Donostiako Udalak, langileek eskatzen zituzten garbiketa-orduak luzatzetik urrun, zerbitzuaren kalitatea gutxitzen duen eta langileak pobretzen dituen plegu berri bat lizitatu du.

 

Donostiako Udala FCC garbikuntza

 

« Donostiako Udalak  295 lanordu murriztu  ditu, ordu gehiago eskatzen ari zirenean... »

 

Donostiako udal eraikinetako garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipenduna den FCC Medio Ambiente enpresako langileek, hilabeteak daramatzate langileek pairatzen duten lan-prekarietateko egoera salatzen.

 

Plegu berria, prekarietate gehiago

Hori dela eta, zerbitzuaren baldintzak arautzen dituen Eraikin eta Lokalen Garbiketarako Kontrataren lizitazio-agiri berria egiteko prozesuaren aurrean, enpresa-batzordearen gehiengoa hainbat hilabetez saiatu da Udal Gobernuak entzun ziezaien, beren aldarrikapenak aintzat har zitzan eta horiek Gobernua prestatzen ari zen Lizitazio dokumentu berriaren idazketan isla zitezen.

Donostiako Udalak, hurrengo kontrataziorako lizitazio-orria argitaratzean, aurreko baldintza-agiriarekin alderatuta, langileen baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea hobetu beharrean, kontrakoa egitea erabaki du: orduak murriztea (295) eta, murrizketa horren ondorioz, langileen baldintzak are gehiago prekarizatzea.

 

«  Haurtzaindegietan  ez dira egunero zoruak garbituko »

 

Zerbitzu okerragoa eta pobretze gehiago

Plegu horrekin, Donostiako Udalak zerbitzuaren kalitatea gutxitzen du eta langileak pobretzen ditu: langileek ordu gutxiago lan egitea erabakitzen du, beren lan-egoera okertuz, eta, era berean, erabakitzen du udal-eraikin asko, hala nola haurreskolak, lehen hezkuntzako ikastetxeak, Emakumearen Etxea eta erretiratuen etxeren bat, lehen baino gutxiago garbituko direla. Adibide moduan, haurtzaindegietan ez dira egunero zoruak garbituko.

Langileen ordezkariak harremanetan jarri dira eragindako zentro gehienetako zuzendaritzarekin, baina ez zuten horren berririk, eta haien erreakzioa sinesgaitza da, askok lehenago eskatu baitzuten garbiketa-orduak gehitzea.

 

Funtsezko sektore bateko murrizketa esplikaezinak

Ezin da azaldu pandemia-garaian eta oso feminizatuta dagoen funtsezko sektore baten kontura dirua aurreztea erabakitzea, are gehiago, ikastetxeak bezalako espazio nabariak garbitzeko aurrekontua murriztuz.

Bitxiki, garbiketa-orduak murriztu ez diren eraikin eta lokaletan, gehienbat turistak ibiltzen diren eraikinak dira. Atera zuen ondorioak.

Lan-baldintza duinak eta kalitatezkoak eskatzen ditugu, bai guretzat langile bezala, bai lan egiten dugun zentroentzat, kaltetuak aterako liratekenak.

 

Osakidetzako langileen baldintza berak azpikontratatutako langileontzat

Osakidetzako langileei aplikatzen zaizkien baldintza berberak aplikatzea aldarrikatzen ari gara, hori baita bere garaian alderdi guztiek adostu genuena eta betetzen Irakurri

Lasarte-Oriako Udalaren Garbikutza-kontrataren aurkako epai berria

Laugarren epai batek garbitzaileen alde egiten du eta Cleaquali kontratari kritika egiten dio, lanorduak murrizten dituelako eta lan-karga handitzen duelako, Irakurri

Osakidetzako garbiketa-kontratak grebara

Garbiketa-kontratak eta Osakidetza homologazio-printzipioa urratzen ari dira. Osakidetzako langileei aplikatzen zaizkien baldintza berberak aplikatzea eskatzen dugu. Irakurri

Kursaaleko garbitzaileek akordioa lortu dute

Kursaaleko garbitzaileek, batasunarekin eta mobilizazioarekin, hobekuntza ekonomiko nabarmenak dituen hitzarmena lortu dute. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8