Maiatzaren 26an soldaten, pentsioen eta prestazioen erosahalmenaren aldeko manifestazioetan parte hartzera animatzen zaitugu.

 

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta


Prezioen igoera handia jasaten ari gara. Iazko inflazioa ( % 6,5) koiunturala zela esan ziguten. Ez zen egia. Eta orain, urte arteko KPIa % 9,8ra iritsi denean, Putinen eta Ukrainako gerraren errua dela esaten digute. Hori ere ez da egia. Prezioen gorakadaren %70 Ukraniako guda baino lehen gertatua zen. Bizitzen ari garen inflazioaren jatorria egiturazkoa da, sistema kapitalistaren berezko espekulazioagatik edo elektrizitatearen prezioak finkatzeko sistemagatik.

Milaka langilek, pentsiodunek edo prestazioak jasotzen dituzten pertsonek, bereziki emakumeek, gazteek eta pertsona migratuek pobreziaren atalasearen azpitik diru sarrerak dituzte egun. Hala ere, botere ekonomiko eta politikoek pobrezia zabaltzen jarraitu nahi dute, aberastasuna gero eta esku gutxiagotan metatzen eta beraz, biztanleriaren gehiengoa are gehiago txirotzen, langile eta herritarron erosahalmena erasotuz. Hori gutxi balitz, orain, eztabaida zergak jaistean zentratu nahi dute batzuk. Zergarik ezean, nola pentsatzen dute ordaintzea zerbitzu publikoak?

 

«  Sistema publikoa eraisten  ari dira, eta are gehiago murriztea da euren asmoa »

 

Egoera honi buelta emateko mobilizatu behar dugu. Soldaten, pentsioen eta gizarte prestazioen erosahalmena defendatu nahi dugu. Bizitza duina bermatzeko, aberastasuna banatu behar da. Langileon bizitza eta planeta erdigunean jartzeko, garapen paradigma berria behar dugu, bidezko trantsizio ekologikoa aldarrikatzen dugu.

Biztanleriaren zati gero eta handiago bat energia pobrezian murgilduta dagoen honetan, bada garaia egiturazko neurriak hartzeko, enpresa energetikoak kontrolatzeko. Bada garaia erreforma fiskal progresibo bat onartzeko, krisia kapitalak ordain dezan, eta ez gehiengo sozialak. Bada garaia zerbitzu publikoak garatzeko, oinarrizko eskubide sozialak bermatzeko, hala nola osasuna, hezkuntza, zaintzak edo etxebizitza. Euskal Herrian lan egin eta erabakitzeko tresnak garatzeko ordua da.

 

Langileon erosahalmenari eusteko

  • Soldatak eta pentsioak defendatu, gutxienez KPI errealaren igoera.

  • Produktu energetiko guztien prezioak kontrolatu eta mugatu.

 

Energiarako eskubidea bermatzeko

  • Energiarako eskubidea bermatzeko, energia sektorearen publifikazioa, kontrol publiko eta soziala.

  • Elektrizitatearen prezioa ezartzeko sistema marginalista aldatu.

  • Konpainia elektrikoek jasotzen dituzten ezkutuko bidesariak kendu.

  • Trantsizio energetikoa demokratikoki planifikatzeko bideorria.

 

Zerbitzu publikoen defentsan

  • Zerbitzu publikoen eraispena gelditu eta hauek garatu.

  • Kalitatezko Zaintza Sistema Publiko Unibertsalaren eta Doako Sistemaren bidez, pertsona guztiek bizitza osoan beren zaintza-beharrak beteta izan ahal izateko.

  • Osasun zerbitzu publikoek herritarren beharrei erantzun egokia eta kalitatezkoa emango dietela bermatzea.

  • Hezkuntza sistema publikoaren defentsa, hezkuntzara bideratutako aurrekontua Europako batez bestekoarekin parekatuz, besteak beste.

  • Unibertsitate publikoko tasen jeitsiera.

 

Babes sistema hedatu eta sakondu

  • Kalitatezko etxebizitzarako sarbide unibertsala: eskubide subjektibo erreala bermatu, alokairuaren prezioa mugatu, parke publikoa handitu, etxegabetzeak gelditu eta okupazioa despenalizatu.

  • Pentsio sistema publikoa indartu

  • Bermatutako oinarrizko errentan Kartatik egindako HEL-a kontuan hartu.

Aberastasunaren banaketaren alde

  • Zerga erreforma egin. Enpresen mozkinengatik, aberastasunarengatik eta errenta altuengatik ordaindu beharreko zergak nabarmen handitu.

  • Zorrari dagokionez, herritarren zorraren auditoria egin behar da.

  • Burujabetzaren bidean

 

Burujabetzan aurrera egin

  • Sektore estrategikoak, babes sistema eta lan merkatua arautzeko eskumenak behar ditugu. Ezinbestekoa izango da elikadura burujabetza, burujabetza energetikoa etab. sustatzea.

 

Manifestazioa maiatzak 26

 

Maiatzak 26 manifestazioak

Hori dela eta, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mobilizazio dinamika bat martxan jartzea erabaki du. Manifestazioak deitu ditugu maiatzaren 26an, arratsaldeko 19:00etan:

  • Iruñea Autobus geltokian

  • Bilbo Arriaga

  • Donostia Boulebar

  • Gasteiz Andra Mari Zuria

 

Maiatzaren 11an mobilizazioak bizitza duinen alde

Eragile sozial, sindikatu eta mugimendu ezberdinek mobilizazioak deitu dugu maiatzaren 11rako Alternatiba Ekosozial Justua aldarrikatzeko. Irakurri

Gizarte-prestazioen murrizketa berriei ez

Gizarte-prestazioen murrizketa berriei ez 2024 otsailak 21 Dozenaka erakundek manifestazioa deitu dute otsailaren 24rako Bilbon etxebizitza-prestazioak eskuratzeko orduan ematen ari Irakurri

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokor Feministarekin bat

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokor Feministari babesa adierazi dio ikasturteko asanblada orokorrean. Irakurri

Pobreziari buruzko beste kontaketa bat

Aberastasuna banatzeko garaia da, ongizate orokorrak behera egiten duen eta Euskadin prestazio-sistemaren bidez artatutako biztanleria oraindik ere txiroak pobreziatik ateratzeko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10