Basauriko Udalaren utzikeriak, OHL enpresari garbiketa-azpikontrataren langileen eskubideak ez errespetatzea ahalbidetzen dio. Enpresa Batzordeak elkarretaratzeak deitu ditu azaroaren 27rako eta 28rako.

« Azpikontratek negozioaren errentagarritasuna lehenesten dute , lan-eskubideen eta zerbitzuaren gainetik »
Basauriko Udalaren eraikin eta lokalen garbiketa-zerbitzuak OHL - UTE BASAURIKO ERAIKINAK GARBI enpresari esleitu zailonetik aurten 2024 honetan, zerbitzu horiek ematen dituzten langileek lan-baldintzen okertze sistematikoa eta lan-eskubideen atzerakada jasaten ari dira.
Langileen batzordeak eta LAB, ELA eta ESK sindikatuek hilabeteak daramatzate esleipena duen enpresa berriak egindako ez-betetze larriak salatzen honako arlo hauetan: gehiegizko lanaldia, nominen atzeratzea eta ez ordaintzea, aurretik hitzartutako soldata-hobekuntzak ez aplikatzea, langileen legezko ordezkaritzari informaziorik ez ematea, laneko materialetan akatsak izatea, etab.
Basauriko udalaren pasibotasuna
Enpresaren jarrera eta Basauriko Udalaren inplikazio falta ikusita, elkarretaratzeak deitu dira Udaletxearen aurrean azaroaren 27an, asteazkena, 12:30ean eta azaroaren 28an, osteguna, 17:30ean.
Horrela, langileek enpresaren jarrera onartezinaren aurrean gogaituta daudela adierazi nahi dute, eta Basauriko Udalari azpikontratatutako zerbitzuak betetzen direla eta horiek ahalbidetzen dituztenen lan-eskubideak errespetatzen direla zaintzeko duen betebeharra konplitu dezala exijitu nahi diote.
Erentabilitatea VS eskubideak
Honako egoera hau —beren negozioaren errentagarritasuna emandako zerbitzuen gainetik lehenesten duten enpresekiko azpikontratazioen bidez arlo publikoa kudeatzearen ondorio zuzena—, ez du langileengan eragin negatiboa soilik, baizik eta eskoletan, kiroldegietan eta beste udal-eraikin batzuetan ematen den zerbitzuetan ere.
Horregatik, deialdi hau herritar guztiei zabaltzen zaie, eta ahalik eta zabalkunde, laguntza eta babes handiena eskatzen da.
OHL - UTE BASAURIKO ERAIKINAK GARBI-ko Enpresa batzordea
ESK-k Bizkaiko garbikuntza sektoreko grebetan parte hartzeko deia egin du
Bizkaiko garbikuntza: murrizketarik gabeko eta prekarietatearekin amaituko duen hitzarmena orain!
Bilboko kale-garbiketan kaleratuak izan ziren 2 langile berriro onartu dituzte
Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek duintasuna eskatu dute
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13









