Pozik gaude presoen sakabanaketaren amaierarekin, 3 hamarkadatako bidaia amaigabeen, istripuen, 1.000 zauritu baino gehiagoren eta 16 hildakoen ondoren. Adiskidetzeko bidean urratsak egiten jarraitzeko garaia da.

 

Sakabanaketaren aurkako manifestazioa

 

« Beharrezkoa da behingoz  legeria arrunta  aplikatzea »

 

Joan den ostiralean, martxoaren 24an, Espetxe Zuzendaritzak 5 preso euskal espetxeetara lekualdatuko zituela iragarri ondoren, amaiera eman zitzaion euskal presoek 34 urte baino gehiagoz pairatu duten sakabanaketari.

 

Justiziatik urrun dagoen politika

ESK sindikatuak politika krudel honekin amaitu izateaz bere poztasuna adierazi nahi du. Bidaia amaigabeetako, istripuetako eta zauritutako mila pertsonatik gorako hiru hamarkada izan dira, 16 pertsona hil direlarik sakabanaketaren ondorioz. Dispertsioa, zalantzarik gabe, familia eta lagunei gehitutako sufrimendua izan da, zentzurik gabeko erabaki politikoa eta, zalantzarik gabe, justiziatik oso urrun zegoena.

Sakabanaketaren amaiera ehunka mila pertsonaren ahaleginaren, mobilizazioaren eta lanaren emaitza izan da; izan ere, urte hauetan guztietan pertsona guztien giza eskubideak lehenetsi dituzte mendeku bila soilik zebiltzanen aurrean. Hori, zalantzarik gabe, urrats handia da, baina ezin dugu ahaztu ez dela bidearen amaiera, beharrezkoa da behingoz legeria arrunta aplikatzea euskal presoei, oztopo gehiagorik jarri gabe.

 

Etorkizunari begira, iragana ahaztu gabe

Hau, zalantzarik gabe, berri ona da, gizartearen konpromisoari esker posible izan dena, bakearen aldeko apustu garbia egiten duen eta adiskidetzeko bidea eraikitzen jarraitu nahi duen gizarte bati esker, eta horretarako ezinbestekoa da aurrera egiten jarraitzea, norabide horretan urratsak emanez, gertatutakoa ahaztu gabe, baina etorkizunari begira. Guztiok izango dugun etorkizuna.

 

Ezin da gehiago luzatu

ESK sindikatuak bat egiten du, beste behin, Sare-k urtarrilaren 10ean deitutako "Ezin da gehiago luzatu" lelopeko manifestazio nazionalarekin. Presoen auzia Irakurri

ETAk utzi zuenetik 15 urte ondoren, ondorioak gainditzea ezin da gehiago luzatu

Euskal gehingo sindikaleko ordezkariok, ETAk utzi zuenetik 15 urte ondoren, gaztakaren ondorioen gainditzea ezin dela gehiago luzatu ozen eta argi Irakurri

Langileok bakea, konponbidea eta elkarbizitzaren alde. Behin betiko.

Gaur Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala mobilizatu gara oraindik falta diren gatazkaren korapilo handiei irtenbidea emateko asmoz. Irakurri

Langileok salbuespen-neurrien amaitzearen alde

Langileei dei egiten diegu abenduaren 20ko mobilizazioetan parte har dezaten, salbuespen-neurrien amaietzearen alde. Bakea, konponbidea eta elkarbizitza. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7