Errusiarren erasoa, Ukraniaren erasoa errusiar gehiengoaren aurka eta NATOren jarrera espantsionista salatzen ditugu; Ukrainako errefuxiatuei laguntza mantentzea eta laguntza hau ere Yemengo, Siriako eta Afganistangoei ere eskaintzea eskatzen dugu.
« Errusiaren eraso militarra salatzen dugu , baita Gobernu Ukrainarrak urteetan gehiengo errusiarra duten herriei egindako erasoa ere »
Otsailaren 25eko goizaldean Ukrainaren aurkako operazio militar errusiarrak hasi zirenetik, etengabeko bonbardaketa informatibo baten pean gaude, non gure artean gatazka honi buruz NATOk egin nahi duen kontakizuna finkatzen saiatzen ari diren. Errealitate oso konplexuaren aurrean, ESK-k uste du printzipio sendo eta irmoetan behar garela.
Herrien sufrimendua
Orain arte Europak eta inork jaramonik egin ez dion eta aspaldikoa den gatazka gogortzen ari den egoera honen aurrean, ESK-k bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du Errusiaren eraso militarragatik eta ondorioak pairatzen dituzten pertsona guztiekiko elkartasuna adieraz nahi du ere. Ukrainako herriaren aurka egiten ari den indarkeria bortitza salatzen dugun bezala, EBren, NATOren eta AEBren zinismoa agerian jartzen dugu, zortzi urte baino gehiago irauten duen gatazkari jaramonik egin ez diolako, Gobernu Ukraniarrak gehiengo errusiarra duten herrien kontrako erasoak gauzatzen zituen bitarean, inork hatz bakar bat ere mugitu gabe.
Herriak dira gerrak pairatzen dituztenak. Indarkeriaren gure salaketarik sendoenak, baita ukrainar herria pairatzen ari den min eta sufrimenduarekiko gure elkartasunik sakonenak ere, ezin gaitu pentsamendu bakarrean erortzera eraman.
Mundu gerra kapituluka
Ez NATO ez EB ez AEB, eta are gutxiago Ukrainako gobernua ez da sinesgarria balio demokratikoen defendatzaileak direla esaten dutenean. Errusiaren argudioak ukrainar herriaren aurkako gerra-erasoa justifikatzeko ez dira baliagarriak ezta ere. Bakea ez da gerrarekin lortzen, eta gatazken konponbidea ere ez da misilen eskutik etorriko.
Munduak hamarkadak daramatza kapituluka mundu gerra bat jasaten, Libia, Siria edo Yemen bezalako eszenatoki ezberdinekin. Blokeen arteko liskar militar hori nabarmenagoa da gaur egun. Gaur egungo giza bizitzek eta sufrimendu bidegabeak beste latitude batzuetan galdutakoen balio berbera dute.
« Ukrainako pertsonentzako larrialdiko erantzuna eta harrera-mekanismoak denboran mantentzea eta siriar, afganiar eta yemendarrei zabaltzea ere eskatzen dugu »
Errefuxiatuak, zentsuratutako komunikabideak eta atxiloketak
Egungo gertakarien aurrean, asko kezkatzen gaitu Errusiaren, NATOren eta EBren erretorika militarrak. Lotsatik eta oinazetik abiatuta, Euskal Herrian jatorria duten zenbat arma erabiltzen ari diren Ukrainan heriotzarako galdetzen diogu geure buruari.
Era berean, exijitzen dugu errefuxiatuen auziari aurre egiteko abian jartzen ari diren erantzuna eta larrialdiko harrera-mekanismoak denboran mantendu daitezela, eta hedatu daitezela EBren erantzun humanitariorik gabe jarraitzen duten Siriako, Afganiako eta Yemengo errefuxiatuetara.
Errusian gerraren aurkako ekintzaileen atxiloketak irmoki salatzen ditugu. Eta gogortasun berarekin salatzen ditugu Errusian eta EBn ezartzen ari diren adierazpen eta informazio askatasunerako eskubidearen mugak; horren adibide dira RT edo Sputnik TV hedabideak debekatzea eta Pablo González kazetariaren atxiloketa eta salaketa Polonian.
Beren interes ekonomiko eta geoestrategiko nazkagarrien gainetik, beren gerra ziztrinen gainetik, gure mezua argia da: lehenik, jendea, herriak eta bakean bizitzeko duten eskubidea.
Araba Palestinaren alde. Stop sportwashing!
Langileok Palestinarekin.¡Stop genocidio! ¡SOS Rafah!
Palestinaren aldeko ekarpen solidarioa egin ezazu
Geldi dezagun genozidioa Palestinan!
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6