La Vitorianak, azken 3 urteetan 600.000 euroko irabaziak izan dituen arren, lanbide arteko gutxieneko soldata ozta-ozta gainditzen duten soldata batzuk ordaintzen ditu, langileak miseriako bizi-baldintzetan utzita, kaleratze bidegabeak egiten dituen bitartean.

« Soldata batzuk doi-doi gainditzen dute lanbidearteko gutxieneko soldata, eta horrek miseriazko bizi baldintzak dakartza »
La Vitoriana ogia eta opilak egiten eta saltzen dituen enpresako langileek mobilizazioei ekitea erabaki dute. Gabonetan egingo dituzte, eta aurrenekoa abenduaren 28an (osteguna) 18:30ean elkarretaratzea egingo da Gasteizko Rioja Kaleko 20. zenbakian dagoen dendaren aurrean.
70 langile ditu La Vitorianak. ELAk eta ESK-k osatutako ordezkaritza sindikalak salatu dugu langileen baldintza ekonomiko kaskarrak eta zuzendaritzaren negoziatzeko borondate falta, hitzarmen kolektiboa orain sei urte iraungi baitzen. Plantillaren zati baten soldatek doi-doi gainditzen dute lanbidearteko gutxieneko soldata, eta horrek miseriazko bizi baldintzak dakartza.
Eta gainera kaleratzeak
Langileek, gainera, azken hilabeteetan enpresan gertatutako kaleratze bidegabeak salatu nahi dituzte.
Nabarmentzekoa da azken 3 urteetan 600.000 eurotik gorako irabaziak izan dituela enpresak. Beraz, onargaitza da langileen egoera. Horregatik mobilizatzea erabaki dute.
Ogiberriko ordaintze-ezaren aurkako elkarretaratzea Intxaurrondon
Hitzarmen txarra Arabako okindegietarako
La Vitoriana okindegia zigortuta kaleratzeagatik eta askatasun sindikala ez errespetatzeagatik
Azkenik, Arabako okindegien hitzarmenaren negoziazioari ekin zaio berriro
- 1
- 2









