Michelin-ek aurrera eramaten ari duen lan suntsiketa injustifikatua eta gardentasun eza salatzen dugu. Enpresak guzti hau aurrera eramaten du, ohiko moduan, UGT, CCOO eta CSIFen konplizitatearekin.

 

« Enpresak inola ere  justifikatu ez duen  lan suntsiketa hau salatzen dugu »

 

Michelin-Gasteizko zuzendaritzak 150 pertsonako "soberakina" iragarri zuen 2023ko azaroan. Joan den urtarrilaren 26an, enpresak Enpresa Batzordeari jakinarazi zion 45 pertsonak hartu zituztela beren neurri "ez-traumatikoak": 11 pertsonak hartu dute txanda-kontratua, 22 pertsonak eskatu dute borondatezko baja, eta 12 pertsonak eskatu dute mugikortasun geografikoa.

Datu horiek jakinarazi ondoren, Michelínek nabarmendu zuen gaur egun oraindik 105 pertsonako "soberakina" dagoela fabrikan.

 

'Neurri traumatikoak'

Michelinek pertsona asko kaleratu ditu dagoeneko, "soberan" daudela dioten 150 pertsona horietatik kentzen ari ez direnak. Eta isilean egiten ari da, albiste hau eremu publikora atera ez dadin.

Hauek dira Michelinek zenbatzen ez dituen kaleratze batzuk:

  • Turismo eta GC kontratetako 20 lankideen (oraingoz) kaleratzeak, horien lanpostuak Michelinek barneratu baititu, kontratatutako zereginak murriztuz.

  • Michelinek bidegabeki kaleratutako langileak, eszedentzian egon ondoren itzuli ez direlako (Hitzarmen Kolektiboak lanera itzultzeko eskubidea bermatzen du).

  • 2023ko azaroan 150 "soberakinak" iragarri ondoren, Michelínek egindako lankideen kaleratzeak diziplina kontuak direla medio.


ESK-tik neurri hauen aurka agertu gara eta enpresari eskatu diogu zehazteko ea "bere neurri traumatikoak" ere bere kontuetan sartu dituen. Michelinen erantzuna lotsagarria izan da, azken kaleratze "traumatikoak" aurreikusitak zituztela eta, beraz, hauek ez dutela inolako erlaziorik 150 kaleratzeekin.

Michelinen axolagabekeria eta pasibotasuna

Michelinek, beste behin, gardentasun eza erakusten digu bere diskurtsoan. Gure galderak eta beste atal sindikal batzuen galderen aurrean, Michelinek axolagabekeria eta pasibotasun sumingarria erakutsi du. Gainera, lotsagarria da UGT, CCOO eta CSIF enpresari neurri ez-traumatikoak onartu izana... eta agian baita "traumatikoak" ere. Eta badakigu, nork isildu, nork eman.

ESK-tik enpresak inondik inora justifikatu ez duen lan suntsiketa salatu nahi dugu, eta berriro esan nahi dugu Michelinen ez dagoela inor soberan.

 

Errepresioa eta autoritarismoa Michelinen

Michelinek autoritarismoa handitzen jarraitzen du, batez ere plantillak Lantokien arteko Batzordetik ateratzea erabaki ondoren. Michelinek zigortzen eta arbitrarioki kaleratzen jarraitzen Irakurri

Michelín-en ez dago inor soberan

Michelin-ek aurrera eramaten ari duen lan suntsiketa injustifikatua eta gardentasun eza salatzen dugu. Enpresak guzti hau aurrera eramaten du, ohiko Irakurri

Michelinen mendekua

ELA, ESK eta LAB sindikatuetatik salatu nahi dugu Gasteizko Michelinen aurtengo egutegiaren negoziazioekin izan den antzerki tamalgarria. Irakurri

Beste hildako bat Michelinen

Antonio Miguel Parra Marquez lankidearen familiari eta adiskideei gure adiskidetasuna eta maitasuna helarazi nahi dizkiegu. Era berean, Michelingo langileei gure Irakurri
  • 1