Orozkoko Madres Mercedarias de Ibarra enpresako langileek akordioa lortu dute, itxiera saihesteko eta langile guztien enpleguari eustea bermatzeko.

 

 

« Langileen garaipena honek  borrokak merezi duela  erakusten du »

 

LAB eta ESK sindikatuek Mercedariaseko langileak zoriondu ditugu egindako borrokagatik. Borroka horrek mobilizazio asko eta 32 greba egun ekarri ditu. Borroka horrek itxieraren eta kaleratzeen etengabeko mehatxua gainditzea lortu du. Ibarrako, Orozkoko, langileen garaipena da, eta borrokak merezi duela erakusten du.

Borroka honetan garrantzi handia izan du, alde batetik, Aiaraldeko greba-batzordeak, eskualdean gatazka ezberdinen arteko elkartasun-testuinguru oso garrantzitsua sortu baitu; eta, bestetik, Bizkaiko Aniztasun Funtzionalaren Sektorean ere borrokan ari diren enpresen arteko elkartasunak, hala nola Gorabide edo Gaude.

 

Lanpostuak bermatzea eta lan-baldintzak hobetzea

Bizkaiko Foru Aldundia, Madres Mercedarias, EDE Fundazioak eta Aita Mennik ordezkatuta, LAB eta ESK sindikatuekin bildu zen. Bilera horretan, Ibarrako zentroan (Orozko) gaur egun dauden lanpostu guztiak mantentzeko erabakia jakinarazi zen. Aita Mennik kudeatuko du zentroa, eta erakunde horretako zuzendaritzak konpromisoa hartu zuen Ibarrako (Orozko) langile guztiak subrogatzeko.

Langileen borrokak Aldundiaren, EDE Fundazioaren (Madres Mercedarias) arteko negoziazioen erdigunean jartzen lortu du, irtenbide bakarra lanpostu guztiak bermatzea eta lan-baldintzak hobetzea zela. Eta borroka horrek fruituak eman ditu.

LABen eta ESKren ustez, Madres Mercedariasen borrokak agerian uzten du beste zaintza-sistema baten beharra. Ibarrako (Orozko) langileak, langile publikoak dira. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak behin eta berriz zaintza-lanetan pribatizazioa ezartzen du. Hau salatzen dugu:

  • Pribatizazioak okerragotu egiten ditu jasotako zerbitzua eta lan-baldintzak. Sistema honek enpresa pribatuei bakarrik egiten die mesede.

  • Egungo sistemak aukera ematen du lantoki bakoitzeko plazaren prezioa errentagarritasunaren arabera negoziatzeko, eta ez zerbitzuaren kalitatearen arabera

 

 

« Subrogazioa eta  lan-baldintza berrien proposamena  zehaztea espero dugu »

 

Baldintzen zehazpena

Zerbitzu publikoak pribatizatzeko sistemaren ondorioz, Ibarrako zentroa, "low cost" lanzentroa izan da Bizkaiko Aldundiarentzat, Sektorearen barruan. Soldatak eta lan-baldintzak ahalik eta merkeenak izan daitezen saiatu dira.. Aita Menni enpresa etorriberri dela eta haien denbora beharra ulertuz, subrogazioa zehaztea eta lan-baldintza berriak zehaztuko dituen proposamena zain gaude.

Azaroaren 30eko Greba Orokor Feministaren atarian, zaintza-zerbitzu publikoen egungo pribatizazio-sistemaren arduradunak seinalatu nahi ditugu: Bizkaiko Foru Aldundia. Azaroaren 30ean kalean ikusiko dugu elkar!

Madres Mercedarias langileen borroka historikoa izan da. 43 langileko plantilla bat gai izan da bere aldarrikapenak erdigunean jartzeko eta bere lanpostuak defendatzeko. Horren aurrean izan dute,alde batetik Bizkaiko Foru Aldundiak, zaintza-lanen pribatizazioa ezartzen duena, eta beste alde batitik enpresa handiek ,helburu bakarra onura ekonomikoak lortzea dutenek

Gora zuek!

 

Madres Mercedariaseko zentroa mantentzeko eta lan-baldintzak hobetzeko akordioa

Orozkoko Madres Mercedarias de Ibarra enpresako langileek akordioa lortu dute, itxiera saihesteko eta langile guztien enpleguari eustea bermatzeko. Irakurri

Greba Madres Mercedarias Ibarran prekarietatearen eta ixteko mehatxuaren aurka

Madres Mercedarias Ibarrako langileek 7 eguneko grebarako deialdia egin dute, egoitza-zentroa ixteko mehatxuaren eta zentro horren lan-baldintzen prekarietatearen aurka. Irakurri

Aliados por la Integración fundazioa eta Madres Mercedarias salatutak

Aliados por la Integración fundazioa eta Orozko Ibarrako Madres Mercedarias salatu ditugu familiei gastuak kobratzeagatik eta Elikagaien Bankua beren sukaldeetarako Irakurri

Bost greba egun gehiago Orozkoko Madres Mercedarias zentroan

Fundación Aliados-ek poltsikoak betetzen ditu gure soldatak murriztuz eta zerbitzua okertuz; Bizkaiko Aldundia, berriz, burokrazia instituzionalaren atzean ezkutatzen da arazoa Irakurri
  • 1
  • 2