Aliados por la Integración fundazioa eta Orozko Ibarrako Madres Mercedarias salatu ditugu familiei gastuak kobratzeagatik eta Elikagaien Bankua beren sukaldeetarako erabiltzeagatik, gastu horietarako diru publikoa jasotzen dutelako.

 

Madres Mercedarias Orozko

 

« Familiei covid-erako babes-materiala kobratzea eta Egoitza Zentroak Elikagaien Bankua erabiltzea  bateraezina da  jasotzen duten diru publikoarekin. »

 

Langileekiko gardentasun eza praktika ez oso etikoetara ere hedatzen da, jasotzen duten finantzaketa publikoari dagokionez. Horregatik, salaketa jarri dugu Bizkaiko Foru Aldundiko Ikuskaritzan, baina oraindik ez dugu horri buruzko erantzunik.

Salaketa honetan Ikuskaritzari jakinarazten diogu familiei COVID19az babesteko materiala kobratuko zaiela eta Egoitza Zentroak Elikagaien Bankua darabilela, besteak beste, zaintza zerbitzua jasotzen duten pertsonen elikadura hornitzeko nahiz jasotzen duten diru publikoarekin bateraezina izan.

 

Negoziatzeko borondate eza

Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako Ibarrako Mercedariasen egoitza-zentroak 80 pertsona baino gehiagori eskeintzen dizkie zaintza zerbitzuak. 43 langilek lan egiten dute zentro horretan. Langileen ordezkaritza LABeko bi ordezkarik eta ESK-ko ordezkari batek osatzen dute.

Langileek hilabeteak eman dituzte mobilizatzen, enpresako zuzendaritzarekin negoziazioa ireki nahian eta hari gardentasuna eskatuz. Enpresak adierazitako negoziatzeko borondate eza dela medio, 9 greba egun egin behar izan ditugu orain arte, eta beste 2 greba egun gehiago erregistratu berri ditugu.

Langileen borrokak hitzarmen kolektibo bat du helburu:

  • Soldaten igoera ziurtatutzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko KPIaren arabera.

  • Langileei Urteko 1648 orduko lanaldia itzul diezaieten.

 

Madres Mercedariaseko zentroa mantentzeko eta lan-baldintzak hobetzeko akordioa

Orozkoko Madres Mercedarias de Ibarra enpresako langileek akordioa lortu dute, itxiera saihesteko eta langile guztien enpleguari eustea bermatzeko. Irakurri

Greba Madres Mercedarias Ibarran prekarietatearen eta ixteko mehatxuaren aurka

Madres Mercedarias Ibarrako langileek 7 eguneko grebarako deialdia egin dute, egoitza-zentroa ixteko mehatxuaren eta zentro horren lan-baldintzen prekarietatearen aurka. Irakurri

Aliados por la Integración fundazioa eta Madres Mercedarias salatutak

Aliados por la Integración fundazioa eta Orozko Ibarrako Madres Mercedarias salatu ditugu familiei gastuak kobratzeagatik eta Elikagaien Bankua beren sukaldeetarako Irakurri

Bost greba egun gehiago Orozkoko Madres Mercedarias zentroan

Fundación Aliados-ek poltsikoak betetzen ditu gure soldatak murriztuz eta zerbitzua okertuz; Bizkaiko Aldundia, berriz, burokrazia instituzionalaren atzean ezkutatzen da arazoa Irakurri
  • 1
  • 2