Bilboko Udalari eskatzen diogu behar diren neurriak har ditzala dagoen soldata-arrakala ezabatzeko, eta FCC enpresari eska diezaiola akordio bat negoziatzeko.
« Kontratatzen dituzten gizon gutxiei lanaldi osoak ematen dizkiete eta emakumeoi jardunaldi barregarrietara kondenatzen gaituzte »
Bilboko eskolak eta gainerako udal zentroak garbitzen dituzten pertsonak gara. Ez gara ezta udal langileak ezta hezkuntzakoak ere ez, baina gure lanak eskola eta udal-zentroen funtzionamendua ahalbidetzen duen azpikontrata gara. Guk garbitzen ez badugu, ezinezkoa izango litzateke eskoletan klaseak ematea, udal-zentroetan yoga egitea, liburutegietan ikastea edo Erriberako merkatuan erosketak egitea. Ohituta gaude eraikinak bakarrik garbitzen direla pentsatzera, eta inor ez konturatzea goizeko 6etan motxoa eskuan lan egiten dugula, inork ikusten ez gaituenean, eguna hasten denean dena garbi egon dadin. Baina txukuntasun horren atzean garbitzaile bat egoten da beti, mundua funtzionatzen hasi baino lehen esnatzen dena.
Azpikontratazioa eta prekarietatea
Bilboko Udalak azpikontratatuta ditu zerbitzu gehienak, baita udal-zentroak garbitzeko zerbitzua ere, FCC multinazionalarekin. Zerbitzu horrek, UTE BIO ERAIKIGARBIren izenpean, prekarizatu egiten gaitu, astean 20 ordura iristen ez diren lanaldiak eskainiz, gure bizkargainean lan-karga jasanezinak jarriz, erretiratzen diren pertsonen lanpostuak amortizatuz, eta generoagatik diskriminatuz, kontratatzen dituzten gizon apurrei lanaldi osoak emanez eta emakumeak lanaldi lotsagarrietara kondenatuz.
Udal bera eta multinazional bera, UTE BIO GARBIKETAz arduratzen dira ere bai, BILBOGARBI izenez ezagunagoa. FCC enpresak, udalaren oniritziarekin, aste barruko lana antolatzen du lanaldi osoekin eta gureak baino %80-ko soldata handiagoekin. Plaza bat garbitzea ikastetxe bateko patio bat garbitzea baino diru gehiago kostatzen al du?
Aldarrikapenak
Udal-zentroetako garbitzaileok antolatzeko eta dagokigunaren alde antolatzea eta borrokatzea erabaki dugu, eta argi eta garbi esaten dugu BILBOKO UDALAK SOLDATA- ARRAKALA DIRUZ LAGUNTZEN DUELA. FCCri eskatzen diogu NEGOZIATZEKO ESERTZEKO, besteak beste, puntu hauek:
- Kaleak eta eraikinak garbitzearen artean dagoen soldata-arrakala amaitzea, % 80 Bilboren kasuan.
- Kale-garbiketako aparteko ordainsari berberak izatea.
- Adostea enpresak ez duela astean 25 ordu baino gutxiagoko kontraturik egingo, prekarietatera ez kondenatzeko edota beste lan batzuk bilatzera ez zigortzeko.
- Txanda-kontratuari heldu ahal izatea, garbiketa ahalegin fisiko handiko eta adineko sektorea izanik.
- Euskara-plan bat negoziatzeko konpromisoa.
- Urtean bi zubi izateko eskubidea izatea.
- Lanpostu hutsen sistema bat, lankideak erretiratzen direnean edo lanpostu libreak geratzen direnean gure lanaldiak edo lanpostuak hobetu ahal izateko.
Horregatik, gaur udaletxearen aurrean mobilizatzea erabaki dugu, enpresaren aldetik hainbat hilabeteetako blokeoaren ondoren eta osoko bilkura egiten ari dela aprobetxatuz. Gobernu- taldeak dagokion erantzukizuna bere gain har dezan eskatzeko, eta dauden soldata-arrakala desagertzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzan, baita bitartekotza lanak egiteko eta FCC enpresari akordio bat lortze aldera esertzeko eskatzeko ere.
Garbitzaileen soldata-arrakalarekin amaitzeko eskatzen diogu Bilboko Udalari
Basauriko Udaleko garbiketa-azpikontrataren ez-ordainketak eta ez-betetzeak
Gipuzkoako Foru Aldundiaren garbiketako aurreakordioa sinatu da
Donostiako Udalaren garbiketa-aurreakordioa sinatu da
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12