ESK-k, kapitalak kondenatzen gaituen pobretze orokorra geldiarazteko, gainerako erakunde sindikal borrokalariei helaraziko die erantzun sozial eta sindikal handia emateko beharra.

 

Pobretzea

 

« Oso sakona izango den eta ezaugarri guztiz berriak izango dituen  krisi ekonomiko berri baten  hasieran gaude »

 

Testuinguru ekonomiko iluna

Itxura guztien arabera, oso sakona izango den eta ezaugarri guztiz berriak izango dituen krisi ekonomiko berri baten hasieran gaude. Bi urte daramatzagu izugarrizko prezioen igoerekin (2021eko KPIa %6,5, 2022ko irailera arte pilatutakoa, % 9). Langileen poltsikoak, eta batez ere prekario eta pobretuenenak, sufritzen ari dira, eta nola, inflazio-prozesu honekin.

Langileen kopuruaren eta BPGaren igoeraren batera etortzeak, ikuspuntu ekonomikotik eramangarriago bihurtu du inflazio oso altuaren arazoa. Baina orain Europako Banku Zentralak logika neoliberala inposatzen du berriro. Egindako interes-tasen igoera izugarriak hipotekak garestitzeaz gain, ekonomiaren esku-balaztari tira egitea dakar, etorriko den krisia are gehiago sakonduz.

Errealitate horren aurrean, ESK-k bizitzaren garestitzearen aurka mobilizazioaren aldeko apustua egiten du. Gure indar guztiak soldatak, pentsioak eta gizarte-prestazioak KPIaren arabera eguneratzen jarriko ditugu. Gure ustez, arreta berezia jarri behar zaie soldata eta pentsio baxuenei, are gehiago jasaten baitituzte prezioen igoera estratosferikoak.

 

Mobilizazioarako deialdia

ESK-k, kapitalak kondenatzen gaituen pobretze orokorra geldia razteko, gainerako erakunde sindikal borrokalariei helaraziko die erantzun sozial eta sindikal handia emateko beharra.

 

'Matxinada' aldizkaria deskargatu

 

Pobretzearen kontra mobiliza gaitezen

ESK-k, kapitalak kondenatzen gaituen pobretze orokorra geldiarazteko, gainerako erakunde sindikal borrokalariei helaraziko die erantzun sozial eta sindikal handia emateko beharra. Irakurri

Udazken erabakigarria

Hilabete hauek erabakigarriak sumatzen dira: pentsioen eta lan-erreforma Madrilen, goi-bilera klimatikoa Glasgowen eta baldintzarik gabeko oinarrizko errentaren aldeko sinadura bilketa Irakurri

Orain da unea eta arrazoia langileok gara

Eskuinak bat-batean eskubideak lapurtzen dizkigu; ezkerrek gobernatzen dutenean, lapurtutakoa berreskuratzea eta eskubideetan aurrera egitea oso motelak dira. Irakurri

Sasi-erreformen aurrean ORAIN erantzuteko garaia da

Lan eta pentsio erreformen edukiak modu erabakigarrian baldintzatzeko adinako indar-korrelazioa dago Diputatuen Kongresuan. Aukera hau ezin dugu galdu. Azaroaren 17an Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3