Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean erantzukizun instituzionala eta politika publiko eraginkorrak eskatzen ditugu, eskubideak benetan eraginkorrak izan daitezen.

 

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna

 

«  3.000  pertsonak ez dute etxerik,  661  pertsonak kalean lo egiten dute eta  132.173  pertsona pobrezia larrian daude »

 

1948an, Nazio Batuen Batzarrak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuen. 1950ean, Batzarrak ebazpen bat onartu zuen, interesa zuten Estatu eta erakunde guztiak abenduaren 10a, urtero, Giza Eskubideen Eguntzat har zezaten gonbidatzen zituena.

Euskadiko hainbat erakundek eskatu nahi dugu erakunde publikoek inplikazio handiagoa eta eraginkorragoa izan dezatela Euskadin giza eskubideak benetan bete daitezen.

25.1 artikuluak aldarrikatzen du pertsona orok duela bizitza-maila egoki baterako eskubidea, pertsonari eta haren familiari osasuna eta ongizatea ziurtatuko dizkiena eta, batez ere, beharrezko elikadura, jantziak, etxebizitza, osasun-arreta eta gizarte-zerbitzuak; eskubidea du, halaber, langabezia, gaixotasun, ezgaitasun, alarguntasun, zahartzaro edo bere borondatezkoak ez diren inguruabarrengatik bizirauteko bitartekoak galtzen dituen kasuetan, aseguruak izateko.

 

Pobrezia Euskadin

Baina gaur Euskadin:

  • 3.000 pertsonak ez dute etxerik.
  • 661 pertsonak kalean lo egiten dute.
  • 132.173 pertsona pobrezia larrian daude. Kopururik handiena 1986tik.
  • 385.560 pertsona pobrezia erlatiboan daude.
  • 432.219 pertsona pobrezia- eta bazterketa-arriskuan daude (AROPE adierazlea), euskal biztanleriaren % 19,9.
  • Pobreziako eta gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden 54.197 pertsonak, ez dute diru-sarrerak bermatzeko sistema erabiltzen.
  • Emakumeek gehiago eta larriago pairatzen dituzte pobrezia eta gizarte-bazterketa.

Gaur egun, diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemaren erreforma izapidetzen ari dira. Euskadiren 2023ko aurrekontua ere negoziatzen ari dira; 14.250,7 milioi euroko aurrekontua, aurreko urteko aurrekontua baino 1.142 milioi gehiago.

 

Politika eskuragarri eta eraginkorrak

Horregatik guztiagatik, berriz ere, politika publiko eskuragarri eta eraginkorrak eskatzen ditugu:

  • Diru-sarrerak bermatzeko sistema bat, pobrezia modu guztiekin amaitzea bermatuko duena.
  • Etxebizitza duina eta eskuragarria pertsona guztientzat.
  • Lan-baldintza txukunak, laneko prekarietatearekin amaitzea ahalbideratuko dutenak.
  • Pentsio duinak eta bidezkoak.
  • Kalitatezko zerbitzu publikoak erabiltzeko aukera.
  • Fiskalitate bidezkoagoa eta progresiboa

Erantzukizun instituzionala. Politika publiko eskuragarri eta eraginkorrak. Inbertsio handiagoa gizarte-politiketan

 

Sinazten dute

  • Kolektibo sozialak:
    Argilan-ESK, Argitan (Centro Asesor de la Mujer de Barakaldo), Asociación de Trabajadoras de Hogar de Bizkaia, Berri-Otxoak (Barakaldo), Danok Lan (Galdakao), Mujeres del Mundo "Babel" Munduko Emakumeak, Kaleratzerik, EZ-PAH Bizkaia, Oficina de Derechos Sociales de Portugalete y Santurtzi, Posada de los Abrazos-Besarkatuz, SOS Racismo Bizkaia, Trabajadoras No Domesticadas-Etxekotu Gabeko Emakume Langileak.

  • Hirugarren Sektore Sozialeko Sareak:
    EAPN EUSKADI (Red europea de lucha contra la pobreza y la exclusión social, GIZATEA: Asociación de Empresas de Inserción de Euskadi, HIREKIN: Asociación Empresarial del Tercer Sector de Intervención Social de Euskadi

  • Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa.

 

Maiatzaren 11an mobilizazioak bizitza duinen alde

Eragile sozial, sindikatu eta mugimendu ezberdinek mobilizazioak deitu dugu maiatzaren 11rako Alternatiba Ekosozial Justua aldarrikatzeko. Irakurri

Gizarte-prestazioen murrizketa berriei ez

Gizarte-prestazioen murrizketa berriei ez 2024 otsailak 21 Dozenaka erakundek manifestazioa deitu dute otsailaren 24rako Bilbon etxebizitza-prestazioak eskuratzeko orduan ematen ari Irakurri

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokor Feministarekin bat

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokor Feministari babesa adierazi dio ikasturteko asanblada orokorrean. Irakurri

Pobreziari buruzko beste kontaketa bat

Aberastasuna banatzeko garaia da, ongizate orokorrak behera egiten duen eta Euskadin prestazio-sistemaren bidez artatutako biztanleria oraindik ere txiroak pobreziatik ateratzeko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10