ESK-k Hego Euskal Herriko hiriburuetan maiatzak 13ko deitutako Pentsiodunen Mugimenduaren mobilizazioak babestu ditugu.

 

 

« Las EPSV solo buscan la  privatización del sistema público de pensiones  y el enriquecimiento de la banca y las aseguradoras »

 

Larunbat honetan, maiatzaren 13an, Hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleak berriro beteko dira pertsona guztientzako Pentsio Sistema Publikoaren alde. Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak mobilizazioak deitu ditu pentsioen azken erreformaren aurka eta azken hamarkadan egindakoen aurka, guztiak, erreforma hauek ez dira behar ditugunak!

Erreforma horrek aurretik egindakoei eusten die, eta Espainiako Gobernutik egindako erreformen ziklo bati amaiera ematen dio; izan ere, Zapaterok eta Rajoyk 2011n eta 2013an, hurrenez hurren, egindakoak ez dira derogatu.

 

BGAEen sustapena

ESK-tik kezka handiz ikusten dugu erreformak jarraipena duela CCOOk, UGTk, CEOEk eta CEPIMEk atzo sinatutako BGAEen sustapenarekin, Enplegurako eta Negoziazio Kolektiborako V. Akordioaren barruan.

Zoritxarrez, Hego Euskal Herria eredu honen adibidea izan da, pentsioen sistema publikoaren pribatizazioa eta bankuen eta aseguru-etxeen aberastea langile klasearen kontura baino bilatzen ez dituena. Inork ez dezala zalantzan jar negoziazio bakoitzean eredu honen aurka aurkituko gaituela. Ez dugu pentsio plan pribaturik nahi, gure eredua bakarra Pentsioen Sistema Publikoa da.

 

Pentsioek bizitza duina bermea

Hala eta guztiz ere, ez diogu uko egiten borrokan jarraitzeari erretiro-adina 65 urtera itzul dadin, gutxieneko pentsioek pertsona guztientzako bizitza duina berma dezaten eta neurri errealak har daitezen, aldi berean, pentsioen genero-arrakala, % 37koa dena, desagerrarazteko.

Ildo horretan, aldarrikatzen dugu beharrezkoa dela Euskal Herriko gobernuek aurrepauso bat ematea eta gutxienez 1080€-ko diru-sarrerak bermatzea pentsiodun guztientzat.

 

 

« Next Generation funts europarrak ustelduta daude eta  interes handiko mailegua  dira gehiengo sozialentzat »

 

Gobernuak...

Espainiako gobernuak Next Generation funts europarrak jasotzearen esparruan eskatu zaien erreforma bakoitza egin du, bere garaian ohartarazi genuenez, funts horiek ustelduta daude eta interes handiko mailegua dira gehiengo sozialentzat.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, bitartean, ez dute miseria-pentsioak kobratzen dituzten pentsiodunen diru-sarrerak hobetuko dituen neurri bakar bat onartu, bereziki bizitzaren garapenerako funtsezkoak izan diren eta diren milaka emakumeentzat, “maitasunagatik” zaintza-lanak egin eta gero, erretiroa iristen denean zigortzen baitituzte.

 

Martxa eta manifestazioak

Lotsagarria da bi gobernuek lau urte hauetan Euskadin eta Nafarroan bizi diren pertsonen bizi-baldintzak hobetzea lehenetsi ez izana, eta bada garaia aurten pentsiodunen gutxieneko diru-sarrerak 1080€-ra iristeko egin behar dutena egiteko. Hori aldarrikatzeko, martxa bat egingo da Bilbotik eta Bergaratik maiatzaren 22an abiatuta, eta Gasteizera maiatzaren 25ean iritsiko da.

ESK-tik sindikatuaren afiliazioa eta herritar guztiak deialdi hauek agendan jartzera, zabaltzera eta mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu.

Maiatzak 13 manifestazioak:

  • Bilbo 18:00etan plaza Eliptikoa
  • Donostia 12:00etan Alderdi Eder
  • Gasteiz 12:00etan Artium
  • Iruñea 11:00etan Udal plaza

 

Pentsionistak aurrera!!

 

Gasteizen itxialdia egin duen Pentsiodunen Mugimenduarekiko elkartasuna

Gutxieneko pentsioak Gutxieneko Soldatarekin berdintzea eskatzen duen Pentsiodunen Mugimenduari gure elkartasuna adierazi diogu, Eusko Jaurlaritzaren jarrera erabat antidemokratikoa salatzen dugun Irakurri

LGSren pareko gutxieneko pentsio baten aldeko mobilizazioak babesten ditugu

EAJri eta PSEri exigitzen diegu ez dezatela eragotzi 144.000 herritarrek baino gehiagok sostengatu duten eskaria. Salatzen dugu bi alderdi horiek Irakurri

Eusko Jaurlaritzak pentsioak Gutxieneko Soldatarekin berdintzeko HEL-a errefusatu du

Eusko Jaurlaritzak HEL-a izapidetzeari uko egitea herritarren parte-hartzeari harrapaketa bat da eta agerian uzten du euskal gizarteak dituen premieikiko duen Irakurri

Alderdi eta erakundeek alde batera utzi beharko ez lituzketen pentsio duinen aldeko 145.142 sinadura

Alderdi eta erakundeek ezin dute alde batera utzi aurrekaririk gabeko sinadura bilketa hau. ILP horrek oso itxaropen handia sortu du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7