Nafarroako hezkuntza publikoko greba, neurriz kanpokoa izatetik urrun, beharrezkoa baino gehiago da. ESK-k gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu grebalariei eta hezkuntza publiko eta kalitatezkoarekin dugun konpromisoa berresten du.


 

« Erabat ulertezina da  Chiviteren gobernuak  Nafarroako hezkuntza publikoan ematen ari den egoera ahalbidetzea »

 
ESK-n denbora asko daramagu gobernu ezberdinek zerbitzu publikoei ematen dieten tratu txar sistematikoa salatzen. Pribatizazioen, desinbertsioaren eta erantzukizunik ezaren bidez, Madril, Iruña eta Gasteizko gobernuak zerbitzu publikoak desegiten ari dira, herritar gehienak babesik gabe utziz gutxi batzuen onurarako.

 

Greba Nafarroako hezkuntza publikoan

Gaur, irailak 26, Nafarroako hezkuntza publikoan greba deitu dute hezkuntzan ordezkaritza duten sindikatu guztiek (STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT).

Erabat ulertezina da Chiviteren gobernuak, bere burua aurrerakoi aldarrikatzen duenak, Nafarroako hezkuntza publikoan ematen ari den egoera ahalbidetzea. Herritarrentzat, familientzat eta irakasleentzat begi-bistakoa dena onartu beharrean, eta gero eta hondatuago dagoen hezkuntza-sistema publikoaren beharrei erantzuteko neurriak lantzen hasi beharrean, Gimeno sailburuak neurriz kanpoko greba dela esateko ausardia izan du.

 

 

Beharrezko greba

Gimeno jaunari greba neurriz kanpokoa iruditzen zaio, eta, hala ere, normala iruditzen zaio Nafarroako irakasleen erdiak bitarteko egoeran egotea, % 15eko erosteko ahalmena galdu izana, jasan behar duten lan-kargaren ondorioz ikasleei arreta egokia ematea oztopatzea edo gaur egun zerbitzu on bat oztopatzen duten ratioak eragoztea.

Gaurko greba hau, neurriz kanpokoa izatetik urrun, beharrezkoa baino gehiago da, eta ESK-k gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu grebalariei eta hezkuntza publiko eta kalitatezkoarekin dugun konpromisoari. Zuen txanda da, guztiona.

 

Nafarroako hezkuntza publikoa: gure txanda da!

Nafarroako hezkuntza publikoko greba, neurriz kanpokoa izatetik urrun, beharrezkoa baino gehiago da. ESK-k gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu Irakurri

Egin topa Euskal Eskola Publikoaren alde!

Pasa den asteburuan, Durangon, Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea osatzen dugun tokiko plataforma eta eragileak elkartu egin gara. Eta elkartu Irakurri

Euskal eskola publikoaren alde, Hezkuntza Lege honi ez!

Euskal Eskola Publikoaz Harro elkarteak Euskal Eskola Publikoa lehenesteko eta Hezkuntza Lege hau baztertzeko eskatu die alderdi politikoei. Urriaren 29an Irakurri

Euskal Eskola Publikoaren alde, Hezkuntza Lege honi ez!

Hezkuntzari buruzko Legea izapidetzen hastera doala, lege-aurreproiektu honi ezezkoa ematen diogu berriro, eta ekainaren 9ko manifestazioetan parte hartzera animatzen zaitugu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3