Eragile sozial, sindikatu eta mugimendu ezberdinek mobilizazioak deitu dugu maiatzaren 11rako Alternatiba Ekosozial Justua aldarrikatzeko.

 

«  Alternatiba ekosozial  bat beharrezkoa da: ekologikoa eta sozialki justua »

 

Irailaren 30ean, Ozaetan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatuta 40 eragiletik gora bildu ziren “Su txikien itsasoa” lemapean egin ziren topaketetan, helburua su-txiki handi guzti horiek aldaketarako itsaso bihurtzeko zoru komuna eraikitzea zen. Hausnarketa horiek abiapuntu, zazpi ardatzetan laburtu dira alternatiba ekosozial justu baten alde eredu ekonomiko eta politikoan eman beharreko eraldaketak.

Mobilizazioen deitzaileak Euskal Herriko Eskubide sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxa eta Gune Ekosozialista izanik ere, beste hainbat eragilek babesten dituzte mobilizazioak. Orain arteko bideari jarraiki, datozen hilabeteetan babesak biltzen eta lantzen, eta elkarrekin egindako prozesua eta sortutako konfluentzia jorratzen jarraituko dute.

 

Alternatiba ekosozial justua beharrezkoa da

Egungo egoerak krisi ekologiko sakonera eta bizitza eta lan gero eta prekarioagoetara garamatza. Erregai fosilei eta ekonomiaren hazkunde infinituaren logikari lotuta jarraitzen dugu. Murrizketek, merkantilizazioak eta prezio altuek elikadura osasuntsua, pentsio duinak edo etxebizitza duina izateko eskubidea ukatzen dute. Zerbitzu publikoak eraisten ari dira. Zaintza lanak funtsezkoak dira, baina egun zaintza sistema publikoa ez dago bermatuta. Matxismoa eta arrazakeria gorantz doaz. Gerrak eta autoritarismoa ugaritzen ari dira. Bitartean, gero eta irabazi handiagoak metatzen dituzte enpresariek, finantza-funtsek, supermerkatu handiek, banketxeek. Egungo gobernuek eta maila instituzionaletik sustatzen dituzten politika publikoak ez nahikoak dira norabide hau aldatzeko. Askotan bide berean sakontzen dute.

 

 

Alternatiba ekosoziala: ekologikoa eta sozialki justua.

Honen alde lan egiteko 7 ardatzak oinarrizko adostu dituzte:

  • Planeta bizigarri bat behar dugu guztiontzat eta horretarako larrialdi klimatikoari eta krisi ekologikoari aurre egin behar diogu.

  • Eredu ekonomiko eta sozialaren helburua bizitza bizigarriak bermatzea izan behar da, ez negozioa bermatzea.

  • Lanak, eta bereziki funtsezko lanak eta enpleguak, duindu eta birbanatu behar ditugu. Aberastasuna ere banatu behar da, eta gehien dutenek gehiago ordaindu behar dute horretarako.

  • Bizitzarako funtsezkoak diren eremuak ez ditugu merkatuaren esku utzi nahi. Elikadura burujabetza, telekomunikazioetan edo energian ezinbestekoak dira eta horren alde egin behar da eremu publikotik.

  • Eskubide guztiak nahi ditugu pertsona guztientzat, denok dugulako bizitza duina izateko eskubidea. Diskriminazio matxista, arrazista edo ezein motakoekin amaitu behar da, eta lehentasunez Atzerritartasun Legea bertan bera uztea ezinbestekoa da.

  • Gerra eta gastu militarrari ezezkoa esaten diogu eta gure gizarteen eta ekonomiaren desmilitarizazioa eskatzen dugu.

  • Egin behar diren eraldaketa guzti hauek ezin dira merkatuaren esku utzi. Plangintza publiko sendoak eta demokratikoki eraikiak behar ditugu.

 

Maiatzaren 11an mobilizazioak

Horregatik maiatzaren 11n Bilbon eta Iruñean egingo ditugun mobilizazio ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen dugu ekimen honen sustatzialeok.

  • Iruñea: 12:00etan Gaztelu Plaza.

  • Bilbo: 17:00etan Jesusen Bihotza.

 

 

60 erankunde sozial eta sindikal baino gehiagoak bat egin dute maiatzaren 11ko mobilizazioekin

Maiatzaren 11n manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean bidezko trantsizio ekosoziala aldarrikatzeko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak, Emakumeen Mundu Martxak Irakurri

Maiatzaren 11an mobilizazioak bizitza duinen alde

Eragile sozial, sindikatu eta mugimendu ezberdinek mobilizazioak deitu dugu maiatzaren 11rako Alternatiba Ekosozial Justua aldarrikatzeko. Irakurri

Gizarte-prestazioen murrizketa berriei ez

Gizarte-prestazioen murrizketa berriei ez 2024 otsailak 21 Dozenaka erakundek manifestazioa deitu dute otsailaren 24rako Bilbon etxebizitza-prestazioak eskuratzeko orduan ematen ari Irakurri

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokor Feministarekin bat

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokor Feministari babesa adierazi dio ikasturteko asanblada orokorrean. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10