Abenduan Araban hauteskunde sindikalen erroldekin lotutako arazoak izan ditugu. Hauteskunde sindikalen araudia aldatu behar da, gertatu diren diskriminazio-mota hau sahiesteko.

 

« Genero-identitate guztiak errespetatzeko bidean, hauteskunde sindikalen  araudia aldatu  behar da »

 

Abenduan zehar, ESK-n, Arabako bi hauteskunde-prozesutan genero-identitaearekin zerikusiak duten gertakariak jakinaren gain izan gara, hauteskunde sindikalen araudia aldatzeko garaia dela ondoriora garamatzatenak.

Bi kasuetan, enpresek hauteskunde-prozesuen hasieran egin behar dituzten erroldekin lotutako arazoak izan dira.

 

Trans pertsona

Lehenengoan, trans pertsona batekin egiten dugu topo, erregistroan aldaketa osoa eginda duena, eta enpresa, Correos, jakitun dela. Enpresak hauteskunde-mahaira errolda bidaltzen duenean, generoa eta genero-trantsizioaren aurreko izena barne hartzen ditu.

Enpresak akats larri hori egiteaz gain, ESK-k akatsa zuzentzeko egindako erreklamazioaren aurrean, ez du zuzendu Eusko Jaurlaritzan hauteskunde-arbitrajerako deialdia jaso arte, ordura arte langile guztiei azaldutako erroldan zegoen akatsa mantenduz.

Enpresak akatsa zuzentzeko konpromisoa hartu ondoren eteten da arbitrajea, akats informatikoa izan zela adieraziz. Zentzugabekeria amaitzeko, zentsua bidali zuten ESK sindikatuari, aldatutako datuekin (izena eta generoa), eta beste bat bidaltzen zaie gainerako sindikatuei eta plantillari, izena bakarrik aldatuz, eta ez generoa.

Jarduteko modu horrekin nahikoa ez bazen, nominetan bai aldatu zaizkiola beharrezko datuak, hala nola izena, baina Correos-eko langileen barne-funtzionamenduaren barruan, plataforma digital batzuk erabiltzen dituzte, eta plataforma horietan lehengo izena agertzen da oraindik ere. Izen hori nahitaez gogoratu behar du langileak lanegun bakoitzean eta tresna hori erabili behar den aldi guztietan.

Correosen jarduera hori, zalantzarik gabe, transfobiaren adibide argia da, eta ESK-tik ez dugu horrelako jarrerarik onartuko lan-munduan.

 

Pertsona ez binarioa

Aurkitu dugun bigarren gertakarian, pertsona batek ikusten du generoa esleitu zaiola enpresak emandako lan-erroldan, aldez aurretik kontsultatu gabe. Pertsona ez binarioa da, eta genero bat esleitzen bazaio, bere baimenarekin izan dadila eskatzen du.

Hauteskunde-mahaiak, kasu honetan, zuzen jokatzen du, adierazitakoa ulertzen duela adieraziz, baina hauteskunde sindikalen araudiak, 1844/1994 Errege Dekretuan onartzen dena, bere 6.3 artikuluan, langileen sexuari buruzko datuak eman behar dituela adierazten du, eta, zalantzarik gabe, lege-aldaketa bat beharrezkoa dela adierazten du.

Ikusgune, Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiari jakinarazi dizkiogu bi gertakariak, espediente bat irekitzeko eta lan-munduan, baita hauteskunde sindikalen prozesuetan ere, edozein diskriminazio-mota saihesteko neurriak hartzea proposatzeko.

 

Genero-identitate guztiak errespetatzea eskatzen dugu hauteskunde sindikalen prozesuetan

Abenduan Araban hauteskunde sindikalen erroldekin lotutako arazoak izan ditugu. Hauteskunde sindikalen araudia aldatu behar da, gertatu diren diskriminazio-mota hau sahiesteko. Irakurri

28J, atzerapausorik ez LGTBI+ pertsonen eskubideetan

Ekainaren 28an, mehatxu faxista eta erreakzionarioaren aurrean, LGTBI+ pertsonen eskubideetan atzerapauso bakar bat ez ematea defendatzeko garaia dela uste dugu. Irakurri

E28, aniztasuna erdigunean

Hemen Hego Euskal Herriko hiriburuetako deialdiak uzten dizkizuegu ekainaren 28rako (LGTBiQ+ Askapenaren Nazioarteko Eguna). Irakurri
  • 1