Bidean aurrera urratsak ematen jarraitzeko beharrezko zaigu iraganean betikotzen gaituzten ateak itxi eta euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea ematea, bai eta gutxieneko akordio baten bila, biktima guztiei tratamendu justu eta berdina ematea ahalbidetuko duten ateak irekitzen jarraitzea.

 

 

«  Aurrera egiten dugu  edo atzean geratzen gara gotorturik »

 

Giltza. Sarraila. Zuloa. Atea. Zabaldu-Zarratu

Giltzak ireki eta ixteko balio digu: etxea, kotxea, kutxa, giltzarrapoa, kaiola, espetxea. Preziatu duguna giltzapean gordetzen dugu: dirua, bitxiak, paperak, sekretuak, oroitzapenak, nostalgiak.

Giltzari esker sartu eta irten egiten gara: aurrera egiten dugu. Edo atzean geratzen gara, gotorturik.

 

Giltza zertarako, gakoa

Zarratu: Iraganeko minak, gorrotoak eta biolentziak atzean uzteko, inoren sufrimendua ahaztu edo gutxietsi gabe, baina bai iraganari begiratu ahal izateko, orainaldirako eta etorkizunerako irakaskuntza gisa. Akatsetatik ikasiz ez errepikatzeko, norgehiagokak giltzapetu eta iraganean ainguratzen gaituzten lehiak ixteko.

 

Zabaldu: konponbideari ateak irekitzeko

Eta horretan gabiltza, aurrera urrats sendoak eman ahala, ateak zarratu eta zabalduz. ETAren desagerpenarekin, isolamenduaren eta urruntze politikaren amaierarekin, biktima ezberdinen oinazera hurbilduz, distantziak murriztuz eta banatzen gaituzten hormak eraitsiz.

Bidean aurrera urratsak ematen jarraitzeko ordea beharrezko zaigu iraganean betikotzen gaituzten ateak itxi eta euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea ematea, bai eta gutxieneko akordio baten bila, biktima guztiei tratamendu justu eta berdina ematea ahalbidetuko duten ateak irekitzen jarraitzea.

Oraindik ordea, ezin izan dugu iraganaren atea behin betiko itxi. Oraindik, euskal presoen eskubideek urratuak izaten jarraitzen baitute eta, era berean, ez da lortu biktima guztiei bidezko tratamendua emateko helburua.

Presoek legearen bidea jorratzeko ateak ireki ahala, badirudi ugaritzen ari direla legedia ezartzeko oztopo diren sarraila berriak: salbuespenak giltzarrapo izaten darrai, etxerako ateak itxita jarraitzen du.

 

 

«  Etorkizunari ateak ireki  nahi dizkiogu hainbeste urtetako konfrontazioaren ondoren »

 

Aldiz, aspaldian jendartea elkarbizitzarako ateak irekitzeko lanetan dabil, giltza ugari eskutan hartuta, pertsona eta eragileen arteko harremanak, adostasunak eta desadostasunak, modu eraikitzailean egituratuz.

Bide horretan jarraitu nahi eta behar dugu: giltzei eraginez jendartearen motorra piztu eta aurrera egiteko. Pertsona guztien motorrak martxan jartzen lagundu nahi dugu: kaleetan, esparru politikoan, sindikalean eta sozialean… hainbeste urtetako konfrontazioaren ondoren gizarte gisa nahi dugun etorkizunari ateak irekitzeko.

Konponbidearen eta elkarbizitzaren ateak parez pare zabaldu nahi eta behar ditugu. Eta horretarako presoen etxerako atea zabalduko duen/duten giltza/k eskuartean hartu behar ditugu.

Ez gara zigorgabetasuna eskatzen ari, zigorrak betetzeko legeak berak eskaintzen dituen aukera desberdinei ateak irekitzea baizik. Espetxe eredu berri, humanizatu eta justuago batean sakonduz, euskal presoei dagozkien eskubideen jabetza aitortuz, herri honetan sufritu duten pertsona guztiak aintzat hartuz eta biolentzia ezberdinen biktima diren guztiak errespetatuz.

 

 

Esandako guztiagatik, adierazi nahi dugu prest gaudela konponbiderako, elkarbizitzarako, biktima guztien minen errespeturako eta presoen etxerako biderako ateak irekiko dituzten giltzak gure eskuetan hartzeko, lege arruntak dion bidetik, hamarkadetan zehar aplikatzen ari zaizkien salbuespenak betiko baztertuz.

Ahaleginak egingo ditugu ate hauek lehenbailehen ireki daitezen eta, horrela, herri hau osatzen dugunok elkarbizitza oinarri izango duen etorkizun bat eraiki dezagun.

 

Atxekimenduen bilketa

 

'Bakearen Artisauak' absoluzioa!

Sindikatuek, erakundeek eta gizarte zibileko aktibistek Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry ('Bakearen artisauak') absolbitzea eskatzen dugu eta apirilaren 3an deitutako Irakurri

ESK-k salbuespen neurriekin bukatzeko deitutako mobilizazioarekin bat egiten du

Azken urteotan urratsak eman dira konponbiderako, bizikidetzarako eta bakerako bidean, baina oraindik ere ate itxiak gelditzen dira. Urtarrilaren 13an Bilbon Irakurri

Konponbiderako giltzak

Bidean aurrera urratsak ematen jarraitzeko beharrezko zaigu iraganean betikotzen gaituzten ateak itxi eta euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea Irakurri

ESK-k babesa eta elkartasuna adierazi nahi die Aitor eta Galderri

Epai hau, neurrigabea eta bidegabea izateaz gain, guztiz anakronikoa da. Irailaren 30ean Gasteizen egingo den manifestaziora joateko deia egiten dugu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6