Aldaketa erreakzionarioa ematen ari den testinguruan, igande honetan hautetsontziak betetzeko deia egiten diogu sindikatuko afiliazioari, gure klase interesak defendatuko dituzten aukera politikoen alde.

 

 

« Igande honetan hautetsontziak betetzeko deia egiten dugu, gure  klase interesak defendatuko  dituzten aukera politikoen alde »

 

Igandean, uztailaren 23an, Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak egingo dira. Hauteskunde aurreratuak dira, mundu mailan eta Espainiako Estatuan izan den aldaketa erreakzionarioak baldintzatutak.

Testuinguru honetan, eta ESK-k hauteskundeei buruz dituen ikuspuntu politiko desberdinen aurrean, Nazio Koordinakundetik uste dugu oso garrantzitsua dela hauteskunde-prozesu honetan parte hartzea, gure erakundearen barruan dagoen aniztasunaren errespetua berretsiz, faxismoaren eta nekropolitika neoliberalen aurka eta langile-klasearen interesak, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta pertsona guztien eskubideak defendatzen dituzten aukera politikoen alde eginez, beti egin dugun bezala.

 

Erabakietan eragiteko edozein modua

Ondo dakigu gobernu batek ere ez digula inoiz ezer oparitu, eta U-23an gertatzen dena gertatzen dela ere, begiak ondo irekita jarraitzea dagokigu, gure eredu sindikal, parte-hartzaile eta borrokalaria lantokietara eramanez, klase elkartasunez, laguntasunez eta inplikazio sozialez betea, eta kalean jarraituz feminismoz jositako gizarte justuago baten alde eta pertsonen eta ingurumenaren etengabeko esplotazioaren aurkako borroken alde, gutxiengo baten onurarako.

Aurrean ditugun erronkak serioegiak dira langileriari zuzenean eragiten dioten erabaki politiko eta ekonomikoetan eragiteko edozein modu galtzeko. Horregatik, igande honetan hautetsontziak betetzeko deia egiten diogu sindikatuko afiliazioari, gure klase interesak defendatuko dituzten aukera politikoen alde.

 

ESK-ren adierazpena U23ko hauteskundeen aurrean

Aldaketa erreakzionarioa ematen ari den testinguruan, igande honetan hautetsontziak betetzeko deia egiten diogu sindikatuko afiliazioari, gure klase interesak defendatuko dituzten Irakurri

Kazetaritza eta Elkartasuna ez dira delitu

    ARGIA aldizkariari elkartasuna adierazteko adierazpena. Ez kazetaritza, ez elkartasuna ez dira delitu. Irakurri

Maiatzak 1: kapitalak gehiago nahi du

Gobernuak, kapitalaren ordezkari, larrialdi galgari eragin beharrean, krisia sakontzen duten neurriak hartzen ari dira, bizitzaren prekaritatea eta herritar gehienen pobrezia Irakurri

« Erreforma hau iruzurra izan da »

 El Salto-Hordagotik Iratxe Álvarez kideari egindako lan-erreformaren inguruko elkarrizketa uzten dizuegu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3