Ekainaren 28an, mehatxu faxista eta erreakzionarioaren aurrean, LGTBI+ pertsonen eskubideetan atzerapauso bakar bat ez ematea defendatzeko garaia dela uste dugu.

 

 

« Lege aldetik aurrerapauso handia eman da, baina sozialki,  errealitateak beste aurpegi batzuk  erakusten dizkigu, LGTBIfobiaren ondorioz. »

 

Azken legegintzaldian, asko dira LGTBI+ kolektiboarentzat egin diren lege-hobekuntzak. Zalantzarik gabe, kolektiboaren mobilizazioak eta borroka nekaezinak eragin ditu hobekuntza horiek. Izan ere, Estatuko Gobernuak eta Parlamentuak ulertu dute legedia eguneratzeko garrantzia eta beharra. Aurrerapen handiena, zalantzarik gabe, 4/2023 Legea onartu izana izan da, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI+ pertsonen eskubideak bermatzeko.

Lege aldetik, urrats handia izan da, baina sozialki, errealitateak beste aurpegi batzuk erakusten dizkigu, eta LGTBIfobiaren ondorioz, lesbianak, gayak, transak, bisexualak, intersexualak eta gainerako identitateak (heterosexualak ez direnak) diskriminazioaren eta jazarpenaren helburu bihurtzen dira gure kaleetan eta gure lanpostuetan.

 

4/2023 Legearen neurriak

Lan-arloan, legeak honako neurriek jasotzen ditu, besteak beste:

  • Administrazio publikoek LGTBI+ pertsonen eskubideak bermatu behar dituzte, eta LGTBI+ pertsonen tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzeko eta defendatzeko neurriak ezarri behar dituzte enplegu publikorako sarbidean eta karrera profesionalean.

  • Administrazio publikoek hasierako eta etengabeko prestakuntza emango diete beren zerbitzura dauden langileei honako arlo hauetan: sexu-orientazioa, sexu-identitatea, genero-adierazpena, familia-aniztasuna, berdintasuna eta LGTBI+ pertsonen diskriminaziorik eza, etab.

  • Administrazio publikoek beharrezko neurriak hartuko dituzte administrazio-dokumentazioa eta inprimakiak egokiak izan daitezen sexu-orientazioari, sexu-identitateari, genero-adierazpenari, sexu-ezaugarriei eta familia-aniztasunari dagokienez.

  • Hitzarmen kolektiboetan sexu-orientazioaren, sexu-identitatearen, genero-adierazpenaren eta sexu-ezaugarrien eta familia-aniztasunaren arloko aniztasuna sustatzeko klausulak eta LGTBI+ pertsonen diskriminazio-mota oro prebenitzeko, ezabatzeko eta zuzentzeko klausulak sar daitezen bultzatzea, negoziazio kolektiboaren bidez, bai eta salaketak bideratzeko prozedurak ere.

  • Lan-eremuan, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren eta beste organo batzuen bidez, LGTBI+ langileen tratu-berdintasunerako eta sexu-orientazio eta identitateagatiko, genero-adierazpenagatiko edo sexu-ezaugarriengatiko diskriminaziorik ezerako eskubideak benetan betetzen direla zaintzea.

  • LGTBI+ pertsonen tratu- eta aukera-berdintasunerako neurriak sustatzea enplegua sustatzeko dirulaguntzen deialdietan.

  • Administrazio publikoetan eta enpresetan kode etikoak eta protokoloak egin daitezen bultzatzea, baldin eta lege honetan aurreikusitako arrazoien ondoriozko diskriminazio ororen aurrean babes-neurriak jasotzen dituztenak.

  • Berrogeita hamar langile baino gehiagoko enpresek, lege hau indarrean sartu eta hamabi hilabeteko epean, LGTBI+ pertsonen berdintasun erreala eta eraginkorra lortzeko neurrien eta baliabideen multzo planifikatu bat izan beharko dute, LGTBI+ pertsonen aurkako jazarpenari edo indarkeriari arreta emateko jarduera-protokolo bat barne. Horretarako, negoziazio kolektiboaren bidez adostuko dira neurriak, eta langileen ordezkariekin adostuko dira. Neurri horien edukia eta irismena erregelamendu bidez garatuko dira.

 

 

 

«  LGTBI+ pertsonen langabezia-tasa  biztanleria osoarena baino bi aldiz handiagoa da »

 

Diskriminazioa lantokian

Neurri horiek guztiak positiboak dira, eta abian jartzeak asko egiteko dagoen bidean lagunduko du, enplegua lortzetik hasita, non LGTBI+ pertsonen langabezia-tasa biztanleria osoarena baino bi aldiz handiagoa den, eta non trans pertsonen %40 baztertuta diren aurreiritziengatik egindako elkarrizketetan, eta hizkuntzan eta lan-inguruneko zenbait portaeratan betikotzen diren aurreiritzi eta estereotipoetan desagerraraztean jarraituz, non "LGTBI+eko hamar langiletik lauk ziurtatzen duten beren buruarekiko edo beste pertsona batzuekiko erasoren bat bizi izan dutela lanpostuan; %28k txisteak jasan dituztela aitortzen dute, eta %25ek iruzkin mespretxagarriak edo txantxak”.

 

Mehatxu erreakzionarioa

ESK-n argi daukagu bide horretan ematen den urrats bakoitzak ideologia atzerakoienak dituela aurrez-aurre, heteropatriarkatuaren beharra duen kapitala aurrean izango duela, sistema sozio-ekonomiko bidegabeari eusteko, eta ezer ez aldatzea nahi dutenak aurrean dituela, LGTBI+ kolektiboari eskubideak aitortzea beren pribilegioen mehatxutzat hartzen dutelako.

Guk LGTBI+ pertsonen eskubideen defentsan aktiboki parte hartu nahi dugu, gure eragin-eremu nagusian, hau da lantokietan, eta baita ere kaleetan, ESKn, E-28 honetan, mehatxu faxista eta erreakzionarioaren aurrean, uste dugu garaia dela LGTBI+ pertsonen eskubideetan atzerapauso bakar bat ere ez ematea defendatzeko.

Gure barne-lana, prestakuntzakoa eta antolamendukoa hobetzeko konpromisoa hartzen dugu, ESK osatzen dugun guztiok askatasunez sentitu, adierazi eta jardun ahal izateko, inork epaitu gabe, sindikatuaren barruan zein kanpoan.

 

Ekainaren 28ko manifestazioak Euskal Herrian

 

28J manifestazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Ekainaren 28an Euskal Herriko herri eta hirietan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu afiliatu guztiak, lau hiriburuetako deialdiak uzten dizkizuegu:

  • Gasteiz 19:00 h Andra Mari Zuria.
  • Donostia 19:00 h Boulebard.
  • Iruñea 19:00 h. Baluarte.
  • Bilbo 19:30 h. Zabalburu.

 

Eskubide guztiak pertsona guztientzat.

E-28 honetan, atzerapausorik ez LGTBI+ pertsonen eskubideetan!

 

Genero-identitate guztiak errespetatzea eskatzen dugu hauteskunde sindikalen prozesuetan

Abenduan Araban hauteskunde sindikalen erroldekin lotutako arazoak izan ditugu. Hauteskunde sindikalen araudia aldatu behar da, gertatu diren diskriminazio-mota hau sahiesteko. Irakurri

28J, atzerapausorik ez LGTBI+ pertsonen eskubideetan

Ekainaren 28an, mehatxu faxista eta erreakzionarioaren aurrean, LGTBI+ pertsonen eskubideetan atzerapauso bakar bat ez ematea defendatzeko garaia dela uste dugu. Irakurri

E28, aniztasuna erdigunean

Hemen Hego Euskal Herriko hiriburuetako deialdiak uzten dizkizuegu ekainaren 28rako (LGTBiQ+ Askapenaren Nazioarteko Eguna). Irakurri
  • 1