru hamarkadetako ez betetzeek erabateko zigorgabetasuna erakusten dute. Proposatutako neurriek langileen gaineko kontrola indartu eta mutualitateei botere handiagoa ematen diete, pribatizazioan sakonduz eta prebentzioa ahulduz. Ekintzek hori erakusten dute: patronalak sortu du arazoa eta orain langile-klasea egin nahi du horren erantzule.

 

 

Eskubideak ez dira 'absentismoa'

Ez dago “absentismoari” buruzko berririk gabeko egunik, helburu argi batekin erabili, desitxuratu eta instrumentalizatutako hitza, irabaziak handitzea. Iruzur orokortuaren ideia zabaltzen saiatzen dira, enpresen bideragarritasuna eta osasun-sistema arriskuan jartzen duten justifikatu gabeko bajena. Hego Euskal Herria estatistika horien buruan dagoela ere esaten da.

Hala ere, ez da argitzen kontzeptu horrek benetan zer barnebiltzen duen. Gure ustez, borrokaren bidez lortutako eskubideak biltzen ditu: diru-sarrerak galdu gabe gaixotzeko, kontziliatzeko edo eskubide sindikalak gauzatzeko eskubidea, besteak beste. Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedienteak bezalako egoerak ere barne hartzen ditu.

Patronalak modu ez oso zorrotzean erabiltzen du terminoa, baina asmo argi batekin: bere interesen aldeko iritzi publikoa sortzea.

 

Mutualitateen boterea indartu

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuen ustez, ustezko “arazo” horren atzean mutualitateen boterea indartzeko, osasun sistema publikoa are gehiago ahultzeko eta pribatizazioan aurrera egiteko asmoa ezkutatzen da, langileok lanera gaixorik joan gaitezen, eta, ondorioz, langile-klasearen eskubideak murriztu eta enpresen etekinak handitu daitezen.

Horregatik, borrokan jarraituko dugu guztiontzako lan baldintza duinen alde, ikusezinak diren lanen aitortza eta babesaren alde, genero eta arraza esplotazioa amaitzearen alde eta pertsona guztientzako osasun eta bizitza eskubidea bermatuko duen osasun sistema publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde.

 

Apirilak 28 manifestazioa

Apirilaren 28an manifestazioa egingo dugu Donostian 12:00etan Boulevardetik abiatuta.

Parte hartzera animatzen zaitugu.

 

Patronalaren absentismoa, langileon prekaritatea!

Prebentzio falta prekaritatea da!

 

LAB • ESK • STEILAS • EHNE etxalde • HIRU

 

Absentismoaren gezurra

Apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, berriro salatuko dugu patronalak desitxuratu duen "absentismo" hitzaren erabilera, borrokarekin konkistatutako lan-eskubideak Irakurri

Mutuak: zure osasuna, beraien negoizioa

Garbi adierazten dugu mutuen osasun-zerbitzuen pribatizazio handiagorako edozein prozesu edo saiakeraren aurkako gure jarrera eta lan-osasuna osasun-sistema publikoan erabat integratzeko Irakurri

2025ean laneko heriotza kopuruak gora egin du

Gaur, Arriskuen Prebentziorako Legea indarrean sartu zenetik 30 urte betetzen dira: 30 urte patronalak araudi hori inpunitate osoz betetzen ez Irakurri

2025an jadanik gainditu da ihaz lan-istripuz egondako heriotzen kopurua

Urtea oraindik bukatu ez denean, 65 langile dira aurten lan istripuetan hildakoak, iaz baino bat gehiago. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15