Ez dugu etsiko pribatizazio eta segregazio bizitzen ari garen prozesuaren kontra egiten eta hezkuntza publikoaz defendatzen jarraituko dugu hainbat eragile eta plataformekin bat.
« Sare pribatuaren gehiegiko presentzia gertatu da sare pribatuaren aldeko hamarkadetako hezkuntza politikei esker »
Ikasturtea hasi da, Hezkuntza sailburu berria dugu, EAEko legea garatu behar omen du, ta Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunetik egoeraz egiten dugun irakurketa plazaratu nahi dugu.
- Sare publikorako plan estrategikoa prestatzen ari den honetan, proposamen batzuk luzatu nahi dizkiogu Hezkuntza Sailari:
- Sare publikoa sistemaren ardatza izatea, hau da, pribatuko gelak ituntzea soilik eskaintza publikorik ez dagoenean. Honekin batera, plaza publiko berriak sortzeko plana egitea beharrezkoa den lekuetan. Sare pribatuaren gehiegiko presentzia gertatu da sare pribatuaren aldeko hamarkadetako hezkuntza politikei esker.
- Ikastetxe publikoek langile eta errekurtso gehiago behar dituzte, baita azpiegitura eta zerbitzu egokiak ere.
- Sare publikoan euskara indartu behar da, ikasle guztiei aukera berberak emanez, eta euskara bera kohesio tresna izanez.
- Sare publikoa sistemaren ardatza izatea, hau da, pribatuko gelak ituntzea soilik eskaintza publikorik ez dagoenean. Honekin batera, plaza publiko berriak sortzeko plana egitea beharrezkoa den lekuetan. Sare pribatuaren gehiegiko presentzia gertatu da sare pribatuaren aldeko hamarkadetako hezkuntza politikei esker.
- Eskola publikoa ikasleak euskalduntzeko ezinbesteko tresna bihurtu da (D ereduan 2 urteko ikasleen %98tik zeuden 23/24an) euskalduntzen ez duten ereduen finantzaketa etengabe handitzen jarraitzen du Hezkuntza Sailak. Hezkuntza Lege berria benetan betetzeko asmoa badu Sailak, euskalduntzen ez duten ikastetxeei ituna kentzen hasi beharko litzateke. ( Sare pribatuaren 2 urtekoen %30 inguru dira A eta B eredukoak).
- Azken bi urteetan ikasle zaurgarrienak modu orekatuan banatzeko ustezko saiakerak ez du fruiturik eman segregazioaren aurka, baina bestelako ondorioak ekarri ditu, besteak beste:
- Gogoko ikastetxean sartzea edo ez baldintzatzen duen neurrian, fidagarritasuna eta objetibitatea galtzen du familien ISEK (Indize SozioEkonomiko Kulturala) ezagutzeko betetzen den inkestak.
- Ixtear zeuden itundutako gela batzuk eskaera faltagatik, zabalik mantendu dira gertuko gela publikoak itxi diren bitartean.
- Gogoko ikastetxean sartzea edo ez baldintzatzen duen neurrian, fidagarritasuna eta objetibitatea galtzen du familien ISEK (Indize SozioEkonomiko Kulturala) ezagutzeko betetzen den inkestak.
- Hezkuntza sistema dualak (publiko/pribatu itunduak) ikasleen segregazioa sortzen du, eta hori kaltegarria da bai euskalduntzeari baita bizkidetzari begira. Praktika baztertzaileak garatzen dituzten zentro horien finantziazioa eten egin behar da, ahalik eta lasterren, eta guztiontzako sarea, sare publikoa, alegia, indartu. Bide horretan, ikastetxe pribatuen publifikazioa erraztea neurri egokia litzateke.
Euskal Eskola Publikoaren defentsa eta garapenaren aldeko apustua
Ez dugu etsiko pribatizazio eta segregazio bizitzen ari garen prozesuaren kontra egiten eta hezkuntza publikoaz defendatzen jarraituko dugu hainbat eragile…
Irakurri
Nafarroako hezkuntza publikoa: gure txanda da!
Nafarroako hezkuntza publikoko greba, neurriz kanpokoa izatetik urrun, beharrezkoa baino gehiago da. ESK-k gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu…
Irakurri
Egin topa Euskal Eskola Publikoaren alde!
Pasa den asteburuan, Durangon, Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea osatzen dugun tokiko plataforma eta eragileak elkartu egin gara. Eta elkartu…
Irakurri
Euskal eskola publikoaren alde, Hezkuntza Lege honi ez!
Euskal Eskola Publikoaz Harro elkarteak Euskal Eskola Publikoa lehenesteko eta Hezkuntza Lege hau baztertzeko eskatu die alderdi politikoei. Urriaren 29an…
Irakurri
- 1
- 2
- 3