Gaur hasi dugu esku-hartze sozialeko sektorearen 8. greba eguna. Horretarako, kide batzuek egindako 24 orduko itxialdiari amaiera eman diogu, eta 11:00etatik aurrera manifestazio bat egin dugu, bai arduradun politiko eta instituzionalei, bai erakundeei hitzarmenaren blokeo-egoeraren erantzule moduan seinalatzeko, zeina kontziliazio-prozesu bat hastera garamatza.
« Gizardatz, Geroan, Bizkaiako Esku-hartze sozialaren komenioa utzi blokeori »
Gaur hasiko dugu esku-hartze sozialeko sektorearen 8. greba eguna. Horretarako, kide batzuek egindako 24 orduko itxialdiari amaiera emango diogu, eta 11:00etatik aurrera manifestazio bat egingo dugu San Frantziskon (Gizardatzen geldialdia) eta Kale Nagusian (Aldundian amaituta), bai arduradun politiko eta instituzionalei, bai erakundeei hitzarmenaren blokeo-egoeraren erantzule moduan seinalatzeko, zeina kontziliazio-prozesu bat hastera garamatza.
LAB eta ESK-tik kontziliazio-prozesu honetan negoziazio-prozesua garatzearen aldeko apustua egingo dugu; fede onez eta hitzarmen on bat sinatzetik aldentzen gaituzten elementuak negoziatzeko borondatearekin sartzen gara kontziliazioan. Baina prozesuan sartzen gara azpimarratuz beharrezkoa dela langileen eta erakundeen arteko negoziazioaren fase bat izatea, eta ez genukeela nahi negoziazio hori (horretarako baldintzak betetzen direla uste dugu) prozesu tekniko batean disolbatuta geratzea.
Sektorearen etorkizuna
Era berean, sektorearen etorkizunari begiratzeko beharraren alde egiten dugu: Etorkizunari begiratzea, bai kontziliazioaz haratago eta ekainetik aurrera irekiko den egoera berrira, bai finantzaketa publikoaren hain mendeko den eta azken batean zerbitzu publikoak eskaintzeaz arduratzen den sektore batengandik espero dezakegun etorkizunera. Beraz, berriro aktibatzeko eta ekainetik aurrera mobilizazio sorta berri bat planteatzeko beharrari begiratzen diogu, egoerak orain arte bezala enkistatuta jarraitzen badu bai behintzat. Badakigu patronalak ez digula ezer emango presio egin gabe.
Parte hartzea eta borroka, ez dago beste biderik! Hitzarmen bat sinatuko dugu, Guztion esku dago. GAUR LANGILE GUZTIOK GREBARA!
LAB - ESK
Publikoa den Esku-hartze Sozialeko sektore baten alde, stop azpikontratazioa!
Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko hitzarmen hau lorpen handia da
Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren hitzarmenaren aurreakordioa. Borrokak merezi izan du!
8. greba eguna Bizkaiako esku-hartze sozialeko langileentzat
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10