ESK bat dator osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinadura bilketarekin. Aldarrikapen garrantzitsu hau zure sinadurarekin babestera animatzen zaitugu.

 

 

Osasunaren pribatizazioaren aurkako Koordinakundeak (CAS), estatu osoko kolektiboen laguntzarekin Osasun Unibertsala, % 100 publikoa eta kalitatekoa berreskuratzeko Legegintzako Herri Ekimen bat aurkeztu du, osasun publikoaren egoerari eta behar eta nahi dugun osasun-ereduari buruzko ezinbesteko eztabaida kalera eramateko. Ekimen hau aurrera ateratzeko eta izapidetzeko, gutxienez 500.000 sinadura behar ditugu.

 

Ekimen hau sinatu

Ba al duzu NAN elektronikorik edo ziurtagiri digitalik? Primeran! Sakatu hemen behean eta sinatu Osasun Publikoaren Berreskuratzearen aldeko LHE-a. Bakarik minutu gutxi batzuk beharko dituzu.

LHE sinatu

Ezin baduzu digitalki sinatu, mapan agertzen den sinadurak biltzeko edozein puntutan sinatu ahal izango duzu beti, aurrez aurre.

Pantaila osoa ikusi

PLEk oinarrizko bost puntu ditu:

  1. Pertsona guztientzako osasun-arreta
    Osasun Sistema Nazionalaren arreta proposatzen dugu Estatuan dauden pertsona guztientzat, mugarik gabe, haien administrazio-egoera edozein dela ere.

  2. Pribatizatzeko legeak indargabetzea eta pribatizatutako zentroak berreskuratzea
    15/97 Legea eta pribatizatzeko lege guztiak ezabatzea proposatzen dugu, enpresa pribatuek sistema publikoan sartzea eragotziz.

  3. Farmaziako eta osasun-produktuetako sistema publiko bat sortzea
    Beharrezkoa da Farmazia eta Osasun Produktuen Sistema Nazionala sortzea, funtsezko sendagaien, txertoen eta osasun-produktu estrategikoen fabrikazioa bermatzeko.

  4. Lehen mailako arreta berreskuratzea eta indartzea
    Lehen mailako arreta indartzea eta lehenbailehen berreskuratzea proposatzen dugu, gastu sanitarioaren % 25 emanez, bere funtzioak bere gain hartzeko gai izan dadin, horrela arreta espezializatua deskargatuz eta guztizko gastu sanitarioa murriztuz.

  5. Sektore publikoaren esku dauden adinekoen zentroetako osasun-arreta
    Kalitatezko osasun-arreta bermatu behar da adinekoen eta mendekoen zentroetan, beharrezkoak diren lehen mailako arretako eta arreta espezializatuko profesionalen parte-hartzearen bidez, eta hori plantillak nabarmen handituta baino ez da posible izango.

Hemen duzu LHEri buruzko informazio gehiago.

 

Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde sinatu

 

Publikoa defenda dezagun! 

 

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak 2023: propaganda hutsa

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Eusko Jaurlaritzak 2023rako aurkeztutako aurrekontuak gogor kritikatzen ditu eta abisatzen du DSBEan emandako murrizketak probetzearen Irakurri

Pobrezia eta bazterketa, giza eskubide arazoa

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean erantzukizun instituzionala eta politika publiko eraginkorrak eskatzen ditugu, eskubideak benetan eraginkorrak izan daitezen. Irakurri

Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde sinatu

ESK bat dator osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinadura bilketarekin. Aldarrikapen garrantzitsu hau zure sinadurarekin babestera Irakurri

Pobretzearen aurrean: energia publikoa eta aberastasunaren banaketa

Maiatzaren 26an soldaten, pentsioen eta prestazioen erosahalmenaren aldeko manifestazioetan parte hartzera animatzen zaitugu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9