Langile ugarik jasaten duten transfobia, homofobia, normatibitatea, maskulinitate toxikoak, txiste, irainak, zein desberditasunaren seinalamenduaren aurka borrokatzera deitzen dugu. Ekainak 28an mobiliza zaitez!
« Lantokietan ematen diren gorroto-jarrerak salatzera deitzen dugu »
50 urte baino gehiago pasa dira, New Yorkeko Village auzoan emandako Stonewall istiluetatik. 1969 ko ekainaren 28an, polizia Stonewall izeneko tabernara azaldu zen ohikoak ziren redadetako bat egiteko asmoz, baina egun hartan, bertako lagunak, adreiluekin erantzun zieten, eta istilluak izan ziren 3 egunez zehar.
Errebeindikazio eguna
Ordundik urtero, ekainak 28a, erreibindikazio eguna bezala gogoratzen dugu, eta mundu guztian zehar harrotasun egunak ospatzen dira. Harro, sistema zisheteropatriarkatua kuestionatu zuten gorpuzkera eta identitate haien ausardiagatik, baita bizitzeko dauden aukera guztiak, errealitate bihurtzeagatik.
Legalki hainbat eskubide lortu izan diren arren, zenbait politikari eskuindarrek, LGTBIQ+ pertsonen aurkako gorroto-diskurtsoak ari dira plazaratzen azkenaldian, eta guzti honek, alertan jartzen gaitu. Eskubideak denontzat bait dira, eta ez dugu onartzen atzerapausorik.
Zisheteropatriarkatua lantokian ere borrokatu
ESK sindikatuan argi ta garbi daukagu, borrokatu beharreko gaitza Zis-tema zisheteropatriarkatua dela, bai gizartean baita ere lan munduan.
Lantokiak, gizartearen isla bezala ulertzen ditugu eta egunerokotasunean Zis-temaren hainbat errealitate azaltzen zaizkigu. Transfobia, homofobia, normatibitatea, maskulinitate toxikoak, txiste eta irainak, zein desberditasunaren seinalamentuak, izan ohi dira langile ugarik jasan beharrekoa.
Horrexegatik, langile klase osoari dei egiten diegu, jarrera guzti hauek salatu ditzaten.
Ez izan konplize eta aurre egin!
Ekainak 28ko manifestazioak
- Iruñea: 19:00 Baluarte
- Donostia: 19:00 Boulevard
- Bilbo: 19:30ean La Casilla
- Gasteiz: 20:30ean Andra Mari Zurian
Harrotasunez, eraiki dezagun lan-mundu bidezkoago bat. Stonewall bizirik!
Osakidetzan trans patologizazioa amaitzearen alde
Lantokietan berdintasunez, desberdintasunak bizi!
LGTBI+fobia borrokatu etxean, kalean eta lanean!
Genero-identitate guztiak errespetatzea eskatzen dugu hauteskunde sindikalen prozesuetan
- 1
- 2