Aurten, dagoeneko, 50 pertsona hil dira Euskal Herrian lan-istripuetan. Bitartean, patronal zeken batek eta erakunde pasota batzuek ez dute zirkinik ere egiten astero errepikatzen den drama honen aurrean.

 

« Istripu bakoitzaren atzean enpresen  utzikeri kriminala  ezkutatzen da »

 

Atzo goizean jakinarazi zuen Osalanek, joan zen urriaren 15ean altueratik erorita Zornotzako Maderas Etxeari enpresan larriki zauritutako R.I.U, 59 urteko langilea, joan zen ostiral arratsaldean, urriaren 25ean, hil zela zauriei ezin eutsiz. Langileak 14 urte zeramatzan lanean Dana-Air Aire Comprimido enpresan .

Era berean, Osalango iturriek jakinarazi dute joan zen urriaren 17an, 52 urteko L.M.B.A. langileak, istripu larria izan zuela Zierbenan, eta makina baten motorrak eragindako proiekzio baten ondorioz, aurpegian larriki zauritu zela. Atzo hil zen zaurien ondorioz Viuda de Sainz enpresan 5 urtetik gora lanean zeramatzan langilea.

 

«  Erakundeak konplizeak dira  laneko segurtasuna bermatu behar duten neurriak hartzen ez dituztelako »

 

Dagoeneko 50 heriotza 2024an

Bi hauekin, gutxienez 50 dira Euskal Herrian urte hasieratik hildako langileak. Lehenik eta behin, gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi die hildako langileen senide, lagun eta lankideei.

Patronalak eragiten duen urteroko zerrenda beltzak 50 langileren heriotzak jasotzen ditu dagoeneko 2024 honetan. Hauen artean, altueretako erorketek protagonismo handia hartu dute aurten ere. Oso ezagunak dira altueretako arriskuak ekiditeko ezarri beharreko segurtasun neurriak. Hauetako istripu bakoitzaren atzean enpresen utzikeria kriminala dago beti, izan ere, hainbat bitarteko ipini beharko lituzkete, legeak hala aginduta, uneoro segurtasun neurri ezberdinen aplikazioa bermatzeko uneoro. Eta ez dute egiten, sistematikoki.

Makinek eragindako istripu larri eta hilgarriak ere ugariak dira, nahiz eta langileen babeserako araudia oso zorrotza izan. Praktikan aldiz, ohikoa da enpresek makinen segurtasunerako araudia urratzea, eta honek ez die inongo oztoporik suposatzen. Inpunitatea onartezina da.

 

82 hildako altueratik erortzeagatik 10 urtetan

Utzikeria kriminal honen ondorioz, azken 10 urteotan, Euskal Herrian, gutxienez 82 langile hil dira altueratik erorita, gehienak eraikuntzaren sektorean. Zornotzako heriotza honekin, 10 dira arrazoi horrengatik hildako langileak urte hasieratik Euskal Herrian.

Egoera hau ez litzateke posible instituzioen konplizitaterik ez balego. Izan ere salatzen gatozen moduan, patronalari araudia ez betearazteko bitartekorik ez ipintzea ez da arazo administratibo bat, erabaki politiko bat baizik.

 

 

Elkarretaratzea Confebask-en

Gaur, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek pankarta erraldoiak jarri dituzte Bilbon (Pedro Arrupe zubian), Donostian (Kaian) eta Gasteizen (Andra Mari Zurian), honako lemarekin: “50 langile hil dira Euskal Herrian 2024an. Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte”

Gainera, laneko azken heriotza hauek salatzeko, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRUk osatutako intersindikalak kontzentrazioa egingo du datorren urriaren 31n, osteguna, Bilbon, 12:00etan, Confebask patronalaren egoitzaren aurrean.

 

Dagoeneko 50 langile hil dira Euskal Herrian 2024an

Aurten, dagoeneko, 50 pertsona hil dira Euskal Herrian lan-istripuetan. Bitartean, patronal zeken batek eta erakunde pasota batzuek ez dute zirkinik Irakurri

Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak

ESK-k lanpostuan hartutako COVID-ak eragindako sekuelak lan-istriputzat aitortzea lortu du epai batean. Irakurri

Prebentzioa lanean ez gaixotzeko eta ez hiltzeko

Gaur, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperetan gauden honetan, irmoki salatu nahi dugu langileok gure osasuna jokoan ipintzen dugula, Irakurri

Lanean hiltzen eta gaixotzen gara, patronalak zigorrik gabe jarraitzen duen bitartean

Patronalak lan-osasunerako araudia urratzen jarraitzen du, erakundeek beste alde batera begiratzen duten bitartean. Urkullu agintaldian izandako 444 heriotzak gogora ekarriz Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11