Correos-ek kalitatezko zerbitzu bat emateko plantilla bermatu behar de prekarietatearen eta murrizketen bidea utziz.


«  Lan-baldintza duinak eta plantillaren benetako estaldura  eskatzen ditugu kalitatezko zerbitzua bermatzeko »

 

Denbora asko daramagu langile-falta eta egoera horren ondorioz sortutako baldintza eskasak pairatzen. Aldi baterako langile asko harrituta daude kontratazio ezarekin, inolako ordenarik gabeko kontratu irekiekin, gardentasun ezarekin, lanaldi partzialekin, egun bateko kontratuekin... Hori guztia enpresa publiko batean, non merezimenduak, gaitasunak, gardentasuna eta justizia ez diren inondik ere agertzen.

Langile finkoek ere kontratazio faltaren ondorioak jasaten dituzte, lan gainkarga eta gero eta “kolindante” gehiagorekin, lanpostu berberetan bi eta hiru langileengatik lan eginez.

 

Presidente berria, politika berdinak

Saura presidente berriak dagoeneko 5 hilabete daramatza Enpresaren egoera ekonomikoari buruzko azterketa eta hausnarketa egiten, eta bere lehen erabakietako bat gastua ahalik eta gehien murriztea izan da. Horrek, Correoseko langileentzat, eta dagoeneko jasaten ari gara, kontratazioan 0 gastu dakar.

Helarazten zaigun informazio apurra da konponbideak bilatu beharrean, egoera are kaotikoagoa eta okerragoa izango dela hurrengo hilabeteei begira: baimenak ukatzea, oporrak, norberaren gauzak, familia eta lana uztartzeko ezintasuna, gero eta jasangaitzagoa den lan-giroa sortuz langileentzat eta, egungo lan-erritmoak direla eta, ezinbestean laneko bajetara daramaten ahidura.

Ezin dugu ahaztu kontratazioa probintzietako enplegu-batzordeen eskumena dela, eta batzorde horietan CCOO, UGT eta CORREOS daudela. Lan-poltsen funtzionamendu-irizpideak ezagutzen dituzte, kontratuen esleipena kontrolatzen dute, etab. Haiek dira arlo honetako arduradun bakarrak, enpresarekin erabateko adostasunean.

 

Probintzia Batzordetik kanpo

LAB eta ESK Arabako Probintzia Batzordetik kanpo daude, enpresak eta sindikatu horiek hala sinatu dutelako. Araban % 33ko ordezkaritza baino gehiago izan arren, Correosek uko egin dio kontratazioari buruzko poltsak eta informazioa guri emateari.

Hori guztia III. Hitzarmen Kolektiboa sinatu duten sindikatuei esker (CCOO, UGT, CSIF eta SL), beren sinadurarekin, isiltasunarekin eta gardentasun faltarekin Enpresari lan-baldintzak desarautzeko tresna bat eman baitiote, prestakuntza-ikastaroen, ordu sindikalen eta auskalo zer gehiagoren truke...

LABek eta ESK-k lan-baldintza duinak eta plantillaren benetako estaldura eskatzen jarraituko dugu, kalitatezko Posta Zerbitzu Unibertsala (SPU) bermatzeko.

Correos-ek kalitatezko zerbitzu bat emateko plantilla bermatu behar de prekarietatearen eta murrizketen bidea utziz.

 

LAB - ESK

 

Aski da Correoseko langileak derrigortzea aseguru pribatuak saltzeko!

Correos-en kudeaketa txarra eta langileek aseguru pribatuak saltzeko jasaten dituzten presioak salatzen ditugu, enpresak posta-zerbitzu publikoaren funtzioei arreta egiten ez Irakurri

CCOO, UGT eta CSIF-ek langile publikoen baldintzak erabakitzen dituzte entzun gabe

Bada garaia administrazio guztietara, udaletara, foru aldundietara, autonomikoetara eta enpresa publiko guztietara borrokak zabaltzeko, azken urteotan galdutako eros-ahalmena berreskuratzeko. Irakurri

Correos-eko irregulartasunek hitzarmena urratzen eta aukera-berdintasuna zapuzten dute

Correos-ek hitzarmen kolektiboa urratzen duela salatzen dugu, lekualdatze diskrezionalak egiten dituelako barne-lehiaketarik deitu gabe eta langileen artean diskriminazioa sortuz. Irakurri

Greba eta mobilizazio berriak Correosen Akordio Markoa geldiarazteko

Akordio Markoa gure lan-baldintzen aurkako aurrez aurreko erasoa da: lanpostuak kentzen ditu, ordutegiak okertzen ditu, kontziliazioa suntsitzen du eta zerbitzu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10