Azaroaren 5ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen dugu, pertsona guztientzat eskubide berdinak bermatuko dituen kalitatezko hezkuntza publiko eta euskalduna eskatzeko.

 

Hezkuntza Legea

 

« Hezkuntza lege proiektuak Itunpeko eskolari eta eskola publikoari  garrantzi maila bera  ematen dio »

 

Datorren azaroaren 5ean, Eskola Publikoaren Aldeko Plataformatik (Eskola Publikoaz, Harro!) manifestazioa deitu dugu, ‘Euskal Eskola Publikoaren Alde, Hezkuntza Lege Honi Ez!’ lelopean. Mobilizazio honetan, nabarmen geratuko da Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako hezkuntza lege aurreproiektuak eta etorkizunean aurreikus daitekeen legeak ez diotela euskal eskola publikoari dagokion protagonismoa ematen.

 

Pertsona guztientzat eskubide berberak

ESKren ustez, gizarte justu, iraunkor, berdintasunezko, integratzaile eta solidarioaren ikuspegitik, eskola publikoa ez da soilik hezkuntza-sistema ororen ardatza, baizik eta pertsona guztientzat eskubide berberak berma ditzakeen aukera bakarra.

Aurreproiektu hau oso urrun dago horretatik. Euskal Hezkuntza Zerbitzua bezalako kontzeptu berri bat sortu arren, hezkuntza-sistemaren dualtasuna iraunarazten jarraitzen du, itunpeko eskolari eta eskola publikoari garrantzi maila bera emanez.

Diru publikoarekin esku pribatuetan dauden ikastetxe eta eskolak laguntzen jarraituko diren bitartean, eskola publikoak jasaten jarraituko du gizarte kohesionatu, euskaldun, parte-hartzaile eta solidario baten bermatzaile ezin izatea.

 

Hezkuntza Legea

 

Lege honekin asko dugu jokoan

Gure hezkuntza-sistema beste urte askotan betikotzea dugu jokoan, hala nola, gure gizarteari hezkuntza-erantzunak emateko ekimen pribatuen babesle gisa. Bereizketa betikotzea, hezkuntza-sistemaren laikotasuna ez bermatzea eta saltzeko eta erosteko produktu izaten jarraitzea dugu jokoan.

Horregatik guztiagatik, ESK-k sistema publiko eta bakar bat defendatzen jarraituko du, beharrezko berme eta baliabideekin, guztiok tokia izango dugun auzoak, herriak eta hiriak eraikitzen laguntzeko.

 

Manifestazioa Bilbon

ESK-tik datorren azaroaren 5ean 17:30ean Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzatik egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen dugu.

 

Euskal Eskola Publikoaren alde, Hezkuntza Lege honi ez!

 

Zerbitzu publikoen defentsan, fiskalitatea aldatu eta aberastasuna banatu!

Eusko Jaurlaritzaren 2025erako aurrekontuek gaizki biltzen dute eta okerrago birbanatzen dute. Ostegun honetan, abenduaren 19an, arlo publikoaren aldeko apustua egingo Irakurri

Euskal Eskola Publikoaren defentsa eta garapenaren aldeko apustua

Ez dugu etsiko pribatizazio eta segregazio bizitzen ari garen prozesuaren kontra egiten eta hezkuntza publikoaz defendatzen jarraituko dugu hainbat eragile Irakurri

Nafarroako hezkuntza publikoa: gure txanda da!

Nafarroako hezkuntza publikoko greba, neurriz kanpokoa izatetik urrun, beharrezkoa baino gehiago da. ESK-k gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu Irakurri

Egin topa Euskal Eskola Publikoaren alde!

Pasa den asteburuan, Durangon, Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea osatzen dugun tokiko plataforma eta eragileak elkartu egin gara. Eta elkartu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4