Michelinek autoritarismoa handitzen jarraitzen du, batez ere plantillak Lantokien arteko Batzordetik ateratzea erabaki ondoren. Michelinek zigortzen eta arbitrarioki kaleratzen jarraitzen du, aurkako epaiak kontutan hartu gabe.

 

« Michelinek 60 pertsona baino gehiago zigortu zituen 2023an, eta horietatik  15 kaleratu zituzten  »

 

Michelin Gasteizko Zuzendaritzak langileei bere diziplina-araubidea aplikatzen jarraitzen du, neurriz kanpo eta askotan justifikaziorik gabe. 2023an, langileei jarritako zigorren kopurua kezkagarria izan zen, 60 langile baino gehiago zigortu baitzituzten, eta horietatik 15 kaleratu zituztelako.

Datu horiek gero eta handiagoak izan dira azken urteetan, baina 2023an gora egin zuten, batez ere Hitzarmen Kolektiboaren ondoriozko ekaineko gatazkaren ondoren. Izan ere, Zuzendaritzak ez zuen mozkinak banatzeko eta lan-baldintzak hobetzeko asmorik, urrian, gainera, Michelinek gaizki onartu zuen Gasteizko langileen erabaki legitimo bat, Lantokien arteko Batzordetik irtetea, alegia.

 

Zigor arbitrarioen ondoriozko kaleratzeak

2024ko lehen hiruhilekoan ere ez dira eten zigorrak eta kaleratzeak. Michelingo Zuzendaritzaren jarduera autoritario horrek zenbait lankideei jazartzea eta zigortzea baino ez du bilatzen, erabat arbitrario agertzen da ikusten dugunean zigortzen dituzten pertsona gehienek epaitegietan KALERATZE BIDEGABEEN aitorpena irabazten dutenean, edo MICHELIN bera denean hori onartzen duena aldez aurreko akordio baten bidez, kaleratze horien oinarrian egon ohi den argudio lausoaren ondorioz.

Michelingo Zuzendaritza, oro har, kaleratzeak eta zigorren bat edo beste baino ez direla judizializatzen aprobetxatzen da, zigortutako pertsonek jakin baitakite errepresaliak egon daitezkeela, gero eta autoritarioagoa den zuzendaritza bati aurre eginez gero.

 

 

« Michelinek,  desitxuratutako gertaerak eta gezurrak erabiliz , Ruben kaleratu du lankide baten aldeko lekukotza emateagatik »

 

Gezurrak elkartasuna zigortzeko

Hori da gure lankide kaleratu baten kasua, Rubén Calvo. 6 urte eman zituen lantokian, bere ingurunearekin sintonia onean, bai lankideekin, bai tailerreko arduradunekin. Eguneroko eginbeharrak betetzen zituen eta ez zuen inoiz arazorik izan.

Ruben, joan den urriaren 20an beste lankide kaleratu baten epaiketara, Sergio Mauleón, lekukotza ematera joan ondoren, azaroaren 2an ere kaleratu zuten. Ez da kasualitatea Sergioren kaleratzearen epaia bidegabe gisa deklaratuta izan zela. Kaleratze-gutunean, beste kasu askotan bezala gezurrez beteta eta desitxuratuta dauden gertakari batzuk kontatzen ditu. Egitate horiek, gainera, epaiketa baino hilabete lehenagokoak dira, eta, gure ustez, epaiketara lekukotza ematera joan izan ez balitz, ez liratekeen inoiz beraren aurka manipulatuko.

Gasteizko lantegian bizi dugun errepresio horrek gizartean eta komunikabideetan duen eragina minimizatu nahi du enpresako zuzendaritzak, irudia saltzeko lan-dinamikak abian jarrita, plantillaren arazoak kontuan hartzen dituela eta arazo horiek konpontzen saiatzen dela irudikatuz, eta hori sinestea zaila da, tailerretan egunez egun bizi ditugun zehapen-gertakarien argitan.

 

Apirilaren 22an elkarretaratzea Michelin-en

Gure lankide Rubeni laguntzeko eta hura BERRIZ ONARTZEA aldarrikatzeko mobilizazioei ekin aurretik, Michelin-eko Zuzendaritzari proposatu zaio, ez berehala berriz onartzea, baizik eta alderdien arteko akordioa lortze aldera eta elkar modu positiboan ulertze aldera, gure aldetik konpromisoa hartzen genuen aldarrikapen sindikal publikorik ez egiteko eta kasua soilik epaileen esku uzteko, baldin eta MICHELINeko Zuzendaritzak konpromisoa hartzen bazuen lankidea berriz onartzeko KALERATZE BIDEGABEKO epai irmoaren kasuan.

Michelin-ek uko egin dio proposamenari, eta publikoki protesta egitera behartu gaitu.

Horregatik guztiagatik, ESK, CGT, ELA eta LABek elkarretaratzea deitu dugu Michelin Gasteizeko ate nagusian, apirilaren 22an, 13:30etik 14:30era.

 

Michelin, despidorik ez! Ruben berriro hartu!

CGT - ELA - ESK - LAB

 

Errepresioa eta autoritarismoa Michelinen

Michelinek autoritarismoa handitzen jarraitzen du, batez ere plantillak Lantokien arteko Batzordetik ateratzea erabaki ondoren. Michelinek zigortzen eta arbitrarioki kaleratzen jarraitzen Irakurri

Michelín-en ez dago inor soberan

Michelin-ek aurrera eramaten ari duen lan suntsiketa injustifikatua eta gardentasun eza salatzen dugu. Enpresak guzti hau aurrera eramaten du, ohiko Irakurri

Michelinen mendekua

ELA, ESK eta LAB sindikatuetatik salatu nahi dugu Gasteizko Michelinen aurtengo egutegiaren negoziazioekin izan den antzerki tamalgarria. Irakurri

Beste hildako bat Michelinen

Antonio Miguel Parra Marquez lankidearen familiari eta adiskideei gure adiskidetasuna eta maitasuna helarazi nahi dizkiegu. Era berean, Michelingo langileei gure Irakurri
  • 1