La Vitorianak bere langileei egindako presioak eta langileen lan-baldintzak duintzeko borondaterik eza ikusita, mobilizazioak areagotzen ditugu.
« La Vitoriana gehiago arduratzen da langileei presioa egiteaz aldarrikapenak entzuteaz baino »
Urtarrilaren 2an hasi ziren ELAk eta ESK-k deitutako lan-txanda bakoitzeko 2 orduko lanuzteak Gasteizko La Vitoriana okindegian. Lanuzteek jarraitzen dute eta urtarrilaren 5ean amaituko dira lehen ziklo honetan.
Urtarrilaren 4an, osteguna, elkarretaratze bat egingo da 19:00etan enpresa taldeak Senda de los Canónigosen duen dendaren aurrean.
La Vitoriana, gorra
Enpresak, oraindik ere, ez ditu langileen aldarrikapenak entzun nahi; izan ere, asanbladan negoziazio-ahalegina egitea erabaki zuten, negoziazio-plataforman aldaketak onartuz eta lehenbailehen bilera bat eskatuz, gatazka konpontzeko jarrerak hurbiltzen saiatzeko.
Ahalegin horren aurrean, enpresak ez du erantzun, eta kezkatuago agertu da langileen gainean presioak egiteagatik, mobilizazioak ez babesteagatik gatazka konpontzeagatik baino. Izan ere, bi sindikatuok presio horien aurrean legezko ekintzak gauzatzea aztertzen ari gara.
Hitzarmena 2017tik iraungita
Gogoratzen dugu sektoreko hitzarmen kolektiboak 2017az geroztik iraungita daude okindegien hitzarmenaren kasuan, eta 2018az geroztik gozotegien kasuan, eta, orduz geroztik, gaur egun KPIren igoera %17tik gorakoa izanik, enpresak soldatak %6 igo ditu soilik, eta soldata horiek, askotan, ozta-ozta gainditzen dute lanbide arteko gutxieneko soldatan ezarritakoa.
Azken urteetan izandako erosteko ahalmenaren galera konpentsatuko duen soldata-igoera baten eskaeraren aurrean, enpresaren erantzuna %5,25eko igoera planteatzea izan da 2024rako, 2018az geroztik plantillari erosteko ahalmenaren %6 inguru galtzea planteatuz eta soldata-igoerarik ezaren ondoriozko zorra aitortu gabe.
Horrez gain, urtean 1.760 ordu inguruko lanaldia jaistea, ordaindutako baimenak hobetzea eta lanbide-kategoriak benetan egindako lanari egokitzea eskatzen da.
Mobilizazioa
Grebaren lehen egunean langileek batzarrean onartutako negoziazio-plataformari heltzeko enpresak egindako bilera-eskaerari erantzunik eman ez zaionez, PRECOn adiskidetze-topaketa bat egitea eskatu dugu, eta Gasteizko herritarrei enpresa-taldeko plantillaren lan-baldintza eskasak sozializatzeko lana areagotuko dugu.
Hitzarmen txarra Arabako okindegietarako
La Vitoriana okindegia zigortuta kaleratzeagatik eta askatasun sindikala ez errespetatzeagatik
Azkenik, Arabako okindegien hitzarmenaren negoziazioari ekin zaio berriro
Akordioa La Vitoriana okindegitan, KPIra lotutako soldata igoera eta beste hobekuntzekin
- 1
- 2