Urduliz eta Uribe Kostako herriei dei egiten diegu prozesu honetan parte har dezaten, Mecanerrek bere trantsizioa egin dezan ekologikoki eta sozialki eskualdearentzat justuagoa den eredu baterantz.

 

« Fabrikaren bideragarritasuna bermatuko duen  alternatiba ekosoziala  baten alde borrokatzea erabaki dugu »

 

Mecanerreko langileok gure etorkizunaren jabe izan nahi dugu. Irailaren 1ean, Mecaner enpresak jakinarazi zigun Stellantis multinazionalak Urdulizko Mecaner lantegia ixteko erabakia hartu zuela, ekoizpena deslokalizatu eta 148 pertsona kalean utzita. Bi hilabete hauetan, antolatu egin gara eta itxieraren albisteari erantzun diogu.

Multinazionalarekin bide bat irekitzen saiatu gara, fabrika honen jarduera diruz lagundu duten erakundeetara jo dugu, eta Urdulizko eta eskualdeko bizilagunekin batera mobilizatu gara, gure eskualdea desegiten ari den industria desegitearen kezkarekin eta ehun industrala eta lanpostuak defendatzeko beharrarekin bat gatozelako.

 

Bakarrik hitz politak

Bi hilabete hauetan, ahalik eta ate gehien jo ditugu Mecaner ixteko prozesua geldiarazteko eta soluzio bat bilatzeko. Oraingoz, Stellentisek uko egin dio elkarrizketarako bide bat irekitzeari, eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik, hitz politak esan arren, ez dugu inolako laguntzarik jaso.

Langileok ez gaude prest besoak gurutzatuta izateko, gure etorkizunaren protagonista izan nahi dugu eta gara eta, beraz, lantegiaren bideragarritasuna bermatuko duen eta eskualdeko beharrezko trantsizio ekosozialari ekarpena egingo dion alternatiba baten alde borrokatzea erabaki dugu. Etorkizuneko industria baten alde borrokatzea erabaki dugu.

 

Mecaner-erako bideragarritasun-plana

Horregatik, Urdulizko Udalaren laguntzari esker, langileok prozesu bat hasi dugu Mecaner-erako bideragarritasun-plan bat proposatzeko.

Badakigu automobilgintzaren sektorearen egoera: Klima-aldaketaren errealitateak, egungo energia-ereduaren mugek eta ibilgailuak fabrikatzeko lehengaien gero eta urritasun handiagoak ekonomia deskarbonizatzea eta mugikortasun sozialki justuago eta iraunkorrago baterako trantsizioa egitea eskatzen dute. Beraz, sektorea eraldatu egin behar da, zalantzarik gabe.

Izan ere, automobilgintzaren sektorea eraldatzen ari da, baina Stellantis bezalako multinazionalak zuzentzen ari dira, helburu bakartzat enpresa-irabaziak dituztenak, industria-sarea deslokalizatzen dutenak eta langabeziara eta prekarietatera kondenatzen gaituztenak. Zoritxarrez, erakundeek diru publikoarekin laguntzen dute estrategia hori.

 

« Erakundeei eskatzen diegu ez dezatela gure herriaren  industria-subiranotasuna multinazionalen esku  utzi »

 

Alternatiba ekologikoa eta sozialki bidezkoa

Ezin dugu eta ez dugu onartu nahi. Borrokarako prest gaude. Ixteko mehatxua etorkizun hobe bateko aukera bilakatu nahi dugu.

Prozesu bat prestatzen ari gara automobilgintzan eta eraldaketa ekologiko eta sozialetan adituak diren talde batekin.

Helburua produkzio-aukerak bilatzea da, Mecanerren bideragarritasuna bermatzeko, lanpostuak bermatzeko eta etorkizuneko mugikortasun-ereduaren eta beste alternatiba batzuen alde egiteko. Mecanerren, ildo horretan lan egiteko azpiegitura, kualifikazioa eta, batez ere, borondatea ditugu.

 

Eusko Jaurlaritzaren eta beste erakundeen inplikazioa

Horregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzari eta erakundeei eskatzen diegu ez dezatela gure herriaren industria-subiranotasuna multinazionalen esku utzi, etorkizuneko industria jasangarriaren alde egin dezatela eta kalitatezko enplegua berma dezatela, langileok hasitako prozesuan modu aktiboan lagunduz eta parte hartuz.

Amaitzeko, dei egiten dizuegu Urdulizko eta Uribe Kostako bizilagunoi, bai eta eragile sozialei eta insitutuzioei ere, gurekin batera bide hau egin dezaten, parte har dezazuen Mecanerren, eskualdeko industriaren eta ekologikoki eta sozialki justuagoa den trantsizio baten alde. Etorkizuna gurea da eta beragatik borrokatuko dugu.

Mecaner ez itxi!

 

Erakundeek lanpostuak eta etorkizun industriala defendatu behar dituzte

Ia 60 industria-enpresatako enpresa-batzordeetako kideak Mecaner enpresako plantillarekin batera azaldu gara Eusko Jaurlaritzari exijitzeko bere industria-politikan aldaketak egin ditzala, sektorea Irakurri

Mecaner: hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua da

Mecanerreko Enpresa Batzordea Lan ministroarekin bildu da, enpresaren etorkizunean benetako inplikazioa eskatzeko. Ekintzetarako ordua da, ez hitz onetarako ordua. Irakurri

Mecaner-erako Trantsizio Ekosozialeko Plana argitaratzen dugu

Mecaner-eko enpresa-batzordearen gehiengoak publiko egin du egindako Trantsizio Ekosozialerako Plana, konponbideen bilaketarako tresna bezala. Irakurri

Stellantisek ez du proposamenik ez borondaterik Mecanerren etorkizunaz hitzegiteko

Stellantisek Mecaner ixtea nahi du deslokalizatzeko eta gaur egun dituen onurak gehiago handitzeko. Enpresa Batzordea ziur dago Mecaner bideragarria dela, Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3