ESK sindikatuak bat egiten du, beste behin, Sare-k urtarrilaren 10ean deitutako "Ezin da gehiago luzatu" lelopeko manifestazio nazionalarekin. Presoen auzia behin betiko ixteko unea da.

 

« Gure herriak merezi eta behar du  aurrera egin  »

 

Sakabanaketaren bukaera, gradu progresioak, espetxe-baimenak.... Ukaezina da azken urteotan aurrerapausu asko eman direla baina hauek ez dira nahikoak eta ezin bestekoa da behingoz presoen auziari bukaera ematea salbuespen araudi eta politikarik gabe.

Orain arte biktima guztien aitortza exigitu dugun bezala, indarkeria jasan duten eskubideak eta sentimenduak kontutan izan ditugun bezala, honetan ere ez dugu salbuespenik onartuko. Euskal Presoei espetxe–politika arrunta aplikatu behar zaie, eskubide guztiak, pertsona guztientzako izan behar direlako.

Larunbatean, urtarrilaren 10ean, 17:00etan Bilboko kaleak bete behar ditugu beste behin ere, egoera hau ezin delako gehiago luzatu, gure herriak merezi eta behar duelako aurrera egitea.

¡No se puede alargar más!

 

Ezin da gehiago luzatu

ESK sindikatuak bat egiten du, beste behin, Sare-k urtarrilaren 10ean deitutako "Ezin da gehiago luzatu" lelopeko manifestazio nazionalarekin. Presoen auzia Irakurri

ETAk utzi zuenetik 15 urte ondoren, ondorioak gainditzea ezin da gehiago luzatu

Euskal gehingo sindikaleko ordezkariok, ETAk utzi zuenetik 15 urte ondoren, gaztakaren ondorioen gainditzea ezin dela gehiago luzatu ozen eta argi Irakurri

Langileok bakea, konponbidea eta elkarbizitzaren alde. Behin betiko.

Gaur Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala mobilizatu gara oraindik falta diren gatazkaren korapilo handiei irtenbidea emateko asmoz. Irakurri

Langileok salbuespen-neurrien amaitzearen alde

Langileei dei egiten diegu abenduaren 20ko mobilizazioetan parte har dezaten, salbuespen-neurrien amaietzearen alde. Bakea, konponbidea eta elkarbizitza. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7