Maiatzaren 11n manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean bidezko trantsizio ekosoziala aldarrikatzeko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialista erakunde ekologistak deituta.

«  alternatiba ekosozial bat  beharrezkoa da: ekologikoa eta sozialki justua »

Manifestazioak 12:00etan abiatuko dira Gaztelu plazatik Iruñearen kasuan eta 17:00etan Jesusen Bihotza plazatik Bilbon. Gainera, mobilizazioen aurretik, borrokak partekatzeko topaguneak antolatu ditugu, gizarte-kolektiboen azokekin eta zuzeneko irratsaioekin, kolektiboei egindako elkarrizketekin eta mahai-inguruekin. Iruñean 10:00etan izango da Gaztelu plazan eta Bilbon 12:00etatik aurrera Areatzan.


Irailean 40 kolektibo sozial baino gehiago bildu ginen Ozaetan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak antolatutako "Su txikien itsasoa" izeneko topaketan. Bertan, Euskal Herriko lurralde ezberdinetan hainbat mugimendu eta kolektibo sozialek egunero garatzen dituzten borrokak batuko zituzten aldarrikapen komunen eraikuntzan aurrera egin genuen. Borroka horiek guztiak dira beharrezko aldaketa ekosozialaren oinarriak, eta beharrezkoa den alternatiba ekosozial hori elkarrekin bultzatu nahi dugu.

Eredu ekonomiko, politiko eta sozialaren aldaketa horretarako adostutako 7 ardatzak honako hauek dira:

  • Pertsona guztientzat bizitzeko moduko planeta bat
  • Pertsonak erdigunean jarriko dituen eredu ekonomiko bat eta ez gutxi batzuen onurak lehenesten dituenak
  • Lanaren birbanaketa eta aitortza (batez ere funtsezkoak, zaintza-lanak, etab.)
  • Subiranotasunen sustapena (elikadura, enegetika, telekomunikazioetakoak, etab.)
  • Pertsona guztientzako eskubideak (atzerritartasun legea indargabetzea)
  • Gerrari eta gastu militarraren igoerari uko egitea
  • Plangintza eta parte-hartze demokratikoa.

Ziur gaude norabide horretan ibiltzeko ezinbestekoa dela gizartea aktibatzea. Beraz, maiatzaren 11n, milaka pertsona aterako gara Bilboko eta Iruñeko kaleetara, bidezko alternatiba ekosozial baterantz jo behar dugula sinetsita, gaurko errealitateak ez baitie beste aukerarik ematen langile klaseari.

 

 Maiatzaren 11ko manifestazioak

  • Iruñea: 12:00 h.Plaza del Castillo.

  • Bilbo: 17:00 h. Sagrado Corazón.

 

Maiatzaren 11ko elkarguneak

  • Iruñea: 10:00 h.Plaza del Castillo.

  • Bilbo: 12:00 h. Arenal.



Epai batek Osakidetza behartzen du kontziliazioagatik lanaldi murriztua duten pertsonei ordaintzera

Epai batek Osakidetza behartzen du kontziliazioagatik lanaldi murriztua duten pertsonei ordaintzera 2026 maiatzak 07 ESK-k epai aitzindari bat irabazi du, Irakurri

ESK-k demokratizatzen du Osakidetzako EPE-en prestakuntza-eredua

ESK-k demokratizatzen du Osakidetzako EPE-en prestakuntza-eredua 2026 apirilak 23 Online testak modu irekian, eskuragarrian eta doan egiteko aukera eskaintzen dugu, Irakurri

Osakidetza: bla bla bla asko eta benetako irtenbide gutxi!

Larunbat honetan, apirilaren 18an, egingo diren manifestazioetan parte hartzera deitzen dugu, Osakidetza publiko, kalitatezko eta bere langileen eskubideak errespetatuko dituen Irakurri

Osakidetzako 2023-2024-2025 EPEko galdera-sorten erantzunak

Osakidetzako 2023-2024-2025 EPEko galdera-sorten erantzunak 2026 apirilak 12 Hemen dituzu galdera-sorta ezberdinen erantzunak. Egun gutxiren buruan, ESK Osakidetzaren webgunean ikasteko, Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50