TRG enpresak, egoera finantzario eta ekonomiko inbidiagarria izanik, ABEEE-ak modu desegokian eta gehiegikeriaz erabiltzen ditu, diru publikoaz baliatzeko, langileak pobretzen dituen bitartean.

 

« Langileak langabezian egonda  2 milioi euroko irabazi garbiak  izan zituen »

 
Tubos Reunidosek ABEEE berria aurkeztu du, Amurrio zein Trapagaraneko fabriketan. ABEEE hau azken bederatzi urteetako zazpigarrena da Amurrion eta bosgarrena Trapagaranen.

ESK-k enpresaren politika hau salatzen du, lege-tresna modu desegokian eta gehiegizkoan erabiltzeagatik, berez arazo koiunturalak dituzten enpresek erabiltzeko diseinatuta baitago.

 

56,5 milioi euroko irabazi errekorra

Hori ez da TRGren egoera, izan ere, 2023 urtean 56,5 milioi euroko irabazi errekorra izan zuen, merkatuaren une goxoenak aprobetxatu izanaren ondorioz (2022 urtearen erdialdetik 2023 urtearen erdialdera arte maximora ekoitzi zuen, biltegiak handitu zituen horretarako eta gerora fakturatzeko eskariak pilatu zituen).

Gauzak horrela, lehenengo seihilekoan 54,5 milioi euroko irabazia izan zuen, hau da, bigarren lauhilekoan, enpresa ABEEEn eta langileak langabezian egonda, 2 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen (bitartean hilabeteko oporraldian fabrika geldirik egon zela).

Praktika horrekin, enpresak langileengan jartzen du haren kudeaketa txarraren zama, ABEEErekin langileek nomina gero eta txikiagoak baitituzte, enpresaren onurarako, emaitzak optimizatzen ditu eta. Beste behin, enpresak ABEEEak erabiltzen ditu hitzarmen negoziazioetan lortzen ez duen lanaldi malgutasuna lortzeko.

 

« TRG enpresak  diru publikoarekin  eskarien gorabeherak finantzatzen ditu »

 

Irabaziak pribatizatu eta galerak sozializatu

ESK-k enpresaren praktika hori salatu nahi du, diru publikoarekin eskarien gorabeherak finantzatzen ditu (ez dugu ahaztu behar langileak ABEEEn dauden bitartean soldata SEPAk ordaintzen duela). Ekintza horiekin, bere egiten du 'irabaziak pribatizatu eta galerak sozializatu' lema. Kasu honetan, ez dugu ezta galerez hitz egiten, irabazi gutxiago izateko aukeraz baizik.

Gogoratu beharra dago, Amurrioko fabrikan orain planteatutako ekoizpen-arrazoietan oinarritutako ABEEE batean, ESKren salaketa baten ondorioz, Laneko Ikuskatzailetzak zigorra ezarri ziola enpresari, kontratazio (behin-behinekoak) eta ordu estra gehiegi egin zirelako aldi horretan.

Tubos Reunidosek ABEEE-ekin iruzurra eta gehiegikeria baliatzen duela ikusi dezakegu.

 

Diru publikoaren erabilera desegokia

Ezin dugu ahaztu 2020an TRGk ia 113 milioi euro jaso zituela Enpresa Estrategikoen Kaudimenari Laguntzeko Funtsetik eta beste 15 milioi ICOren eskutik zorraren berregituraketari aurre egin ahal izateko. Beste behin, baldintzarik gabe diru publikoa esku pribatuei emateko erraztasuna ikusten dugu.

Azkenik, ESKtik instituzioei lege-aldaketa eskatzen diegu eta kasu horiei jarraipen handiagoa egitea, krisian dauden enpresei zuzendutako hori bezalako tresna bat modu bidegabean eta gehiegizkoan ez erabiltzeko. Ez da bidezkoa finantza- eta ekonomia‑egoera desiragarrian dauden enpresa pribatuek modu ez zuzenean diru publikoaren onura izatea ezta langileak pobretzea haiek aberasten diren bitartean.

 

TRGren gehiegizko praktikak ABEEE-ekin salatzen ditugu

TRG enpresak, egoera finantzario eta ekonomiko inbidiagarria izanik, ABEEE-ak modu desegokian eta gehiegikeriaz erabiltzen ditu, diru publikoaz baliatzeko, langileak pobretzen Irakurri

Tubos Reunidos-eko lan-erregulazio espedientearen iruzurra

Tubos Reunidosek, irabazi errekorrekin, ABEE bat aplikatzen du, soldata murrizketak eta plantillaren langabeziaren kontsumoa dakarrena, eta gastu publikoaren igoera; eta Irakurri

Borroka sindikala EZ DA delitua!

ESK-tik gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Tubacexeko grebaren ondoren epaiketei aurre egin behar dieten 7 pertsonei Irakurri

Amurrioko Tubos Reunidos Groupen izandako lan-istripu larria salatzen dugu

Amurrioko Tubos Reunidosen, azpikontratatutako 2 langilek erredurak izan dituzte lan-istripu batean. Ez da kasualitatea zaurituak azpikontratatuak izatea. Ikerketa sakona eta Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3